Desgorrota zaitez!

Desgorrota zaitez!

Desgorrota zaitez!

Benetton arropa enpresak, 90 hamarkadan  Oliviero Toscani argazkilariarekin hasi zuen bide probokatzaileari heldu dio ostera ere. Egia esan, nik behintzat, ez dut sekula marka horretako arroparik eduki armairuan eta ez dakit arropa ona edo txarra den ere, baina markaren izena ezagutzen dut, bai horixe. Kanpainarako hautatu duten leloa bikaina iruditzen zait: Unhate. Ez dago erraza euskarara itzultzen. Desgorrota zaitezdesgorrota ezazu, gorrotoetatik libra zaitez edo antzeko zerbait behar duela esango nuke.

 

Kontua da, kanpaina martxan jarri eta Parisen aurkeztu bezain fite, Vaticanoak salatu zuela “Aita Sainduaren irudiaren erabilera ezin onargarria” auzitegietara joko duela, et. etc. Eta, jakina, Benettonek ez ditu afixa handiak munduko hirietan jarriko. Baina , beste behin ere, egin du berea, hedatzen diren irudiak edonoren begietan iltzatuta geratzeko modukoak baitira.

Aita Sainduaren pentsaera ezagutzen dugu eta agian El Kairoko ordezkari sunita gorena den Ahmed el Tayyeb-en iritzia interesgarriagoa litzaiguke…

Izanak izan, zer iruditzen zaizkizu zeuri irudiok? Zein atsegin zaizu gehien? Zer moduz hemen ere egingo bagenu geure arteko argazki bat, Otegi eta Basagoiti elkarri musuka eta hortzak garbitzen?

Desgorrota zaitez!

Airetik bizi naiz. Ia.

Zer duzu buruan “Desgorrota zaitez!”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2011-11-16 23:46

    Neri ideia gustatu zait baina arropa saltzeko erabiltzea ez. Hala ere, ideia ez da berea begiratu hemen. Eta Otegi Basagoitirekin ez, baina beste norbaitekin ikusia dut jada.