STEILASen editoriala, Nafarroako Gobernuaren euskarafobiaz

STEILASen editoriala, Nafarroako Gobernuaren euskarafobiaz – 

STEILASen editoriala, Nafarroako Gobernuaren euskarafobiaz

STEILAS sindikatuak Nafarroako Gobernuaren euskarafobiari heldu dio “Klaseko ahotsa” aldizkariaren editorialean. Hona hemen:

“Politika euskarafobikoak izan dira gobernu honen ezaugarria: boikota egin dio D ereduari Lezkairun eta Lerinen; ez du euskararik ezarri arte ikasketetan; euskara taldeak murriztu ditu Iruñeko Hizkuntza Eskolan; A ereduan, ikasle kopurua murriztu du etapa aldaketa bakoitzean; jazarpena jasaten dute D ereduko irakasleek Nafarroako hegoaldeko ikastetxe batzuetan; D ereduan, egonkortzeko oso plaza gutxi izan dira; euskarako irakasleendako prestakuntza eskaintza izugarri txikia da; gobernuaren eskumeneko haur eskoletan, ez da eskaintza gehiagorik sortu; euskara erabat desnormalizaturik dago Hezkuntza Departamentuan etab. Espainiar supremazismo linguistikoaren erregimenak bere horretan dirau oso-osorik Nafarroan, nahiz eta aldaketak izan kongresuan, hizkuntzen erabilerari dagokionez, eta euskara ofiziala izateko aukerak izan Europar Batasunean”.

Aldizkaria osorik irakurtzeko, egin klik hemen.

STEILASen editoriala, Nafarroako Gobernuaren euskarafobiaz