Josu Martinezek “Hitzezko txalupak” liburua aurkeztu du

hitzezko_txalupak

Josu Martinezek eta Alfonso Etxegaraik “Hitzezko txalupak” izeneko liburua kaleratu dute. Bertan, Josu Martinezek eta Alfonso Etxagaraik elkarri gutunak idazten dizkiote, eta bide batez irakurle orori. Norbere bizimoduaz idazten diote batak besteari: eguneroko gorabeherak, pozak, ilusioak, minak… Baina, aldi berean, gure herriaren egoerak kezkatzen ditu: bere buruaren jabe izan nahi eta bizirik irauteko borrokan dabilen herria, bidegurutze historiko batean dagoena, kontraesanez eta zalantzaz josia.

 

“Hitzezko txalupak” liburuan biltzen diren eskutitzek, alaitasun zirikatzailez eta hausnarketa informalez, urteko gertakari nagusien kronika eskaintzen digute: su-etenaren agiria, hauteskundeak, Fukushimako zentral nuklearra, Korrika… Euskaraz egiten du batek sakea, eta erdaraz besteak errefera, egileen artean bai baina liburuetan ohikoa ez den bizikidetzan. Ezohikoa da generoa ere gure artean, diskrezioz edo lotsaz gutxitan egin baitute gutunek libururako jauzia. Alain Urrutiaren marrazki eder eta sujerikorrez jantzia, obra bitxia bezain gustagarria da esku artean duzun hau, bere xumean gure literaturan lur (uharte?) berri bat dakarkiguna.

Xabien Mendiguren editoreak Josu Martinez eta Alfonso Etxagarairi elkarrizketa egin die. Hori irakurri ahal izateko, hemen lotura.

2 pentsamendu “Josu Martinezek “Hitzezko txalupak” liburua aurkeztu du”-ri buruz