Eusko Irratian inposiziorik ez, aski da! Negoziazioa!
Eusko Irratian inposiziorik ez, aski da! –
13 urte daramatzagu lan hitzarmena berritu gabe. Bitartean gainera, gure zereginak eguneratu eta egokitu behar izan ditugu, lan baldintza berri horiei buruz negoziatu ezinik. Horren aurrean, inposizioez nazkatuta gaudela jakinarazi nahi dugu, eta aldarrikatzen dugu negoziaziaketa markoa errespetatzeko, eta gure lan baldintzak hobetzeko, egiten dugun lana aitortzearekin batera.
Duela hiru hilabete, EiTB Media Irratiko Lan Batzordeak hautsitzat jo zituen hitzarmenaren gaineko negoziaketak. Zuzendaritzak, aldebakarrez, bere plataformako puntuetako bat inposatu du, eta berdin izan dio erabaki horrekin lan poltsaren kontratazio baldintzak bertan behera utzi izana. Hori gutxi izan ez, eta iragarri zuen Radio Euskadiko Boulevard saioa ETBren bigarren katetik emititzen hasiko zirela, nahiz eta hori egin ahal izateko langileon irudi eskubideak aitortugabe egon. Horren kontrako jarrera irmoa erakutsi dugu behin eta berriro, eta zuzendaritza jakinaren gainean zegoen. Besteak beste, negoziaziorik ezean, Gaztea-ko lankideek uko egin zioten irudi bidezko irratiaren proiektuari.
Gertaera horiek eragin dute gainezkatzea, urte askotako lana pikutara bidaltzen duelako, hain zuzen, irrati publikoaren kalitatea bermatzeko egindako lan nekaezina. Kontuan izan behar da bai txanden aldaketa, bai zereginen areagotzea eta baita lan kargari dagozkionak, enpresaren beharren arabera moldatu direla, negoziaketarik gabe eta ordainetan ezer jaso gabe.
Gauzak hala, Euskal Irrati Publikoko Zentro Arteko Batzordeak hiru greba egun deitu ditu hilaren 14, 26 eta urriaren 19rako, eta horretarako langileen gehiengoaren babesa jaso du Donostian, Bilbon eta Gasteizen egindako asanbladetan.
Hilaren 14an elkarretaratzea deituko dugu Eusko Legebiltzarraren aurrean goizeko 08:30ean, legebiltzarkideen Osoko Bilkuraren sarreran egoteko. Ahal duzuen langile guztiei eskatzen dizuegu kontzentraziora joateko.
Eusko Irratian inposiziorik ez, aski da! Negoziazioa!
Barkatu, baina Eusko Irrati hori, eta aitortu beharra daukat Eusko den guztia hazkurea sorrarazten didala, non sintonizatu daiteke? Ez nuen horren berririk gaur arte.