[EHZ, 1. eguna] Irisarrin, azkenaren lehena
Irisarrin, azkenaren lehena –
Irisarrin izanen den azken EHZ festibalaren edizioak ateak ideki ditu ostiralean. Goizean, bezperatik bertan ziren laguntzaileak zangoak lohian jeiki dira, baina azkenean euritik salbatu gira. 18.00etan, Habia hirukotearen doinuek harrera goxo bat egin zieten lehen festibalarieri Irisarriko plazan. Akanpalekua oihal etxez betetzen hasten zen bitartean, festibalariak plazako giro herrikoian murgildu dira, eta Muarek bigarren kontzertua eskaini die. Momentu berean, jendeen artean desfilatuz joan dira Altxalili Show-koak haien oholtza gainerat, Ospitalerat, giro intimo zein intentsoan.
Pentzean, gero, Liher-ek gaualdia ireki zuen Baigura eszenan. Gazte ainitzek goitatzen zuten J Martinak segida hartu zuen Basaburu eszenan. Bigarren eszena hori aurtengo berritasuna izan da, eta gaualdi osoan Baigura eszenako kontzertuekin tartekatu da. Maleruski, Belako-k ezbehar batengatik bere kontzertua ezeztatu behar izan zuen eta Lukiek taldeak ausarki ordezkatu zuen.
Willis Drummond-en kontzertua gaualdiaren momentu azkarra izan da hainbat arrazoinengatik: bere musikarengatik, belaunaldi ezberdinak batu dituelako eta EHZrekin taldeak duen lotura azkarrarengatik. 2019an EHZ berpizteko asmo zuen gazte talde hasiberriari konfiantxa egin eta lehen ediziora jotzera jin zen talde baionesa. Eta Irisarrin izanen den azken ediziorako kontzertu berri bat eskaini digute, zirkuluaren hesteko moduan.
Metalzale andana ere hurbildu zen ostiral honetan Kuma No Motor-en entzuterat. Ondotik, Francois Del Mundo Dj-aren tekno erritmoek giroa harrotu dute Basaburu eszenan, eta Akts-en albokaren oihartzuna Baigura arte hedatu da. Madmadmad-ek eman zion bukaera lehen gaualdi berezi horri.
Azpimarratzekoa da joan den ostegunetik buru belarri aritu izan diren laguntzaileei zor diegula egun horren arrakasta. EHZrendako Irisarriko azken ostirala zena.
.
Gaur
Larunbat goizetik, eztabaida gunea irekiko dugu, Ospitalean programa oparoarekin. ELB laborari sindikatuko gazteek mahain inguru bat animatuko dute gazteek laborantxan munduan dituzten bizipenen elkartrukatzeko. Ukrainiako gerla ere izanen da aipagai, besta ereduak eta erasoen arteko erronkaren inguruan hausnartzeko parada izanen da Erasoen Kontrako Brigadarekin. Arratsaldean, Euskal Herrian militanteek jasan duten torturaren testigantza den Bi Arnas dokumentala proiektatua izanen da, hainbat hizaldiren artean.
Eguerditan Bertso Poteoak festibalariak errimaz jeikiko ditu eta RTZ rap kolektiboaren freestyle-ek berbari erritmo biziagoa emanen diote. Gauean, Mars Red Sky, Krav Boca, Gatibu eta Zetak taldeek sua emanen dute gaualdiari, beste hainbat taldeekin batera.
[EHZ, 1. eguneko kronika] Irisarrin, azkenaren lehena
Pena handiz ecin naicela joan. Lagun batec igorri derauzquidan photoac osso politac dira. Seguru naiz Euscal Herrian eguiten den ekitali politentaco bat dela.
Musicaz gain, eztabaidac eguiten dira ere, eta hori viciqui interessanta da. Içan ere Hego Euscal Herrian « iparraldea » soritcharrez haguitz arrotz eguiten da.
Curiositate handia daducat : Iphar Euscal Herrian antholatu cen talde iraulçaile bat, deitzen cena Euskal Zuzentasuna. Euscal çucentassunac erran nahi du Euscal Justicia. Talde tactico iraulçaile honec franciar Statuac eguiten cituen haimbat erassoen aurrean lehercariequin eta mitrailetequin erançuten ceraucon egoerari. Iparraldeco ikastola bat, behintzat, Donibane Lohiçunecoa oker ez banaiz, Euskal Zuzentasuna taldeari esquer existitzen da.