Kritika Zinematografikoa: “Across the river and into the trees”

Kritika Zinematografikoa: “Across the river and into the trees” –
Kritika Zinematografikoa: "Across the river and into the trees"

Zuzendaria: Paula Ortiz
Urtea: 2023
Herrialdea: Erresuma Batua

Kritika Zinematografikoa: "Across the river and into the trees" -Heriotzaz hitz egiteari utzi, bizirik jarraitzeko-

Federico García Lorcak idatzitako Bodas de sangre antzezlanaren egokitzapen librea zuzendu ostean, Paul Ortizek literaturaren hegalpean aurkitu du beste behin babesa, Across the River and Into the Trees bere hirugarren filma emaitza duena. Enkarguz iritsi zaion proiektua bada ere, zintzo bezain duin eutsi dio Ernest Hemingwayren izen bereko eleberri existentziala irudi bidez kontatzeko ardurari.

Bigarren Mundu Gerra bukatu berritan girotuta, Richard Cantwell (Liev Schreiber) gudaroste estatubatuarreko koronelaren eta familia aberats bateko alaba den Renataren (Matilde De Angelis) arteko enkontru eta desenkontruak izango dira filmaren motorra; literaturaz, arteaz, bizitzaz eta munduan egokitu zaien tokiaz jardungo du bikote protagonistak, Venezian. Bataren zurruntasunak eta axolagabetasunak bestearen bizitasunarekin egingo du talka, zentzurik onenean, eta elkarren artean mantenduko duten orekak eta entendimenduak konplize bilakatuko ditu.

Across the River and Into the Trees filmak Hemingwayren obran konstante diren gaiak ekarriko ditu lehen lerrora: idazle eta kazetari estatubatuarraren antifaxismoa eta jarrera antibelizista Cantwellen ahotsean pertsonifikatuko da, gizakia eta bere patua, deshumanizazioa, eta hartutako erabakien zama eta errua garraiatuko dituelarik. Horrela, aitortuko du, isilpean gordetako min kronikoak (fisikoa zein mentala) ahulduta: “Giza adorean sinesten dut, baina ikusi dut oso gutxi balio duela gerran”. Haren kontrapuntu ameslari eta gaztea da Renata, koronelaren bizipoz suntsituaren alde borrokatuko dena, familiak inposatutako senargaiarekin zoriontsu ez dena. Errealitate eta bizimodu ezberdinak dituzte, baina bakardadeak, jasandako sufrimenduak eta itxi gabeko zauriek batuko ditu.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Across the river and into the trees"

Kritika Zinematografikoa

Euskal pantailaren gunea