4-8-20-47

4-8-20-47 –

Eta 11 kilometro (edo 14 kilometro, Sondika ere hartzen badugu kontuan). 4koa ei da Derioko kale erabilera (baita Sondikakoa ere), 8koa Zamudiokoa, 20koa Lezamakoa eta 47koa, azkenik, Larrabetzukoa. 11 edo 14 kilometrotan 4tik 47ra. Eta Loiu gehituta, 2tik 47ra 18 kilometrotan.

4-8-20-47Ezagutzak (metafora arriskutsua dela irakurri dut azken Bat aldizkarian eta, gainera, gogoan ditut hau idazterakoan Iñaki Iurrebasoren ekarpenak) ez du esplikatzen erabilera. Loiuk eta Zamudiok ia ezagutza bera izanda (%48,64 Zamudiok eta %48,79 Loiuk) erabilera %2 da Loiun eta %8 Zamudion. Deriok eta Sondikak, ostera, ia ezagutza bera izanda (Deriok %42,56 eta Sondikak %44,64) erabilera bera dute, bai, eta Loiuk baino handiagoa, nahiz eta ezagutza txikiagoa izan bi herrietan. Lezamak %63,97ko ezagutza izanda, erabilera %20koa da eta Larrabetzun, ostera, ezagutza %73,77koa izanda, erabilera %47. 10 puntuko aldea dago bi herri horietan ezagutzan eta 27 puntukoa erabileran.

Datuak aletzen jarraitu ahalko nuke (datuak erabat ulertu ezin badira ere, eta herrien trinkotasunak eta bizitasunak alde batera utzita), baina ez dakit merezi duen. Izan ere, azken 50 urteotan Bilbotik gertu zegoen azken eskualde euskalduna odolustu dela argi dago. Sondika, Loiu, Derio eta Zamudion (biztanle gehien duten hiru herriak hor daude, guztira ia 17.000 biztanle, Txorierrik dituen 21.483 biztanleen ia %80a) euskararen erabilera hutsaren hurrengoa da (2, 4 edo 8, kopuru zeharo txikiak dira). Larrabetzuko “arnasgunea” ere arrakalatuta dago (erabilera ez da erdira heltzen!) eta Lezama ere ez dago bolanderak botatzeko moduan.

Bada sasoia honi (ere) heltzeko, erakundeetatik (Txorierriko Euskara Zerbitzutik bai, baina ez bakarrik), mugimendu sozialetatik eta herritar arduratsuetatik.

4-8-20-47

Zer duzu buruan “4-8-20-47”-ri buruz

  • Bertokoa den lagun batek, eskualde hori, orohar, kanpotik etorritako jendearekin bete dela komentatu zidan, gehienbat bilbotarrak. Bilbotarrak euren espaniartasun garro kolonizatzaileak hedatzen maisuak ditugu. Txorierri zena, Gran Bilbao bihurtu da.