Alemaniera-Hizkuntzarako Oinarrizko Gida
Alemaniera-Hizkuntzarako Oinarrizko Gida –
Badira aste batzuk udako oporrak hasi direla. Beti bezala hortik egongo da edonor atzerrira joateko pentsetan dabilela edo uda aurretik bidaiaren bat erreserbatu edota antolatu duena. Baliteke irakurleren bat germaniar hiztun herrialde batera joatea; hots, Alemaniara, Austriara, Suitzara edo Luxenburgora, aste batzuk pasatzera eta hauen giroaz gozatzera. Hala bada, ziur aski zuen bidaian zehar edozein germaniar hiztun batekin topatu eta berarekin mintzatu nahiko zaretela; helbide bat galdetzeko edota laguntza eskatzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Hau dela eta, ingelesa ez dela nahikorik esango nuke nik, hartako hiztun gehienek badakiten arren. Haiekiko begirunea eta interesa erakusteko nahian, ezinbestekoa da haien hizkuntzaren lauzpabost esaldiak jakitea eta ondo ahoskatzea. Azken finean, euskaldunok eskertzen dugu kanpotarrek euskara ikasteko egiten duten ahalegina. Haiek ere berdin sentituko dira. Hortaz, germaniar hauek zirraratu edo haien arreta harrapatu nahi baduzue, hona hemen aurkezten dizuet alemaniera-hizkuntzarako oinarrizko gidatxoa.
Alfabeto eta fonetika alemana
Hasteko, alemaniar ahoskerari dagokionez, ingelesa ez bezala, ahoskera idazkerarekin guztiz loturik dago; hots, hitzak ahoskatzen dira idazten diren bezalaxe. Alemanierak badauzka guztira 13 bokal (5 motzak, 5 luzeak eta “Umlaut” deitutakoak: ä, ö eta ü) eta 22 kontsonante. Esandako bokalez gain, aipatzekoak dira alemanak dauzkan diptongo bereziak, esate baterako, ei /ai/ adibidez das Stein ‘harria’ hitzan eta eu /oi/ der Beutel ‘poltsa’ hitz-adibideetan bezala.
Alemanierak, berez, arau fonetiko ugari dauzka. Hau dela eta, orokorrean jendeak esaten ohi du alemana hizkuntza zailegia edo guztiz ezinezkoa dela. Alabaina, hau ez da guztiz egia. Lehen aipatu dudan bezala, idazkera, ahoskatzeko orduan, oso lagungarria baita. Oinarrizko alemanarekin gabiltzanez, arau aipagarri zein garrantzitsuenak zerrendatuko dizkizuet:
- Monosilabozko hitzetan bokalak luzeak izaten ohi dira; adibidez, der Hut ‘txanoa’ edo die Mut ‘ausardia’.
- Bokal bikoizdunak, -ie eta -h bokalen atzean bokaleen luzera erakusteko ikur bezala agertzen ohi dira; hala nola, der See ‘lakua’, die Ziehe ‘ahuntza’ edo die Bahn ‘metroa’.
- Sch- kontsonante taldea ingelesezko /sh/ bezala hitzen hasiera zein amaieran ahoskatzen da, adibidez der Fisch ‘arraina’ edo der Geschmak ‘zaporea’.
- /pf/ soinua alemanezko soinu berezitarikoa omen da. Soinu hau ondo ahoskatzeko /p/ bat ahoskatzen hasi behar gara eta jarraian /f/ bat sartuz. Ikusi adibidez der Apfel ‘sagarra’ hitza.
- /ch/ alemanierazko beste soinu aipagarrienetarikoa izan ohi da. Bere ahoskera euskarazko /j/ antzekoa da. Hitzaren arabera indartsuago edo ahulago ahoskatu daiteke; adibidez Ich ‘ni’ izenordean /j/ leun bat ahoskatzen da. Brauchen ‘ekarri’ aditzan, berriz, /j/ indartsuago bat ahoskatu ohi dute.
- -er amaitzen diren hitzak ingelesez bezala schwa deitutako soinuz ahoskatzen dira; adibidez, der Bäcker ‘okina’, der Fischer ‘arrantzalea’ etab.
- /b/, /d/ eta /g/ soinuak edozein hitz baten amaieran /p/, /t/ eta /k/ bezala ahoskatu behar dira; esaterako, der Staub ‘hautsa’, der Wald ‘basoa’ edo der Tag ‘eguna’.
- /c/ eta /z/ soinu antzekoak diren arren (soinu afrikatuak, alegia), badauzkate euren erabilera ezberdina. /C/ oro har hitz maileguetan agertU ohi da eta beste kontsonanteen arabera ahoskera bat ala beste eduki dezake, adibidez der Clown /klawn/ ‘paiasoa’, baina der Chef /shef/ ‘burua, nagusia’. /Z/, berriz, beti /ts/ bezala ahoskatzen da, adibidez, die Zeit /tsait/ ‘denbora’, der Zirkel /tsirkel/ ‘borobila’.
- /v/ soinua /f/ bezala ahoskatzen da. Gaztelaniazko edo ingelesezko <v>-rekin ez nahastu, adibidez, der Vater ‘aita’. /W/ soinua, ordea, ingelesezko <v> bezala ahoskatzen da, hortzak ezpain gainean ipiniz eta bibrazio bat eginez, adibidez der Wein ‘ardoa’.
- ß ikurra <s> bikoitza adierazteko erabili ohi da. Ikur hau, antza denez, gaur egun bakarrik Alemanian eta Austrian erabiltzen da. Suitzan, berriz, <ss> zuzenean idazten dute haien egunkari, errotulu, karteletan, etabarretan.
Agurrak eta aurkezpena
Beste germaniar hizkuntzak bezala agur arruntena “Hallo!” ‘kaixo’ da, azken /o/ hori pixka bat luzatuz ahoskeran. Alabaina, eskualdearen arabera beste lauzpabost agur entzungo dituzu; adibidez iparraldean “Moin, moin” esan ohi dute, goizean agurtzeko. Alemaniar-hegoaldean zein Austrian eta Suitzan, berriz, “Gruß dich”, “Servus” edo baita ere “Gruß Gott” maiz diote. Bestalde, aleman estandarrean “Egun on” esateko “Guten Morgen” edota “Guten Tag” esaten da oro har. Arratsaldean zein gauean “Guten Abend” esanez agurtzen dira. Azkenik, lotara joan aurretik ohikoena “Gute Nacht” esatea da.
Zeure burua aurkeztekotan, hurrengo espresio oinarrizkoenak erabil ditzakezu: “Ich bin X” (‘Ni X naiz’), “Ich heiße X” (‘X deitzen naiz’), “Ich komme aus dem Baskenland” (‘Euskaditik nator’) “Ich arbeite als X” (‘X bezala lan egiten dut’). Zeure adina galdetzerakoan hurrengo esaldia erabil dezakezu: “Ich bin X Jahre alt” (‘X urte ditut’). Ingelesa bezala urteak “sein” (‘izan’) aditzarekin adierazten dira, eta ez euskaraz edo gaztelaniaz esaten den bezala ‘ukan’ aditzarekin.
Asteko egunak
Ingelesa jadanik menperatzen baduzue, ziur aski ez duzue inolako arazorik izango asteko egunak zein hilabeteak ikasteko. Momentuz, hemen daukazue asteko egunak haien esan nahi zein euskarazko itzulpenekin.
Montag (“Ilargiaren eguna”) – Astelehena
Dienstag (“Tyr jainkoaren eguna”) – Asteartea
Mittwoch (“Erdi-aste”) – Asteazkena
Donnerstag (“Thor jainkoaren eguna”) – Osteguna
Freitag (Frey eta Freya jainkoen eguna) – Ostirala
Samstag (“Sabbat eguna”) – Larunbata
Sonntag (“Eguzkiaren eguna”) – Igandea
Eguneroko esaldi eta galdekizun erabilgarriak
Hotelean, okindegian, hirian edota jatetxe batean bazaudete ziurrenik hurrengo espresio zein itaunak erabil beharko dituzue. Era berean, germaniar lagun, maitale edo apopilo bateren bat alboan badaukazue, berarekin espresio hauek erabil nahiko dituzue:
Wie geht’s dir? – Zer moduz zaude?
Wie heißt du? – Nola duzu izena?
Wie alt bist du? – Zenbat urte dituzu?
Wo wohnst du? – Non bizi zara?
Wie ist deine Telefonnummer? – Nola da zure telefono-zenbakia?
Mein Name ist ___ – Nire izena ____da.
Ich wohne in ___ – _____n bizi naiz.
Meine Telefonnummer ist _____ – Nire telefono-zenbakia _____da.
Entschuldigung/Verzeihung! – Barkatu/Barkaidazu!
Ich verstehe dich nicht – Ez zaitut ulertzen.
Bitte! – Mesedez!
Vielen Dank!/Danke sehr – Eskerrik asko!
Gerne! – Ez horregatik! (“Gustura”)
Los geht’s! – Goazen!/Aurrera!
Bis bald! – Laster arte!
Es freut mich, dich kennenzulernen! – Pozten naiz zu ezagutzeaz!
Auf Wiedersehen! – Gero arte (“Berriro ikusi arte”)
Tschüss! – Agur!
Gute Reise! – Bidai on!
Guten Appetit! – On egin!
Gesundheit! – Doministiku!
Norabideak eskatzerakoan
Amaitzeko, nola ez, leku zehatz batera joan nahi baduzue eta helbidea hain argi ez badaukazue, lekuko batengana joan beharko zarete, argibidea eskatzeko xedez. Halaber, garraiobide publikoetan ez bazarete ondo moldatzen eta ordutegiez ondo enteratu nahi baldin baduzue, bertakoek mugikorrean dagoen laguntza askoz baino hobeagoa eta atseginagoa izango zaizue. Hori dela eta, atal honetan hurrengo oinarrizko galderak irakatsiko dizkizuet, bertakoekin praktikan jar ditzazuen:
Wann kommt der nächste Zug nach Berlin/Hamburg/München/Freiburg?
“Noiz dator hurrengo trena Berlinera/Hamburgera/Munichera/Friburgora?”
Um wie viel Uhr kommt die nächste Zug/U-Bahn/S-Bahn an?
“Zein ordutan helduko da hurrengo metroa?”
Verzeihung, wissen Sie wo liegt die X Straße?
“Barkatu, badakizu non dagoen X Kalea?”
Zum welchen Gleis/Bahnsteig muss ich gehen, den Zug Nummer X anzunehmen?
Zein andenera joan behar naiz, X zenbakiko trena hartzeko?
Wie komme ich zum Hauptbnahnhof/Rathaus/Bibliothek/Flughagfen?
“Nola joan naiteke metro geltoki nagusira/udaletxera/liburutegira/aeroportura?”
Entschuldigung, könnten Sie mir anzeigen wo liegt der Supermarkt/die Apotheke/die Haltestelle/ das Kommissariat/das Restaurant am nächsten?
“Barkatu, erakuts diezadakezu non dagoen supermerkatu/farmatzia/geltoki/komisaria/jatetxe hurbilena?”
Hiztegia zein oinarrizko esaldiak ikasi eta barneratu ahal dezakezuen, hurrengo doako audioliburua uzten dizuet, youtuben eskuragai baitago. Espero dut zuek zeuen udako bidaietaz eta aleman ikas-prozeduraz gozatzea. Viel Spaß meine liebe LeserInnen! “Disfrutau irakurle maiteak”.
Alemaniera-Hizkuntzarako Oinarrizko Gida
Lan polita egin duzu. Sehr gut!