Joseba Sarrionandiak zergatik ez duen hitzaldian parte hartu
Joseba Sarrionandiak zergatik ez duen hitzaldian parte hartu –
Gaur 19.00etan Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur gunean, Pako Aristi idazlea “Irunberri 1990, arrollaren negarra“ liburua aurkeztekoa zen Joseba Sarrionandiarekin batera. Azkenean, azken honek ez du parte hartu ekitaldian, eta antolatzailea den aldetik, Oñatiko Gure Bazterrak elkarteak zergatia azaldu nahi du.
Hitzaldiarekin aurrera jarraitu dugu, baina, gonbidatu moduan etortzekoa zen Joseba Sarrionandia ez da etorriko. Zergatik? Ez du ultra horien jokuan erori nahi. Haiek nahi dutena da fokua Sarrionandiaren iragan militantean jartzea. Eta ez Irunberriko ESTATU KRIMENEAN. Hitz egin dezagun Irunberriz, eta ez Sarrionandiaren iraganaz. Horregatik, Joseba Sarrionandiak hitzaldian parte ez hartzea erabaki du. Gure Bazterrak-eko kideoi, erabaki zuhurra dela iruditzen zaigu, eta errespetu osoz onartzen dugu, eta eskertu nahi diogu bere heldutasuna eta ausardia.
Victimen elkarteek egindako presioaren eraginez, edozien herrialdetan GUZTIZ OHIKOA litzatekeen aurkezpen-hitzaldia “punto de miran” jarri dute, eta inongo beharrik ez zegoen tentsio giroa zabaldu dute. Ondorioz, Sarrionandiak atzera egin eta hitzaldian parte ez hartzea erabaki du. Hitz egin dezagun Irunberriko krimenaz.
Oñatiko Gure Bazterrak Elkarteak, proiektuaren bultzatzaille eta hitzaldiaren antolatzaile modura, salatu nahi du bidegabea dela biktima elkarte politizatu hauen jarrera; partziala eta zikina. Euren asmoak, mendekuaz gain, aislamentu sozialera kondenatzea militante ohiak.
Euskal kulturaren ikono nagusietakoa da Joseba Sarrionandia, errekonozimendu handia du eta anitza, merezitakoa, idazle eta pentsalari moduan ibilbide luzea du eta maila altuko gogoeta sakonak kaleratu ditu urte luzeetan zehar. Covite-rentzat “terrorista” bat da, besterik ez. Lotsagarria da analfabetismo maila hori.
Pako Aristiren “Irunberri 1990, arrollaren negarra” liburuaren aurkezpena gonbidatua genuen. Eta berak etortzeko asmoa zuen. Ezin egokiagoa delako liburu honetaz hitz egiteko, bere konpromezua ezagututa, eta zein gai izan dituen gogoetagai kontuan izanda. Baina ez da etorriko. Parean jarri dira COVITE elkartekoak lelokeriak esanez eta irainka (terrorista…) eta debeku eske. Debekatzeko hitzaldia exijituz Arabako Diputazioari, eta horrelako jarrera oldarkorrekin. Elkarte honen jarrera bortitza, mendekatia eta distortsionatzailea salatu nahi dugu Oñatiko Gure Bazterrak elkartetik, eta bide batez elkartasun osoa, eta erakutsitako prestutasunagatik eskerrona adierazi nahi dizkiogu Joseba Sarrionandiari.
Joseba Sarrionandiak zergatik ez duen hitzaldian parte hartu