Gobernu berriaren euskararen inguruko programaren aurkako elkarretaratzea

Gobernu berriaren euskararen inguruko programaren aurkako elkarretaratzea –

GOBERNU BERRIAREN EUSKARAREN INGURUKO PROGRAMAREN AURKAKO ELKARRETARATZEA

Larunbat honetan hasiko da PSOEko Maria Chiviteren inbestidura saioa Nafarroako Parlamentuan.

Negoziazio prozesuan euskararen gaia erabat alboratuta izan da. Guztiz kanpo egon da. Horregatik, programa akordioa, euskararen inguruan, erabat lotsagarria da.

Euskararen Legea, onerako bederen, ez dute aldatuko. Administrazio elebakarra sustatzen segituko du Gobernu berriak (gaztelaniaz, jakina). Orain arteko euskararen inguruko politikaren jarraipen hutsa izanen da.

Carlos Gimeno hezkuntza kontseilariaren jarraipena ere salatu beharra dugu, politika erabat euskarafobikoa egin duelako.

Gobernu berriaren programak duen euskararen atala erabat gaitzesteko euskaltzaleak deitzen ditugu, larunbat goizean, eguerdiko 12etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Leloa: “PSNren euskarafobiari txeke zuririk ez”.

 

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA

2023-08-09

Gobernu berriaren euskararen inguruko programaren aurkako elkarretaratzea

Administrazioan Euskaraz Taldea