Jenin hiriko erasoa gaitzezteko elkarretaratzea
Jenin hiriko erasoa gaitzezteko elkarretaratzea –
GAUR, hilak 5, elkarretaratzea deitu du Palestinar Herriarekin Elkartasun mugimenduak erasoa gaitzezteko.
Gaur asteazkena, uztailaren 5ean, 19.30ean Areatzan (Bilbo), Palestinarekiko elkartasun mugimenduak elkarretaratzea deitu du Israelgo armadak Jenin hirian (Zisjordania, Palestina) 2002tik burutu duen eraso handiena salatzeko.
Igandean hasi zen erasoan gutxienez 10 palestinar hil dituzte, batzuk adingabeak, eta 100 zauritu baino gehiago utzi ditu. Gainera, armadak, 1000 soldadu baino gehiagorekin eta ekipamendu astunarekin (buldozerrak), kalteak eragin ditu Jeningo errefuxiatuen kanpamenduan, milaka pertsona urik eta elektrizitaterik gabe utziz, eta 3.000 pertsona baino gehiago bortizki lekualdatu.
Bigarren Intifadaz geroztik Israelek Palestinako Lurralde Okupatuetan egindako erasorik handienean, droneak eta aireko bonbardaketak ere erabili dituzte.
Horregatik, Euskal Herrian herri palestinarrarekiko elkartasuna eta Estatu sionistaren eraso eta krimen berri hau salatzeko deia egiten dugu.
Jenin hiriko erasoa gaitzezteko elkarretaratzea
Jenindik egiten diren erasoak gaitzesten dituzue?
Hamas eta Jihad Islamikoaren aurkako eraso bat da. Baina bueno, hauek ezin dira kritikatu, emakumenganako duten jarrerak ez diu axola…
Hamas erakunde faxista fundamentalista islamiko bat da.
Eta Israelek finantzatu zuen 80 hamarkadan, deus ere ez zirenean, Arafat-en PLO ahultzeko asmoarekin. Israelek sortutako piztia da Hamas erakunde faxista integrista islamiko hori. Ez diot nik, juduzalea den Washington Post-ek baizik.
https://www.washingtonpost.com/news/worldviews/wp/2014/07/30/how-israel-helped-create-hamas/
Hori argituta, segi Israelen basakeriak justifikatzen, Iker2.
Yihad Islamikoa ere fundamentalista faxixta islamikoa da.
Oroitzen dudanez Hamas ez zuen Israelek sortu, OLParen aurka egiteko indartu baizik.
Labankadaz edo kotxez arrapatuta hiltzen dituztenean ez dut INOIZ kritikarik entzuten, ehundaka misil hirietara botatzen duztenean ere.
Israelek zer egin behar du, golpeen zai egon? Ez, erantzun egiten du,gogor baina ez indiskriminatuki. Aurretik abisatzen dute erasoa, horregatik alde egin du horrenbeste jendek Jeninetik.
Milaka pertsona etxe gabe uztea ez da indiskriminatua. Ados. Zure ustez, Hiroshimako bonba “prezisiozko erasoa” izan zen, ezta?
Hara, hartu heriotzak, eta ikusiko duzu, Israelek adina ez dutela hil Hamas, Jihad Islamikoa, eta Palestinan dabiltzan faxista islamiko guztiek batera ere. Eta defentsa dela esan.
Hondarretan jostatzen dauden umeak propio tiro eginda hil, eta defentsa dela esan.
Etxeak lapurtu Sheikh Yarrad-en, eta defentsa aitzaki. Beti defentsa. Azala behar da gero.
Portzierto, Israelgo gobernuan ere badaude faxista integristak. Juduak dira horiek. Ez dizute Hamaseko faxista islamistek bezainbeste kezka sortzen, bistan da.
Ez dut esan etxerik gabe utzi zituztenik, erasoko garaian etxetik joan zirela baizik.
Bestetik umeei nahita tiro egitearena… ez dakit nola izan zen baina ala balitz zigortuak izango ziren. Palestinarrak hori egitean aldiz jainkotuak dira.
Hildakoen kontuari dagokionez, Israel militarki askozaz ere indartsuagia da, eta erantzuteko gaitasun handiagoa du. Baina beraiek ez dituzte txibatoak “omen” direnak zuzenean ejekutatzen.
Ondo dago eta beharrezkoa da Israel kritikatzea, baina errugabeak labankadaz hil eta kritikatzen ez duzuela ikustean…. ba kasorik ez.