Lan-heriotza salatzeko elkarretaratzea

Lan-heriotza salatzeko elkarretaratzea –

Steilas sindikatutik, Haurreskolak Partzuergoko in itinere zegoen langile baten heriotza salatu nahi dugu.

Lan-heriotza salatzeko elkarretaratzeaAtzo arratsaldean, Amurrio parean, A-625 errepidean lanetik etxera bidean (In Itinere) zegoen langile bat zendu zen  auto istripu baten ondorioz. Steilasek haren etxeko, lankide eta hezitzaileei babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die.

Haurreskolak Partzuergoko langileek, eta hezkuntzako beste sektoreetako langileek egunero mugikortasunak eraginda pairatzen duten arriskua eta horrek suposatzen duen prekarietatea salatu nahi dugu. Istripu hau in itinere gertatu da. Hezkuntzan ematen den mugikortasuna sakonki aztertu behar dugu desplazamenduak gutxitzeko.

LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuok, istripuaren harira, ostiral honetan, hilak 22, konzentrazioa egitea adostu dugu, 11etan, Haurreskolak Partzuergoko egoitzan (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1, 20600 Eibar, Gipuzkoa).

 

Lan-heriotza salatzeko elkarretaratzea