Elkartasuna palestinar herriarekin

Elkartasuna palestinar herriarekin –

Gazako eremutik talde armatu palestinarrek egindako erasoaldia inoiz baino zabalagoa izan da. Israelgo instalazio militarrak hartu dituzte, batez ere Sderot eta Karem Abu Salemeko mugan, Gazako blokeoa gogortu zenetik merkantzien pasagune bakarra izan dena. Aldi berean, milaka kohete jaurti dituzte, Israelgo misilen aurkako defentsa zeharo ahulduz.

Elkartasuna palestinar herriarekin
Arg. Montecruz Foto

Oso garrantzitsu deritzot operazio hau ahulek indartsuen gotorlekuen aurka eginiko operazio militar gisa deskribatzeari. Izan ere, azpimarratu behar da Israelgo Armada munduko indartsuenetako eta ongien hornituenetako bat dela. Bi aldeetan zibilak hil izana deitoratzen dugu, baina erantzukizun nagusia urteetan bere operazio militarretan zibilak helburutzat izan dituen eta dituen (bistan da Gazaren aurkako bonbardaketek zer nolako sarraskiak burutzen dituzten) Israelgo Estatuaren politika da.

Ekintza horren testuingurua ere gogoratu behar dugu. Israelgo Armadak eta kolonoek Zisjordaniako biztanleen aurkako erasoak eta indarkeria egunero baliatzen dituzte, eta urte hasieratik 237 pertsona hil dira, tartean 50 adingabe. Gazako zerrendan, irailaren 13tik, ekialdeko mugatik gertu egindako manifestazio baketsuek gutxienez 6 hildako eta 50 zauritu utzi dituzte, tartean bi kazetari palestinar.

Talde palestinarren operazio militar hau, artikulu hau idazteko unean oraindik indarrean dagoena, porrot mingotsa da erabateko segurtasunaren doktrina israeldarrarentzat, zeinak biztanleria palestinarra hesi zeharkaezinetan giltzapetu nahi duen, bizi-baldintza jasanezinak ezarriz. Gazako blokeoa, duela 17 urte baino gehiagotik dirauena, nazioarteko zuzenbideak debekatutako zigor kolektiboa da. Hots, lotsagarria da Israelentzat eta hori ahalbidetzen duten estatu guztientzat, Israelgo Estatuak herri palestinarrari ezarritako apartheid erregimenaren osagaietako bat baita. Eta lotsagarria da Europar Batasunak Israeli ematen dion babesa.

Ezinezkoa da bakea ikuspegi politiko zuzenik gabe. Hau da, Israeli zigorrik jarri gabe (eta ez Palestinari) erregimen zapaltzailea amai dezan eta nazioarteko zuzenbidea eta NBEren ebazpenak bete ditzan (bereziki okupazioaren amaiera), kolonizazioak eta Palestinako herriaren eskubideen ukazioak indarrean jarraituko du.

Elkartasuna palestinar herriarekin

Oreretarra. Idazlea eta politikaria. Alternatiba alderdiko kidea.

42 pentsamendu “Elkartasuna palestinar herriarekin”-ri buruz

  • Ni ez naiz aditua beste herrialdetako kontuetan, zuek ez bezala. Zuek bai, Palestinaz gehiago dakizue Euskal Herriaz baino, historikoki haietaz gehiago arduratu zarete eta. Atzo telebistan bati entzun nion esaten bi estatuen soluzioa dela hoberena baina gaur egun ezinezkoa dela esan zuen: Israelek ez omen du nahi eta Hamasek ere ez. Azken honek harritu ninduen. Dirudienez, Hamasek Magreb-etik hasi eta ez dakit noraino doan estatu islamiko bakar bat amesten du. Gauzak horrela… ederra etorkizuna. Bien bitartean Europa Israelizatzen ari omen da inmigrazioa dela eta. Adibide garbia Frantzia: Israelen zerbait gertatu orduko Frantzian beti alarmak pizten dira… zergatik ote?! Eta gurean, izan dugunarekin nahikoa ikasi ez eta hor gabiltza akatsak behin eta berriz errepikatzen. Beti berandu eta gaizki, hori da gure herria.

  • Benat Castorene 2023-10-16 15:41

    Eta nik Jose galdera bat egin nahi nizuke:
    Azken erasoaldian Hamasek ñiñien eta emakumeen kontra egin dituen eta aipatzen ez ditutzun sarraski odoltsuak ikusita, eta izenik gabeko krimen horietaz espantu lotsagabeak egiten dituela ikusi ta, zer gertatuko litzateke , zure ustez, Hamas, Hezbolak eta Iranak lagunduta, orai garaile sar baledi 8milioi judu bizi diren lurralde tipi horretan?

  • Benetan, hain zaila al da ideología alde batera utzi eta beingoz errealitateri kasu piska bat egitea? Zer gertatzen den jakiteko jakin nahi izan behar da.

  • Iruzkingile txit agurgarriok,
    Okupatua eta okupatzailea maila berean jartzen dituzue.
    Errefuxiatu kanpalekuetan sortutako talde armatu bat eta munduko armadarik indartsuenetako bat konparatzen ari zarete.
    Babarrunak presio-eltzean jarri, itxi, sua topera igo, eta lapikoa lehertzen denean zer egiten duzue, eta errua babarrunei bota.
    Beñat, urriaren 7ko operazioan palestinarrek ez zuten umerik erail. Emakumeak bai, gogorarazten dizut emakume israeldar guztiek egiten dutela soldadutza ondoren armadaren erreserbaren parte izateko.
    Hamas eta gainontzeko talde palestinar gehienak negoziazio mahai batean esertzeko desiatzen daude, ez izan zalantzarik. Israel eta bere ideologia sionista dira Palestinan juduak ez diren gainontzekoak onartzen ez dituena. Gatazkaren iturria sionismoa da. Nahiz eta denen gustukoa ez izan: bi estatu, laikoak, mugak ireki, asentamentu kolonoak itxi, eskubide zibil eta politiko berberak herritar guztientzat.
    Eta amaitu dadila palestinarrek azken 75 urteetan pairatzen ari diren sarraskia, otoi, israeldarrak Gazan egiten ari direna gizateriaren aurkako krimenak dira.

  • Beñat, emakumeek jasotzen duten entrenamendu militarra aipatu dizut, zeren eta zure hitzetatik ulertu dut emakumeak euren burua babesteko gai ez diren pertsonak direla (umeen poltsa berdinean sartzen dituzu), edo gatazka unean armak hartzen ez dituztenak, eta hori, Israelen kasuan bederen, ez da horrela

  • Asaldatuta ikusten zaitut zuhaitz, agian pozarren. Hamas negoziatzeko desiatzen dagoela diozu. Nik baino gutxiago dakizu han gertatzen denaz? Betidanikoa da Hamasek ez duela Israel beraren existentzia onartu ere egiten eta bere helburua Israel birrintzea da. Hamasek ez du negoziatu nahi, inoiz ez du nahi izan. Osloko akordioen alde egon al zen Hamas?

  • Hamasetaz ari gara eta bien bitartean Nafarroan bi harresi ditugu. Erabateko tontoak gara!

  • Hamasek zibilen aurka egindako sarraskia justifikatzeak, ez dauka hitzik. Etika iraultzailearen ikuspuntutik erabat arbuiagarria da. Zibilak (gatazkan ardura zuzenik ez daukatenak) halako odol hotzarekin akatzea, erabat ankerra eta bihozgabea da. Gorrotoa eta mendekuaren menpeko ekintza hauek ez dira onargarriak. Munduko ezkerrak palestinarrak eta Hamas nahasten ditu, eta Hamas (bere garaian Israelgo estatuak OLpren aurka egiteko finantziatu zuen talde armatua) ideologikoki sionistak bezain erreakzionario den erakunde bat dela ezin dugu ahaztu, batzuk Jehovaren izenean eta besteak Alaren izenean dihardutenak.

  • Hamas eta herri Palestina nahasten jarraitzen dugu, eta honek eztabaida dena kutsatzen du. Palestinako herriak daraman borrokaren defendatzaile sutsua izanik, Hamaseki egindako zibilen aurkako sarraskia ezin daiteke onartu ezta justifikatu ere. Eta horretan hanka sartzen dugu. Eta ez hori bakarrik, estatu sionistaren defendatzaileei itsukerian bizi garenaren aitzikia ematen diete. Ez ahaztu Hamas bere hastapenetan Israelen laguntza ekonomikoa jaso zuela, OLPri aurre egiteko, eta ordutik AlFataren etsai porrokatuak direla. Honegatik, hain zuzen ere, ez dut ulertzen Hamasen barrabaskeriak salatzea horrenbeste kostatzea, Yihadaren aldeko muturreko taldea izanik.

  • Bi aldeetan zibilak hil izana deitoratzen dugu, baina erantzukizun nagusia urteetan bere operazio militarretan zibilak helburutzat izan dituen eta dituen (bistan da Gazaren aurkako bonbardaketek zer nolako sarraskiak burutzen dituzten) Israelgo Estatuaren politika da.

    Hori da nik diodana. Nik ez dut konfonditzen Hamas eta Palestina, naiz eta lehena herri horren tragediaren onorioa izan. Israelek konfunduitzen du Hamas eta Palestia.
    Hemen kontua da. Ados gaude israelen kolonizazio , aparthaida eta bere joera krimilalaren arbuioa merezi duela, baia hala ez? Hortik aurrera Hamasei kritika nahi dena. Garai batean bazegoen Palestindar ezkerreko erakundeak zoritxarrez ia desagerrtuta daude…hein handi batean Israelek Hamsai eman ziolako aukera talde horiek desagerrazteko…

  • Mikel Haranburu 2023-10-18 11:19

    Areago, Israelen politika, edo bere politika horren helburua, Palestina desagertarazte huts eta osoa dela, Hamas izan zein ez izan. Eraso bortitzak egin zein ez egin. Hamas sortu baino lehenago ere Palestina izorratzen hasia zen Israel (jaungoikaren aginduz edo baimenaz…!)

  • Mikel Haranburu 2023-10-18 13:38

    Badira iritzi eta posizio epelak; Hamasen sarraski txikia lehendabizi kondenatzen dutenak eta gero Israelen genozidioa.. to! ohituta gaude, hamarkadak dira eta Israelek Osaba Samen laguntza du…
    Irakurri berri dut Israel zain dagoela, Iran eta enparauek zerbait egin dezaten, AEBk hara eraman dituen gudariak lanean has daitezen… beharbada bera ez izateko genozidioan parte hartzen duen bakarra. Nire iritzia zen, hori irakurri aurretik ere, Israel zain dagoela, ea Hamasek dituen atxiloak hiltzen dituen behingoz, are indar handiagoaz Gaza soilik ez, baizik eta Cisjordania ere sarraskitzeko. Izan ere, zeladaren batean Israelek Hamasek atxilotu bere herrikide zenbait ere hil omen ditu… badakizue, terrorismoaren aurkako defentsa besterik ez da egiten ari…
    Ni ez naiz oso gerrazale; nahi nuke Palestinarrak bizirik izatea, Palestinan ez bada beste arabiar herrialdeetan. Odolustea ez da aukera ona. Jerusalem, beren ondasuna izanik ere, erlijio gorabeheretatik aparte uztea hobe. Eta erlijioa bera uztea ere onena. Eta Israeli, betiereko boikota.

  • Mikel Haranburu 2023-10-18 13:48

    Hamasek 200 baino jende gehiago hartu omen ditu atxilo, Israeldar zein bestetar. Ez ditu hil, terrorista ezinagoa izanagatik ere. Israelek preso dituenak askatzea haien truke, nahi omen. Bitartean, ospitale handia bonbaz lehertu izana eta 500 edo 600 hildako eragin izana egotzi nahi dio Netanyahuk Hamasi, eta Bidenek bertsioa onetsi omen dio. Irakek zituen suntsipen handiko arma fantasmalak ere hor nonbait… agian ospitale berean gordeta… inork aurkitu ez baitzituen…

  • Eta noizko Iban Illarramendiren askapena eskatzeko elkarretaratzeak? Guretarra dein ehinean geurea defendatu beharko da, ez?

  • Mikel Haranburu 2023-10-19 11:43

    Iban Illarramendiren askapena, bai eta atxilotu dituen beste lagun guztiena ere, eskatu. Ez jakin, ordea, “guretarra” den ala ez den. Palestinarrei lurrak eta bizitza (biziaz gain) kentzea zein begiz ikusten duen… baina bai, aska dezatela besteekin. Israelek atxilo dituen gazte eta haur guztiak ere, aska ditzala.
    Eskatzea libre da, Protestatzea ere bai.Ondoren, aldiz, egoera bera dugu, ekinbidea aldatu ezean. Ekinbideak jarraituko badu, Israelen aldetik, Palestina suntsitzeko asmoa bururaino eramanda, “Hamas terrorista delako”, gauzak ez dira aldatuko, ondorioak behin eta berriero errepikatuko dira, harik eta azken Palestinarra hil edo alde egin arte. Demokraziak, estatu moderno eta zibilizatu batek, irabazi izanen du orduan terrorismoaren aurkako borrokan. Zer irizten ote dio honi guztiari Illarramendik?

  • Azken erantzun honek bereizten ditu nazio handi bat eta txiki exkax bat. Guretarra ote den zalantzan jartzen duzu eta ia-ia ez diozu laguntzarik ere opa. Zer gertatzen da, babesa emateko partidu politiko jakin batekoa izan beharra dagoela? AEBeko bat bahitzen dutenean ez dira hasten errepublikarra edo demokrata ote den galdezka eta ez dute inor atzean uzten, bahitutako bat askatzeko bizia ere ematen dute. Horrexegatik dira nazio handi bat. Zure nazioa ordea nazio txiki infernu handi. Horixe da ezker abertzale sektarioa. Egunen batean Iban askatzen badute eta hona etortzen bada, eta bere aldeko adierazpen bakar bat ere ez dela egon esaten badiote zer pentsatuko du nazio honetaz? Portzierto, lehendakariari ere ez diot ezer entzun eta honezkero zerbait esana behar zuen izan Ibanetaz.

  • Garagarrak azken iruzkinean idatzitakoaren guztiz ados.

    Bestalde aurreko batean idatzi dudana berridazten dut. Bi herrialdeetan daude pertsona oso onak era gaiztoak. Bi herrialdeetako kideek egin dituzte gauza onak eta astakeri izugarriak. Eskualde horretan dagoen gorrotoa neurriezina da eta gainera beraien alde omen duten Jaungoiko ahalguztidunaren Dogmekin ezin da arrazoitu.

    Beraz hau nire iritzia:
    1) Izugarrikerien aurka beti, egiten duenak nire den jakin behar gabe.
    2) Israelen alde eta Palestinaren alde baina gudaren aurka eta gorrotoaren aurka.

    Herri txikiegia gara inperioen arteko borroketan nahasteko.

  • 1.puntuan “…egiten duena NORK den bost axola zaigula.

  • Mikel Haranburu 2023-10-20 12:25

    Garagarra, zure biktimarekiko erabateko elkartasuna, zein alderditakoa den galdetu gabekoa, desegina duzu gorago, non “Guretarra dein ehinean geurea defendatu beharko da, ez?” galdegin duzun. Nik diodana da gutarra izan gabe, Palestinar herria, hain zuzen, defendatu beharra dugula, neurrigabeko agresio baten aurka.
    Illarramendiren “gutartasuna” nik ez dut zalantzan jarri; besterik gabe, ez dakit Illarramendi deitura eramateagatik salbatu behar dugun beste berrehun lagunak baino lehenago… Mosquera ere gutarra izan zen hainbat urtez, ezta? Eta Mayor Oreja, eta Abascal. Illarramendi kibutz batean zen, Israeldarrekin batean. Hala ere, askatzea eskatzen dut, baina 200 ordez Israelek dituen 2 milioi bahituak ere, bizi guztirako bnahituak gainera, askatu beharrak ditugu.
    Gero Aitorrek dio, bere 2. puntuan, “Israelen alde eta Palestinaren alde baina gudaren aurka eta gorrotoaren aurka”. Ederra posizioa, lehenengo puntua bezala; baina korapilatsua eta kudeatzen zaila: izan ere, Palestinarrak eta Israeldarrak elkarrekiko gorrotoa erruz daukate, eta horrek gudara daramatza. Hiruki ezinezkoa, zu eta Israel eta Palestina, Israel Palestina birrindu nahi duelarik eta Palestinak horri aurka egiten diolarik. Iritzia egokia, baina errealitatean gorrotoa zerbaitengatik sortu da, badakigu, Israelek Palestinerren lurrak lapurtu dituen denboran, zazpi edo zortzi hamarkada, eta hori ez da nolanahi ezabatzen, iritzi aratz eta argi baten adierazpena eginagatik ere.
    Horregatik, bai, axola du, bakoitzak zer egin duen aurretik, eta zergatik, hortaz, nork zer egin duen.
    Sinplekeria da gauza txar guztien aurka agertzea eta on guztien alde. Eta baliogabea.

  • Armenian 100.000 kristau baino gehiagoren garbiketa etnikoa gertatu berri da, azeriar musulmanen eskutik, eta hemen inork ez du txintik ateratzen.

  • Garagarra; esan dudana ez badizu balio idatzi udan azken lerroa bereidatziko dut:

    Herri txikiegia gara inperioen arteko borroketan nahasteko.

    Eta jakina, Armenek ere arrazoi osoa du.

  • Garagarra: Palestina ez ezagutzeaz gain, AEBk ere ez dituzu ezagutzen.

    Demokratek, Trumpen bozkatzaileak hil nahi dituzte (eta zenbait hil dituzte), eta alderantziz. Biolentzia politikoa eguneroko ogia da. Bozkak ere manipulatzen dituzte presidente demente bat jartzeko, eta protestatu zutenak, hil eta preso hartu zituzten 20 urtetarako. Lehenik informatu, mesedez…

    Bere handitasunak ez du zerikusirik Amerikak bizi duen banaketarekin. Europaren gainbeheraz probestu dira mundu erdia dominatzeko.

  • Armen, hortan bai arrazioa zurea. Gu hemen Israel gora eta behera, edo Ukraina edo zer hostia, eta bitartean Armenia suntsitu dute. Noski, honek ez du interesa pizten: askorentzat musulmanek kristauak akatzea gauza polita da dirudienez. Noski, progreei gauza konplikatzen zaie juduek musulmanak garbitzen dituztenean… edota ukrainarrek eta errusiarrek (biak europarrak) elkar hiltzen dutenean. Ez dakite zer ospatu, zer kondenatu. Baina Armeniarena atsegin dute hori segur.

  • Benat Castorene 2023-10-23 14:31

    Zuhaitz, iduritzen zait, gauzak egiaztatu gabe mintzatzen zirela batez ere Hamasetik entzuten ditutzularik. Adibidez:
    1) “[…]urriaren 7ko operazioan palestinarrek ez zuten umerik erail” Alta hedabide gehienek konfirmatu dute Hamasekoek (hamasekoek azpimarratzen dut) lepoa egin zietela ere ume batzuei.
    2) iruzkin berean erraiten duzu:”[…]Hamas eta gainontzeko talde palestinar gehienak negoziazio mahai batean esertzeko desiatzen daude[…]. Hamaseri dagokionez bederen ez da egia. Noiz nahi eta nornahiri aldarrikatzen dute izraeldar guziak kalitu nahi dituztela. Gainera egia izan balitz ez ituzten ume horiek sarraskituko.
    Hamasa sobera miresten duzu.

  • Beñat, Hamas ez dut ja miresten, urrik ere. Islamista hutsak dira, eta Palestinako ezkerreko nazio askapen mugimendua zokoratu eta erasotu du Gazan urte luzez. Hori horrela izanda, ezin dut zuen ezinezko simetria jokoa erosi, “bi aldeetako biolentziaz” mintzo baitzarete, eta horrek beti zokora garamatza: gatazkaren erroak ez identifikatzera. Urte luzegitan entzun ditugu espainolak “condenar, condenar, condenar” erraten, gatazka politiko bat beharrean segurtasun edo terrorismo arazo bat besterik ez zegoela erranez. Eta gainera hau Israel-Hamas gerra bat dela saltzen digute, argi eta garbi dagoenean Palestinaren aurkako gerra bat dela. Arazoa ez da Hamas, Hamas arazoaren ondorio bat da, okupazioarena.

    Bestetik, errespetu osoz, uste dut zu zarela gauzak egiaztatu gabe mintzo dena, Beñat, ez baita diozuna babestera ausartu den hedabide seriorik. Israelgo eta AEBtako berri agentziek zabaldu zuten lepoa egin zieten 40 umeen albistea, eta behin kaka ondo nahastuta zegoenean eta frogak eskatu dizkietenean, Israelgo Armadak esan du ez zuela halakorik. Beraz, ez gorpurik, ez autopsiarik. Iraken suntsipen masiboko armak zeudela zioten berberek zabaldu duten enegarren gezurra. Kasu jende horrekin.

    Hamas talde politiko bat da, besteak beste, jakin badakiena inoiz, inongo testuingurutan, ez duela Israel suntsitzeko aski indarrik izango. Eta badakite, uneren batean eta dena ondo badoa, negoziazio mahai batetik pasatuko direla, hori da eszenatoki desiragarriena haientzat ere. Zer esanik ez Al-Fatah edo Fronte Popularren kasuan (Yihad Islamikoaren kasua ez dut ezagutzen, ez dute negoziazio mahai batera esertzeko itxura handirik). Parean Israel dago, palestinarrak animaliak direla uste duten agintari batzuen esku. Elkarrizketa eskatu daiteke, baina parean duzunak animalia bat kontsideratzen bazaitu, Jainkoak aukeratutako arraza bat dela, bada ez da erraza.

    Biolentziak parekatzen dituzu, eta fokua desbideratu. Arazoa okupazioa da, eta herri palestinarrak, ez Hamasek, herri palestinarrak munduaren sostengua behar du ataka honetatik ateratzea lortzeko. Palestinarrak Hamas sortu aurretik sarraskitu zituzten, Hamas indarrean egon bitartean, eta Hamasekin bukatuko balute ere, patu berbera izaten segiko dute, dakizun moduan Zisjordanian ez baita Hamas, baina han ere zakurrak bezala akatzen dituzte.

  • Benat Castorene 2023-10-24 15:35

    Egia da ume sarraski horien berri eman duten kazetalariak izraeldar armadatik ezagutu zituztela ez eta Hamasen eskutik.
    Baina, kazetalari horien artean baziren, besteak beste, Sionisten alde batere alde ez ziren Mediapart hedabidekoak ere :
    https://www.mediapart.fr/journal/international/101023/massacres-dans-deux-kibboutz-ils-ont-assassine-de-sang-froid-des-enfants-des-gens-ages
    Haiei ez banaiz fidatzen ahal nori fida naiteke bada?

  • Beñat, zu eta ni zabaldu duten gezurraren inguruan eztabaidan jartzea lortzen badute, lortu dute jada haien helburua.
    Leporaino beteta zegoen ospitale bat bonbardatu, mila lagun kolpe bakarrean akabatu eta ondoren errua palestinarrei botatzeko barrenak izan dituzten horiek berak kontatu dizute albiste hori.
    COPE hedabide espainiar, elizkoi eta eskuindarra da, Hamas sostengatuko ez duena, beraz, eta eurak ere umeen sarraskitze hori ez dela erreala diote: https://www.cope.es/programas/la-linterna/noticias/papel-que-juegan-las-fake-news-guerra-gaza-del-asesinato-bebes-bombardeo-del-hospital-20231018_2955661

    Gaur adineko bi emakume askatu dituzte, eta andreak eskua eman dio bahitzaileari joan aurretik. Ondoren, bere adierazi du ondo eta zuzen tratatu dituztela. Hamasi irudi hori ematea interesatzen zaio, ez umeei lepoa mozten dieten ero batzuena.

    Zuk jakingo duzu nortaz fida, Beñat. Nik mundua, bereziki, BERRIA bidez ikusten dut: Iraken suntsipen handiko armarik ez zela esan zidatenak, martxoaren 11ko atentatua ez zuela ETAk egin esan zidatenak, Gazako ospitalea Israelek bonbardatu duela informatu didatenak.

  • Mikel Haranburu 2023-10-24 20:35

    Jakina, tenore hauetan, ikusten eta aditzen denaren erdia ez da sinetsi behar berehalakoan, eta beste erdia ere zalantzan jarri beharra dago.
    Londonek ondorioztatu bide du, omen, ospitala Gazatik jaurtitako misil batek jo zuela; izan ere, sineskaitza da, alde batetik, Hamasek misilik ez duelako (Gazan misilak sartzea, eta jaurtitzeko sistemak ere, ezinezkoa da; koheteak sartu izan dituzte, baina egunotan urik ere ez da sartzen Israelen baimenik gabe), eta beste aldetik, egun batzu pasa eta gero, zentzurik ez duelako. Logikarik ez duelako. Hamasek bere ospitala zartatzea, inolako onurarik gabe, zentzugabekeria da. Hori baino lehenago, hilko zituzkeen bere esku omen dituen 200 inguru lagun horiek. Ez ditu hil, ordea. Hori Netanyahuren ametsa dateke, defentsan ari omen den horrena, aitzakia lukeelako “defentsan” luzaroago jarduteko. Are gehiago, askatu duten bikotea ez omen du hartu nahi izan Israelek; denak askatzeko “lanean” ere jarraituko du. Eta bietako batek egin adierazpenak, Hamasek ongi tratatu duela eta, Israelek deitoratzen ditu! Egia ez zaio komeni, inolaz ere… Utikan! Hamasek berrehun lagun hiltzea, gainera beste nazio edo estatu batzuetakoak, pagotxa litzateke Israelentzat, nazioartean zilegitasun (estatala) osoa lortzeko.
    Nik Telegram kanaleetan bilatzen ditut “egiak”. Hor, ia zuzenean harturiko bideoak eta irudiak ikus daitezke, faltsuak egiteko astirik ia ez dagoelarik. Ikusi ditut israeldar ortodoxoak ere, Palestinaren alde manifestazioan.
    Baina batez ere, odola ikusi dut, odol gaztea, gazteegia Israelen defentsarako eskubidea baieztatzeko. Israelek, askoren ahotan, defendatzeko eskubidea du; nire galdera da ea zenbat irauten duen horrek, ez eskubideak, defentsak berak baizik. Horrekin batera, proportzionaltasunaren afera. Hamar Palestinar Israeldar bakoitzeko ez da makala… AEBk berek, nola edo hala ankerkeriak leuntzeko-edo adierazi diote Israeli, Gazan oinarriako laguntza sartzen uzteko (ezin jakin bertako populazioa gutxuienez tripa beteta edo eskuak garbi hil dadin eskatu ere…). Ikusten ari baitira munduan barrena jendea asaldatuz doala, egunero 500 hildako defentsaren kontuan pilatzen ari dira eta…

  • Benat Castorene 2023-10-25 09:24

    Zuhaitz, Hamaseko errudunek berek ez dute bakarrik beren basakeriak aitortzen baina harro aldarrikatzen eta erakusten dituzte ere plazer bizios nabarmen batekin. Daeshek egiten zuen bezala-bezalaxe. Asmo horretan anitzek beren krimenak grabatu eta sare sozialetan publikatu zituzten. (Artetik erraiteko, horrek pentsarazten dit Martinez Peñaren “Pantailaren garaipena” liburuari).
    Zu bezalakoei itsu egoiteko aukera guziak kentzeko izraeldar armadak antolatu du dokumentu baten projekzioa mundu guziko ehun bat kazetalariren aurrean (behar bada Berria tartean izango zen,). 45 bost minututako dokumentu horretan bildu dituzte Hamasekoek berek egindako bideoak baita kibutzetan lehen sartu ziren izraeldar soldadoen lekukotasunak ere. Gainera hilotzak hamarnaka kazetalariek bedern ikusiak dituzte.
    Bai, mistifikazioa teorikoki beti posible da, baina kasu zehatz honetan nekez ene uste apalean.
    Gero Hospitalaren bonbardaketari buruz nahi dut duda bat geldi daitekeela oraindik. Espero dut egia ezagutuko dugula egunen batean.
    Datorren astean iragan egunetako berriak (eta herriak!) begiratuko ditut.
    Egundoko misio daukate euskal hedabideak. Bikoitza ere erran ginezake. Errealitatea eta egia, gauza berak direnak, erran biktimen ohorerako eta gu guzion aldera zeren populu zapaldu batek, besteek baino areago, egia jakin behar du.
    Adeitasunez.

  • Mikel Haranburu 2023-10-25 12:36

    Beñat, gehi zenezakeen honakoa: “bizirik gelditzen diren” kazetalarien aurrean, honez gero hogeiren bat kazetari hil baitituzte Israeldar bonbek.
    Misilaren gorabehera dela eta, gehi dezadan beste hau: Hamasek errazago botako luke misila Israelek kontrolatutako lurraldera, hutsik egonagatik ere, Gaza barneko “beren” ospitale baten gainean, non, Israelen aburuz, Hamaseko militanteak ezkutatzen diren, jende artean… Azken berrietako bat da gaur ospitaleak energiarik gabe geratu direla… Artean, Israelek defendatzen jarraitzen du.

  • Israelek aurkeztutako hamaika bideo faltsuak direla adierazi dute BBC, New Yorka Times, Washington Post, Reuters eta beste hamaika mediok, Hamasen lagun izateko susmorik batere gabeak.
    Hara zer dioen Yair Lapid Israelgo Lehen Ministro ohiak, medioei buruz:
    https://twitter.com/OmarBaddar/status/1716807521413837008
    “Nazioarteko media objektiboa bada, Hamasen zerbitzura dago. Bi aldeak erakustera mugatzen bada, Hamasen zerbitzura dago.”
    Nazio Batuen buruaren dimisioa eskatu du Israelek, sarraskia eragoztea eskatzeagatik. Heriotzak eragotzi dizatela esatea (7000tik gora, herritartean geratu direnak kontatu gabe) Hamasen alde egotea omen.
    Gezurretan dabiltza, batere lotsarik gabe medioen isiltasuna eskatzen. NBEri muzin egin diote, gezurretan oinarrituta.

  • Benat Castorene 2023-10-27 11:43

    Zer erran nahi duzu Ba ote!? Gezurtatzen ditutzala, urriaren 7ko erasoaldian, Hamasek egin dituen krimenak besteak beste emakumeen eta umeen kontra?
    Azkenean hori baitzen ene aldetik azken iruzkin hauen gai zehatza eta bakarra.

  • Beñat, alperrik da, aspaldi erabaki zuten zein den ona eta zein txarra., errealitateak ezingo du hori aldatu.
    Hori bai, emakume zein gizonek bizitzeko eskubide bera dute.
    Eta azkenik, edozein ume zaurituen atzetik grabatzen egoten diten Gazatarrek noiz erakutsi behar dizkigute Ospitaleko leherketan hildako 500 horien irudiak?

  • Ez Beñat, ez ditut gezurtatzen, Hamasek berak argitaratu baititu irudietako asko. Esaten dut Israel gezurretan dabilela eta agerikoa dela. Lotsagabe baitabiltza. Ze puntutan egon behar da enajenatua estatuburu bat, NBEren buruari Hamas babestu duela leporatzeko. Nor sinetsi? Israel ez behintzat.
    Biktimekin, Hamasek 1300 pertsona hil zituen. Eta hala ere, kalkulu akatsa dira Israelek urriaren 7aren aurretik eta ostean hil dituen pertsonen aldean.
    PLO, Hamas eta beste guztiak batuta ere, Israelek gizaki gehiago hil ditu.
    Urriaren 7koa basatia izanagatik, ez zait gurpildun aulkian doan adingabe bat gertutik tiroz hiltzea, edo hondartzan jolasean dauden umeak bonbaz hiltzea baino kondenagarriagoa iruditzen. Baten batek azalduko dit zibilak balaz edo bonbaz hiltzearen arteko diferentzia etikoa…
    Eta bai, erabaki nuen aspaldi, Iker2. Nik ezin dut kolonialismoa babestu. Ez hemen, eta ez beste tokietan. Ezin dut gerra krimenak egun argiz egiten dituen estatu bat demokratiko kontsideratu. Ezin dut pertsonaren jatorriaren arabera zuzenbide penal berezia aplikatzen dituen estatu bat onartu. Ezin dut jendea beren etxeetatik batere lotsarik gabe kanporatzen duen kolono bat babestu.
    NI judu antisionistekin nago.
    https://www.youtube.com/watch?v=L7cQ0E38l9Q
    Judaismo erlijiosoaren barruan ere, “Neturei karta”-ko judu integristek argi dute. Israelgo estatua ofentsa bat da Jainkoaren aurrean. Torahren aurkako krimena.
    https://www.youtube.com/watch?v=hbFOj6eE9Nw

  • Eta hara, Iker2. Bizirik erretako umeek argazki faltsuak lau haizetara zabaltzen, hain zuzen, Israel eta sionistak ibili da. Hara nor dabilen ume hilen argazkien bila. Zinikoa izan behar da gero…
    https://twitter.com/jacksonhinklle/status/1712578534336586081
    https://www.deia.eus/mundo/2023/10/12/casa-blanca-desmiente-biden-niega-7375335.html

  • Besterik gabe, aluzinazioak nituela esan eta orain arte kontrakoa babesten aritu zaretenontzat:

    – Hamasek duela zenbait urte adierazi zuen 1967ko mugetan oinarritutako Palestinar estatu bat onartuko zuela, eta horrek inplizituki esan nahi du Israelen existentzia onartzen duela.

    – Hamasen buruetako batek Qatarretik egin ditu adierazpenok gaur: negoziazio politikoei heltzeko prest daudela, lehenago ere esan bezala, bi estatuen konponbidera heldu eta Palestinaren hiriburua Jerusalemen izateko.

    Sionistek 10.000 zibil sarraskitu dituzte dagoeneko Gazan. Mundu osoko gatazketan azken hiru urtetan hil direnak baino ume gehiago hil dituzte azken hiru astetan. Zisjordanian ez dago Hamasik eta israeldarrak kristorenak eta bi egiten ari dira.

    Aski da genozida puta horiek zuritzeaz.

    Israeli boikot, Palestina askatu

  • Mikel Haranburu 2023-11-03 20:30

    Iker2, zein diren onak eta zein gaiztoak erabakitzeko, ebengelioetan duzu irizpide xume bat: ni behintzat, kristauak zebala, (ia) beti ahulenaren alde, eta indartsuaren aurka. Batez ere ahula krudelki eta kupidagabeki hiltzen badu, bere indarrez abusatu egiten badu.
    Uste dut sinplekeria dela behin eta berriro Hamasek egin sarraskia aipatzea, non Israelen “defentsa” amaierarik gabekoa dirudien. Bai eta Gazatarrei ospitalean hildako 500en irudia eskatzea: nahi izanez gero, ehunka dituzu hildakoen eta ume hildakoen irudiak, eta banan banan 500 baino gehiago aterako zaizkizu. Eskonbroen azpian, larriki zaurituak, hilak, umezurtz geratutakoak. Telegramen duzu “Palestina Hoy” kanala. Baietz 500 berehala bildu…
    Bestalde, Hamasek ez bahiturikoen argazki argitara, askatu ere askatu egin ditu batzuk, eta haien ahotik jakin dezakezu zer trataera eman dieten; Israeli ez zaio gustatu. Hori errepikatuko nuke nik, eta ez Hamasek egin zuen sarraskia. Zeren eta, terrorista samarra izanik, bahiturikoak ez baititu hil, ez baititu zatikatu edo bizirik erre. Hura, sarraskia, bukatu zen, baina Israelen defentsa, berriz, mugagabea dela dirudi…
    Israel genozidioa egiten ari da, gure begien aurrean, munduaren aurrean; uste baduzu Hamasek Israel onartu izateagatik Israelek kolonoak hedatzen, lurrak lapurtzen eta Palestina suntsitzen geldituko dela, oker zaude. Jainkoak hautatutako herria baita.
    Bestalde, Hamasek ez bahiturikoen argazki, askatu ere askatu egin ditu batzuk, eta haien ahotik jakin dezakezu zer trataera eman dieten; Israeli ez zaio gustatu. Horti errepikatuko nuke nik, eta ez Hamasek egin zuen sarraskia. Hura bukatu zen, eta Israelen defentsa, berriz, mugagabea dela dirudi…
    Israel genozidioa egiten ari da, gure begien aurrean, munduaren aurrean; uste baduzu Hamasek Israel onartu izateagatik Israelek kolonoak hedatzen, lurrak lapurtzen eta Palestina suntsitzen geldituko dela, oker zaude. Jainkoak hautatutako herria baita.

  • Ospitaleko 500n hildakoekin gertatu deneko irudiak eskatu ditut, gezurra delako. Eta 500 hauena gezurra bada 3.000 haur hildakoena ere pareko . Oso egoera lanza bizi dute Gazatarrek , baina Hamas da hiritarren artean gordetzen dena, zibilez ustu nahi ez duena. Hori guerra krimena da. 17 urte doaz Hamasekoak edozein astakeri egin eta herritarren artean gordetzen, baina hiri zuei ze axola.
    Israelen 2 miloitik gora arabia bizi dira, zenbat israeldar palestinarren artean?

  • Mikel Haranburu 2023-11-05 12:44

    Esaten hasi nintzen sinplekeria dela, baina tira…
    Ospitaleko 500 hildakoena gezurra bada, eta horretaz eta 3.000 haurrenaz hain segur bazaude, gutxienez zalantzan jar dezakezu Hamasek 1.400 lagun hil izana, 1.400en argazkirik ikusi ez duzulako. Eta ez dituzu ikusi Hamaseko lagunak zibilen artean ezkutatzen, gezurra baita, eta ez dakizu Hamasek Gaza hustu nahi ez duen ala bai. Eta ez duzu sinetsi behar Hamasek 17 urtez aritu izana, besterik gabe, astakeriak egiten, Israelek 75 urte darama eta, lapurretak egiten, krudelkeriak hedatzen.
    Hamasen terrorismoaz arduratuta zaudetenok ez duzue pentsatzen, esate baterako, ea zibilen eta Hamasen artean zenbateko traspaso tasa dagoen, hau da, ea Israel zenbat jende Hamasera pasatzen ala zaletzen lortzen ari den, ez soilik Palestinan, eta zenbat Hamaseko kide pasatzen ari den zibil huts izatera.
    Desproportzioa alde guztietatik. Erabiltzen diren armak, babes aukerak, dirua. Israel esterminiio lanean ari da; historia begira ezazu pixka bat; ez da defendatzen ari. Hamasen erasoaren berri izan behar zuen aurretik, bai ala bai; ez da historian lehen aldiz egiten den gauza. Israel bezalako biolentzia makina bat, AEBen laguntzaz gainera, ezin zen izan ezjakina Hamasen mugimenduen inguruan. Gaizki kalkulatu zuten nonbait, baina 17 urtez setiatua bizi den Gazako jendeak ezin zuen horrelako eraso bat antolatu Israelen muturrean, honek deus jakin gabe.
    Bahituta “omen” dauden (argazkiak ikusi al ditugu?) 250 inguru lagunei buruz, Netanyahook nahiago luke hilko balituzte, denak, aitzakia izateko bere heriotz eta sufrimendu zereginak aitzinatzeko. Ez dut berri zuzenik, baina Malakitak edo eta bibliako beste ergelkeriak aipatzen dituen politikari batengandik… ezin gehiagorik espero.
    Zenbat Israeldar bizi zen Palestinan orain dela 75 urte? Eta zenbat Palestinar Palestinan? Eta orain?

  • Ospitaleko argazkiak eskatu dizkizut frogatua delako 500 hildako horiena gezur hutsa dela, beste asko bezela. 1400 hildakoena dokumentatua dago.
    Hamas talde islamista erabat kaltegarria da bertan bizi direnentzat. Jendartean babestu direnez babestuta egon dira, baina horrela ezin segi. Trabak eta batzuetan armak erabiliz eragotzi nahi izan du Gaza hiriko zibilak alde egitea, beraien babesa dira. Isralek arma obeak dituelako geldi egon behar al da? hiltzen utzi gixajoak pobreagoak direlako?
    Bestetik, 1948an isralek irabazi zuen Palestina deitu zioeten toki horretan, Arabiarrek irabazi balute zenbat Israeldar egongo lirateke orain? Zer egin zuten beste arabiar herrialdeetan bizi zirenekin? Beste Nakba bat, baño horrek ez dizue axola. Palestinarrek oraindik errefuxiatu eremuetan jarraitzen dute baina Juduak Israelen integratuta daude. Berdin garain berdinean Europan izugarrizko biolentziakin lekualdatu ziren miloika pertsonak, ez dago inor errefuxiatu eremuetan. Baina komeni da Palestinarrak horrela edukitzea.

  • Mikel Haranburu 2023-11-06 19:01

    Ez dut ulertzen. Alde batetik, “niri” eskatzen bide didazu… niri ez eskatu ezer; nik ez dut argazkirik, ez eta 1.400 hildakoenak ere. Zuk, aldiz, argazkiak eskatu bai, baina aldi berean “frogatua da 500 hildako horiena gezur hutsa dela”. Hortaz, zertarako behar duzu argazkirik?
    Bai, Hamas talde islamista zabor hutsa da, beti izaten da horrela tartean erlijioren bat dagoenean. Baina horrek ez du Israel on bihurtzen; bi zabor, elkarren aurka. Bata ezin gaiztoagoa, bestea ezin krudelagoa. Eta? Hortik aurrera zer?
    Berantetsita nengoen kasik… baina atera da, norbaitek atera du: hemen “un problema entre vascos” zioen doktrina ofizilakak garai batean, gero katalanen arteko konbibentzia arazoa agertu zen, Gaztela ere nafarren arteko (beaumondarrak eta agramondarrak) liskarrak baretezera sartu zen (eta bidenabar konkistatu), eta orain Israel onegilea Hamasen eta Palestinarren arteko arazoa garbitzera heldu da… salbatu nahi baititu Palestinar gizarajoiak… Gezur galanta. Israelek Palestina osoa nahi du beretzat, eta Palestinar guztiak, guztiak, oztopo zaizkio, Gazan eta Cisjordanian berdin, non Hamas ez den indar nagusia. Libano ere oztopo zaio, Hezbolah dagoen artean, eta han ere bonbak jaurtitzen ditu. Jendarma nagusia hordago, bere ontzi hegazki-eramaleetan, gainerako arabiar estatuek zer egingo zain…
    Ez da arazoa handiena Hamas; Hamasekoak babesten dira… ospitaletan, zibilen atzean, eta zibilak Hamasen atzean babesten dira… ahal dutena egiten noski.
    Israelek ez zuen deus irabazi, eta arabiarrek ez zuten Israeldarrik akabatuko, juduak baizik. Palestina izan dena, orain Israel deitzen dute, baina hamarkadatako usurpazio itzela egin eta gero. Kontu hori argi dago: judu herria Jaungoikoak hautatu zuen, eta kitto. Hortik aurrera, estatu artifizial bat osatu zuten, Britaina Handiaren eskutik, eta bertan bizi zirenei lurra lapurtuz, eta nahi duen guztia egin dezake, izendapen dibinoa duenez gero, Erdi Aroko, baina geroagoko ere, errege-erreginek bezala. Ora pro nobis.
    “Baina komeni da Palestinarrak horrela edukitzea”. Urik, janaririk, argirik gabe, osakidetzarik gabe, esan nahi duzu, ala guztiak hilik? Demokrata Israeldar batek gaur bonba atomikoa jaurtitzeko gomendioa eman du gaur…
    Nire aburuz, berriz, uste dut Hamasek egindako erasoa Israelek berak baimendu zuela, bere sarraskiei atea irekitzeko. Operazio militar berezi hau (Hamas armada ez bada, nolatan gerra deitu? Ez al dute Errusiarengandik ikasi?) aldez aurretik pentsatua zutela uste dut. Izan ere, 75 urte izan dute pentsatzeko…

  • Iker2, diozu:
    “Bestetik, 1948an isralek irabazi zuen Palestina deitu zioeten toki horretan, Arabiarrek irabazi balute zenbat Israeldar egongo lirateke orain? Zer egin zuten beste arabiar herrialdeetan bizi zirenekin? Beste Nakba bat, baño horrek ez dizue axola”.
    Juduak Irak, Siria eta herrialde arabiarretatik (ez ordea Iranetik, nahiz eta gehienek alde egin, 10000 inguru geratzen dira, oso harreman ona dute Ayatollah-ekin, eta erabat antisionistak dira https://www.pbs.org/newshour/show/despite-tension-between-iran-and-israel-irans-jewish-minority-feels-at-home ) kanporatu izanak nola bihurtzen du onargarri palestinarrak Gazatik Sinaiko basamortura bidaltzea? Zure logikak txunditzen nau. Zure logika jarraituz, egoki izango da palestinarrak gas kamaratan sartzea, alemaniarrek hala egin zutelako juduekin…
    Zenbat judu zeuden Israelen 1948? Eta 1900an? Eta 1960an? Israelen bizi diren kristau gehienek aiton-amonak bertan jaioak dira. Gauza berbera musulmanekin. Juduekin ez, juduen artean europarrak dira aiton-amona gehienak. Kasualitatea izango da Jerusalemen denbora gehien daramakiten judu familiak, sionismoa asmatu aurretik bertan bizi zirenak, antisionistak izatea… Hara nola tratatzen dituzten sionistek:
    https://www.youtube.com/watch?v=667Kf1rUfmY