Etorkizunean txinatarrek auto merkatua irauli dezakete

Etorkizunean txinatarrek auto merkatua irauli dezakete – 

Etorkizunean txinatarrek auto merkatua irauli dezakete

Kaletik goaz eta autoak eta bestelako ibilgailuak nonahi daude. Gaur gaurkoz, ibilgailu horien marka gehienak europarrak dira: Renault, Peugeot, Mercedes, Bmw, Audi, Volkswagen… Badira marka japoniarrak ere: Toyota, Nissan… 

Baina hurrengo urte eta hamarkadatan aldaketak iragarri dituzte autoentzako sektorean. Erregai fosilak utzi eta propultsio metodo alternatiboak gailenduko omen dira. Propultsio alternatibo horien artean elektrizitate bateriak aipagarrienak dira.

Baina beste aldaketa bat auto marka berriena da. Dirudienez, eta nahiz eta Euskal Herrian ez ikusi, auto marka txinatarrak indar handiarekin etorriko dira eta marka europarrei merkatu kuota handia hartuko diete. Dagoeneko Europako nazio batzuetan marka horiek ikusten hasi dira.

Badira hamarkada batzuk auto marka europarrek eurek Txinan produkzio lantegiak ezarri zituztela, han bertan autoak saltzeko. Txinako merkatua oso azkar hazten hasi zen 80 harmakadan. 1980an biztanleko oso auto gutxi zeuden Txinan, baina 1.200 milioi biztanle potentzialetik gora zeuden.

Gainera, Txinak soldata baxuak eta langile diziplinatuak eskaintzen zituen. Enpresa europarrak ezartzeko, ordea, Txinako gobernuak bazkide txinatar bat exijitzen zuen, gutxienez akzioen %51 izango zuena. Haiei lana emateaz gain, teknologia ezagutza interesatzen zitzaien, hau da, Know How eskuratzea. Txinatarrek herrialdea industrializatu bihurtu eta ekonomia garatu nahi zuten.

Baina urteek aurrera egin ahala, Txinatarrak aberastu dira munduko lantegia bilakatu delako. Hasieran kopiatu baino ez zuten egiten eta ez kalitate onean. Orain, ostera, plastikozko produktu merkeak egiteaz gain, iPhone berrienak ere ekoizten dituzte. Poliki-poliki beren teknologia propioa garatzen joan dira. Gaur egungo europar marka asko txinatarrek bereganatu dituzte. Kasu argiena MG da. Lehen britainiarra zen, baina orain guztiz txinatarra.

Mugikorren sektorean jada ikusi dugu nolako penetrazioa izan duten marka txinatarrek: Mii, Huawei, Xiaomi, Oppo… Nokia, Siemens, Ericsson, Motorola eta horrelakoei lehia handia egiten diete. Europan asko dugu jokoan, izan ere, auto industriak lanpostu asko sortzen ditu eta. Aldaketa hauekin lanpostu horiek kolokan egon daitezke. Hurrengo urteotan adi egon beharko gara eboluzio honek nora garamatzan ikusteko.

Esaten dutenez, auto-enpresa europarrek kalitate gutxiagoko autoak egiten dituzte iraganekoekin alderatuz eta azken urteotan garestitu dira gainera, 30.000€ inguruan kokatuz batez beste. Txinatarrek 10.000 eurotan auto fidagarriak eskaintzen badituzte, merkatua bereganatuko dute. Konfiantza falta gainditzea oztopoa izan daiteke, baina mundu aldakorren honetan, gauzak arin aldatzen dira.

Etorkizunean txinatarrek auto merkatua irauli dezakete