[Uda Erotikoak] Berotariko Euskal Hiztergia (bat)
[Uda Erotikoak] Berotariko Euskal Hiztergia (bat) –
.
.
Kaixomaitia.eus atariak, euskaldunon harremanetarako guneak ekoiztutako podkasta duzue honakoa.
Uda gozo-gozo igarotzeko, bi ataletan banatuta izago duzue “hiztergia” entzungai.
Plazer dagizuen!
.
ALU
Alubaki: Gerra garaiko gordelekua, babestokia (ikus guda).
Aludiko: Hankarteko jolasei eta solasei dagokiena.
Aluizi: Emakumezkoen eiakulazioa (“squirting”).
Alukurreria: Emakumezkoen prostituzioa.
Alumatu: 1. Cunnilingus, ezpainak leitu. 2. Emakumezkoek iztartea soildu.
Aluminiszente: 1. Azpijanaren, ezpain-janaren ondorioa. 2. Iztarte soildua, alumatua.
Alur-emate: Koitoa.
Alurmutur: Klitoria.
Alurpe: Uzkia (ikus ipurdistira)
Alurrikara: Emakumezkoen orgasmoa.
Alurrin: Eau de Pottor.
Alurrin-makina: Klitoria.
Aluto: Alarguna (zah.).
Aluxu: 25 zentimetroko buztan puska! (Ikus sexusteko; ikus zakilo).
Aluzaroan: Azpijanean, ezpain-janean patxadatsu, apartsu.
Aluze-labur: 1. Tortolaren tamaina. 2. Cunnilingus.
Aluzitu: 1. Pottorroa harro eta nabarmen erakutsi.
.
GU
Gubera: Guk atzean uzten dugun arrastoa.
Guda: 1. Gure urtarorik beroena. 2. Edozein lipar elkarrekin.
Gugalketa: 1. Gu, txortan. 2. Gu, galduta.
Gugari: Gu, elkarrekin, oparo eta emankor.
Gugazaba: Gu, munduaren jaun eta jabe.
Guharte: Zu eta biok, jendez inguratuta baina bakartuta.
Guholde: Gu, hazita, elkar estali nahian.
Gukabil: 1. Gu, eskutik helduta. 2. Gu, bat eginda (gugalketa).
Gukitu: Gu elkarri itsatsi.
Gulertu: Gurearen esanhaiaz, izaeraz eta zergatikoaz jabetu.
Gumezurtz: Gu, bakar-bakarrik, inor gabe.
Gumiltasun: Gu geu, apal-apal, geure xumean.
Gunibertso: Espazioan eta denboran diren (garen) gauza eta gertakari guztien multzoa.
Gurduritasun: Elkar ikusteko grina, ezinegona.
Gurgentzia: Elkar musukatzeko presa, larrialdia.
Gurruma: gure laztanen murmurioa, marmarra.
Gutopia: Idealtzat eta ezin gauzatuzkotzat jotzen den ideia edo proiektua.
.
IPURDI
Ipurdiagnostiko: Gaixotu Nauzu, zentzu eta zantzu guztien arabera.
Ipurdialekto: Sentsualitatearen hamaika hizkerak, braillea barne.
Ipurdiamante: Harribitxi gogor, distiratsua.
Ipurdiana: 1. Nire helburua, nire jomuga. 2. Soldaduak jaiki daitezen, jotzen den doinua.
Ipurdidaktika: Metodoa, teoria eta praktika i(ra)kasteko arbelik egokiena.
Ipurdieta: Ipurmasailak argaltzeko, janari afrodisiakoak hartu eta sexkirolak egitea.
Ipurdiktadura: Zure haragiaren gobernu era gordina.
Ipurdilema: 1. Zure popa da nire norabidea gobernatzen duena. 2. Hau bai zalantza: zure zein ipurmamiri egingo diot kosk lehendabizi?
Ipurdinamita: 1. Zutroglizerina duen lehergaia. 2. Popaztanda.
Ipurdioptria: Miopea naizenez, utzi gehiago hurbiltzen, bertatik bertara ikus eta uki zaitzadan.
Ipurdiploma: Nik emango dizut, behin eta berriz, merezi duzun tituluaren egiaztagiria.
Ipurdistira: 1. Ilargi betea. 2. Itsutzen nauen argi bizia.
Ipurdiskoteka: 1. Dantzalekua. 2. Txortalekua.
Ipurditxa: Pozpa.
Ipurdizipulo: Zure popa irakasle, ni jarraitzaile.
.
MAITA/E
Maitakikardia: Zure musuen erritmora nire bihotza dantzan.
Maitalaia: 1. Gozamenaren dorrea, plazeraren gailurra. 2. Orgasmoa. 3. G puntua. 4. Gu puntua.
Maitalka: Gu, elkar jaten, larru joka.
Maitango: Gu, dantzan, musika eta musuka ozen.
Maitantaka: Guzeanoa bete arte.
Maitanto: Berokirolei dagokien puntua, inork galtzen ez duen norgehiagokan.
Maitarteka: Sexu harreman aldizkako eta klandestinoa.
Maitatuaje: 1. Zure musu bakoitza. 2. Larruazala marrazki ezabagaitzez apaintzeko prozedura.
Maitaupada: Txortan, bihotzaren eta bestelako gihar batzuen uzkurtze eta zabaltze higidura bizia.
Maiteatro: 1. Kalean, jendaurrean, egin ohi diren maitasun keinu eta imintzio nabarmenak, sarritan fikziozkoak. 2. Etxean, ohean, giroa pil-piltzeko egiten diren antzezlanak, mozorro eta guzti.
Maitekila: Mexikar jatorriko edari bizi afrodisiakoa.
Maitekniko: 1. Larruaren arteari dagokiona. 2. Txorta-jokoan trebea.
Maitelefono: 1. Amorantearekin lotzen zaituen zilbor-hestea. 2. Telesexurako tresna.
Maitemati: Larrutan egitea lortu arte amore ematen ez duena (ikus sexgoskorra).
Maitematika: 1 = infinitu, 1+1 = infinitu, 1+1+1 = infinitu,…
Maiatenple: Larrutan, poto egiteko zorian, egoerari aurre egiteko kemena eta gibela.
Maitentazio: 1. Debekua debeku, haragizko bekatu orotara bultzatzen duen zirikaldia. 2. Zu.
Maitente: Maindirepean dena eta denak zutik eta zuzen.
Maitentel: Amorante trakets, berekoi, baboa.
Maitentsio: 1. Tenkaturik dauden gorputz elastikoek eragindako sua. 2. Maiteminduaren arteria-presioa.
Maiteoriko: Teoriazko maitasun eta sexua, Hollywoodekoa, praktikan fikzio hutsa dena.
Maiteorito: Urruneko espaziotik nire larruazala igurztera zatozen materia kiskalgarria.
Maitermiko: 1. Izarapeko berotuei dagokiena. 2. Energia iturri berriztagarri eta agorrezina.
.
MIHI
Mihibrido: Gure mingainen arteko korapiloa.
Mihidratatu: Listu dasta.
Mihidraulika: Fisikaren adarra, gure musuek Newton-en legeak kolokan jartzeko dituzten propietate mekanikoak aztertzen dituena.
Mihieroglifiko: ahoko erotikaren ikur ulergaitzei dagokien hizkuntza, hezkuntza eta hazkuntza.
Mihigiene: 1. Laztan eta muinen trukaketa orekatua. 2. Hizkuntza garbitasuna.
Mihipermerkatu: Plazera doan salerosten den plaza erraldoia.
Mihipnotiko: Zugestioaren bidez, loa ez, baizik eta ametsak eragiten dituen lilura.
Mihipoteka: Zure ahoarekiko zor ezin kitatuzkoa.
Mihippy: Elkar laztantze aske, plazerezko eta bakezalea.
Mihisteria: Elkar jate(n)e(u)rotiko, aztoratu eta bortitza.
Mihitzaldi: Zure oratoria, nire larruan gora eta behera, hunkigarri.
Mihitzarmen: Zu eta bion elkar hartzea (ituna edo listuna).
Mihitzordu: Hitz egiteko ez beste edozertarako tokia eta ordua adostea.
Mihizkuntza: Onomatopeiak, hasperenak, zizpuruak, intziriak (ikus zirrintzika).
.
MUSU
Musu-eten: 1. Musus interruptus. 2. Gure arteko borrokaren etenaldia, mihitzarmen baten bidezkoa.
Musu-lama: Laztan gartsu kiskalgarria.
Musuabe: Zirribarre xume leuna.
Musubjektu: 1. Ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. 2. Potrogonista.
Musubsidio: Txorta-jorra nahi eta masailean laztan apal bat jasotzea.
Musufrikario: Zure ukoa, mespretxua, destaina (muzufrikario).
Musutagar: 1. Elkar jatea, elkar irenstea jo eta ke. 2. Eibartar batek emandako musu heavya.
Musugegorri: Zure aho-koban bizi den narrasti pozoitsua.
Musuhar: Lehia lohi lizuna (ikus mihisteria).
Musukalde: Plater goxo eta beroenak kozinatzen diren lekua.
Musumendi: 1. Lardaska goria. 2. Zakil mokoa. 3. Klitori punta.
Musumisio: Mihipnosiaren bidezko mendekotasuna.
Musuntsiezin: Zu eta bion behin betiko elkar hartzea (ikus mihitzarmena).
Musupituki: Lapurtutako musua, estsraperlokoa.
Mususmagarri:
Mususpergarri: Viagra bezala, ahotik hartzen den pilula.
Musuziri: Goiko nahiz beheko ezpainak erretzen dituen txapligua.
.
NEU
Neuforia: Ni, zurekin, zorion betean, larrutan.
Neugarrez: 1. Ni, zurekin, neuforiko. 2. Ni, zu gabe, atsexkabeturik.
Neugoz(i)atu: Masturbatu.
Neukaristia: Maitea, jan eta edan nazazu osorik, gorputz eta odol.
Neunuko: Ni, zu gabe.
Neuli mando: Ni, zugale, zure eskean, temati.
Neurbioso: Elkar ikusteko ezinegonak eta gurduritasunak jota.
Neuri-jasa: Zuparrada.
Neuropa: Zuk eta biok osatzen dugun kontinentea.
Neuskalki: Zu niganatzeko dialektoa.
Neuskarri: Zu.
Neutanasia: Zu eta biok banatzea.
Berotariko Euskal Hiztergia (bat) Berotariko Euskal Hiztergia (bat)