Erraztasuna

Erraztasuna –

Erraztasuna, erosotasuna. Iñaki Iurrebasok bere tesian kontzeptu honi garrantzi handia ematen dio. Eta esaten du, besteak beste, erdaraz erosoago edo errazago egiten duten euskaldun batzuek ekarpen handia egiten dutela, euskaraz espero zitekeen baino erabilera handiagoa dutelako.

Erraztasuna

Hori irakurtzen ari nintzela galdera bat etorri zait burura:

Zenbat sortzailek erabaki dute euren sormen-lanak ondoen menperatzen ez duten hizkuntzan egitea? Zenbat idazle, musika talde, zinemagile, aktore eta abarrek euskaraz sortzeko hautua egin dute erdaretan erosoago aritu zitekeenean? Zer dela eta hautu hori? Gainera, kontuan hartu behar da euskaraz aritzeak ez dizula merkatuaren ateak parez pare irekitzen. Hau da, ez-erosoagoa da eta merkatuaren logikaren kontra doa eta, hala ere, euskaraz sortzearen aldeko hautua.

Ez dio Iñaki Iurrebasok honi erantzun beterik ematen (galdera bera ez du nik egin bezala egin, jakina). Baina, nire ustez, erantzun baten hasiera izan daitekeen hau bai esaten du:

Minorizazio gorrian egonda, bizinahi handia duen hizkuntza komunitatea osatzen dugu euskaldunok.

Agian, akaso, bizinahi hori hauspotzen eta airatzen lan gehiago egin beharko genuke …

Erraztasuna