David eta Goliat, denok itsu geratu arte
David eta Goliat, denok itsu geratu arte –
Judutarrek, musulmanek eta kristauek onartzen duten Bibliaren pasarte ezagunenetakoa David eta Goliaten arteko borroka da. Liburu horretan David aurretik azaltzen diren pertsonaiak Ia denak) mitoak dira, baita Sinaiko Basamortua astebetean zeharkatu beharrean, 40 urte galduta ibili omen zen Moises patriarka ere.
Halere, David erregea benetakoa izan zen, Burdin Aroko “Israel” izeneko erresumaren burua. Estatu indartsua egituratu zuen. Hirietan bizi ziren filistearrak zituen etsai jatorri ibiltari zuen judutar Estatuak. Davidek jardun kolonizatzailea zeukan, eta filistearren lurralde emankorrak bereganatu nahi zituen.
Jaso dugun istorioan, David txikiak Goliat erraldoia akatu zuen bere trebeziari esker. Ziurki israeldarrek filistearrek baino indar militar handiago izango zuten arren, kondairan, Goliat gaiztoa eta erraldoia, David txikia eta zintzoaren trebeziak gainditu zuen. Modu batean ala bestean izan, David eta Goliaten arteko borroka ahul eta indartsuaren arteko; zintzo eta gaiztoaren arteko norgehiagokaren ikur bilakatu da gure imajinarioan.
Hitlerrek, Francok, Mussolinik eta beste gizon txiki askok indartsuenekin lerrotzen dira; pertsona txiki eta handi gehienok, aldiz, ahulen aldeko enpatia sentitzen dugu. Hori dela eta, gatazka bat sortzen denean, ahulari laguntzeko gogoa pizten zaigu, “Daviden” aldekoak izaten gara.
Baina… benetako historia hartan gertatu zen bezala, errealitatea beti konplexuagoa da, eta itxuraz ahul ala biktima gisa azaltzen dena, sarritan ere batera, borreroa izaten da. Azkeneko urteetan pairatzen ari diren gertaera distopikoen aurrean, noraezak euskarri iraunkorretara heltzeko premiak areagotu da. Euskarriari erantzun sinple batez heldu diezaiokegula uste badugu, porrota segurua da, egun gertatzen ari diren gertaera soziopolitiko, ekonomiko eta kulturalen neurria eta konplexutasuna demasekoa baita. Konplexutasunera soilik konplexutasunetik hurbil daiteke.
Hautua egiteko beharra gatazka armatuetan nabarmenagoa da. Esaterako, gure etxeko telebistetan umeen erailketa ikusteak gure gogoan astindu jasanezina sortzen duelarik, errudun baten beharra sentitzen dugu: zigorra jasoko duena, eta zigortzeko gaitasuna izango duen “David”a.
Jugoslavia ohiaren gerran, Ruandakoan, Irakeko bi gerretan, Afganistanen, Ukrainian,… eta orain, Gazan gure onera ekarriko gaituen hautuaren premia dugu. Tamalez, ez dugu irtenbide xumerik. Hamasek egindako sarraskia gure moraletik epaitzea ez da erraza; gure erosotasunetik, garagardo bat eskuan hartuta, Hamasen “gaitasun militarra” mirestea kezkagarria da; umeen erailketa justifikatzeko ahalegina egiteak beldurtzen nau; kolono armatuak Zisjordanian “Talion Legea” erabili izana ikaragarria da. AEBk eta Europar Batasunak Estatu Sionistak egin nahi duen erantzun genozida “autodefentsa” eskubidearen isla izan daitekeela esateari higuingarria deritzot; “autodefentsan“ izenean giza-krimenak egin daitezkeela esateak gure humanitatea birrintzen du.
Gandhik esan omen zuen. “begi begi truk; hortz hortz truk, eta mundu osoak itsu bukatuko du”. Orain ere David eta Goliaten arteko dialektikak edozer gauza justifikatu dezakeela onartzen badugu, ziur izan: denok itsu, mutu eta birrinduta bukatuko dugu. Antropozenoan, garai nuklearretan irabaz daitekeen gerra bakarra Bakea baita. Munduak pairatzen dituen gatazka armatu guztien aitzinean, benetan iraultzailea den jarrera, idarkeria-ezari eustea da, gatazken konponbide baketsuari eustea eta elkarbizitzarako hautuari zorrotz eustea. Gerrarik ez, ez Ukrainian, ez Boli Kostan, ez Gazan, ezta hemen ere.
Ehuneko ehun ados nago.
Egun on Patxi
Nik ere, zuk bezala, zinez nahiago ditut bakezaleak eta bakegileak.
Baina ahalegin bakezale guziengatik ere, etsai batek gerla jada inposatu dizunean, eta zu akatzen entseiatzen denean?
Seguraz ere, ez dut dudarik ere, enekin ados izanen zara erraiteko kasu horretan, tamalez, gerla moduko erresiztentzia bat egin behar duzula. Zure ahalek emaiten dizuten intentsitatearekin.
Erabateko pazifismoa ezinezkoa da. Kasu historiko bat aipatzearren, kriminala ere izan zen nazien lehen erasoen aurrean.
Adeitasunez
Beñat. “zer egingo zenuke zu hiltzen saiatuko balira?” Galdera hori zen literalki militarrek kontzientzia eragozleei egiten zieten lehenengoa euren eskubidea ukatzeko. Nahiago badugu bakea, eta zeuk esan duzu hori dela zure hautua ala nahia, ahalegin guztiak egin behar dira nehork armak hartzeko arrazoi, aitzakia ala aukera izan dezan. Horrek izugarrizko lana eta aldaketa behar du, lana horri ekin behar diogu gure espeziaren bizi-iraupena bermatzeko.
“ahalegin guztiak egin behar dira nehork armak hartzeko arrazoi, aitzakia ala aukera izan dezan”
Bai, Patxi, ados naiz baina iduritzen zait ez dugula erantzuten azken aukera bati.
Hori guzia saiatu eta gero, deus konprenitu nahi ez duen tropa basa batek gure familia akatu nahi badu, kontzientzia eragozle izanikan ere, armak hartu behar genituzke. Ez ote?
Adeitasunez
1948az geroztik GUZTIA kendu diete israeldarrek palestinarrei. Gure, europarron, finantzaketarekin.
Gure baliabideekin egin ez balute, ba tira, injustizia bat gehiago munduan. Zer egingo dugu ba…
Baina gu jadanik inplikatu gaituzte mende oso batez HAIEN genozidioan. Hortaz, europarrok bi bide bakarrik ditugu. Pragmatikoki, Israel laguntzeari uko egon behar diogu gure baliabideak ez xahutzeko. Eta bigarrenik, moralki, ni behintzat genozidioen aurka nago; espero dut gainontzekoak ere genozidioen aurka egotea. Palestinarrek bizitzea merezi dute.
Eta euskaldun bezala, europaren alde ez badugu egiten, eta genozidioaren aurka ez badugu egiten, gero, ez dugu aitzakiarik guri egiten digutenaren aurrean laguntza eskatzeko. Gura posizionamendua estatu arrotz genozidak laguntzea bada, guri berdina egiten digutelarik ez dugu aitzakiarik.
Hamasek egindakoa ez dugu gure erosotasunetik ulertu, baina Israelen aurka edozein astakeri esan dezakegu garagardo bat eskuan. Erreza da Hamas eta antzerakorik gertu ez dugunean tontakeriak esatea, baina Israel/Palestinatrek egunero sufritu beher dute infernu hau. Baina beti txikiaren alde zaudetenez….
Erabat ados, batik bi.
Atzo nioen moduan, militarrek egiten zuten galdera zen, erantzun bakarra egon daitekeelako.
Egun on Batik bat
Nahi baduzu, Patxiren ondotik, dialogoa eta negoziazioa lehenetsia izan dadin eta gerla eta sarraskiak, hobe zinuke genozidio hitza aliritzira ez aldarrikatu.
Nahiz, tamalez, bi alderdietatik horren itxura zuten ekintzak gertatu diren, momentuz hitz hori makurra da oraiko egoera politikoa orokorrean deskribatzeko.
Barkatu erran nahi nuen:
[…]dialogoa eta negoziazioa lehenetsiak izan daitezen ez eta gerla eta […]
.Ez hori falta zen eta
“Israelen aurka edozein astakeri esan dezakegu garagardo bat eskuan”, hori Iker2 hala izan daiteke Hego Euskal Herrian bederen, baina ez dira astakeriak, EGIAK baizik, eta eskerrak!
Europako beste herrialde askotan ezin dira esan, berehala “antisemitatzat” hartuko baitzaituzte (prostituziora behartutako beste hitz bat gehiago), edo are, “immoraltzat”.
Bestalde, gorde bitzate politikariek hitz debekatuak, negoziazioetarako oztopo izango bazaizkie, baina gu ez gara politikariak, eta zilegi da, are beharrezkoa da, deitzea benetan dena: GENOZIDIO bat. Nik, barka Beñat, baina ez dut bi aldeetan era horretako ekintzak ikusi, Israelgo estatu supremazistaren aldetik soilik.
Ez dezagun ahaztu ere Gazako beste erakunde palestinarrek bat egin dutela Hamasekin herriaren defentsan, haien artean alde handiak egon arren, eta urriaren 7-9ko hildako asko israeldar indarrek berek eragin zituztela.
Egun on Iñaki,
Iñaki zure generoan eredu bat zara:
“[…] eta urriaren 7-9ko hildako asko israeldar indarrek berek eragin zituztela.”
Hau erranez, ene aburuz galtzen duzu sinesgarritasuna oro hango tragediaz hitz egiteko unean. Horretarako behar zinuke zure juduen kontrako herra sendatu.
Artetik erraiteko, 20000 pertsona hiltzea soilik ustezko 5000 hamastar erahiltzeko enetako krimen bat da.