Gure Jeffrey Epstein

Gure Jeffrey Epstein… –

Gure Jeffrey Epstein2018ko Martxoak 8ko bideo biral harekin ezagutu nuen Mario Díez, KoteiKabezudoren biktimen abokatua. Irakurri nuen kasuaz zertxobait baina ez gehiegi ere…

En el nombre de ellasNETFLIXeko serie dokumentala ikusi dut asteburu honetan, eta hasteko neure aitortza Mario Diez Fernandez abokatu eta pertsonari berari, eta bortxatutako emakume guztiei erakutsitako ausardiagatik eta jasandako injustizia lotsagarriarengatik batez ere, ez sinisteko inpunitate, oztopatze, isiltasun eta babes falta harrigarria pairatu duten biktimak.

Guztia sinestu gabe eta zinea beti zine dena badakigun arren (Melchor Miralles pertsonaia ere tarteko), Donostia-San Sebastian dizdiratsuko burgesi-botere, inpunitate, fabore eta influentzi sareak agerian uzten ditu dokumentalak, alderdi, eragile eta instituzioen kolaborazio koldarra baita ere, 80. hamarkadatik, urte luzeetan eman dena… José Juan Cabezudo Zabala, “Kote” Kabezudo, donostiar “elite”aren argazkilaria zen, First Models modelo agentziarekin ere lanegiten zuen, “gaztetxoenekin batez ere…”. Odontologo ezaguna izana lehenago, Odon Elorza alkate ohiaren eta hainbat politikari, enpresari eta kazetariren laguna zen; Antiguon eta Urbieta kalean zituen estudioak… Sexu abusu, eraso eta bortxaketak bertan egiten zituen, argazkiez gainera bideoak grabatzen zituen, eta irudiok interneten saldu eta zabaldu.

Irudia: sanseko omerta / giusseppe

Disney+ plataforman ematekoa zen dokumentala baina azken unean kantzelatua izan zen… Eskubideak berreskuratu eta NETFLIXen ikusgarri dago azkenean, kasu honetako enegarren gertaera arraroa… Dokumentalean besteak beste Eneko Goya alkatea barkamena eskatuz azaltzen da, Odon Elorza alkate ohia ere askotan aipatzen da (dokumentalean partehartzeari uko egin zion antza aipatutako beste askok bezala), enpresari, politikari, polizia, ertzaina, prozesuaren epailea bera… Sistema, inguru eta prozesu osoak dirudi mafiosoa, baina apartekoa da epailearena, Ana Isabel Pérez Asenjo, kasuaren lehen juez instruktorea izan zenaren portaera… sinesgaitza! Donostiako auzitegiko epailea, 2013tik kasuaren epaile, 2018ko maiatzean Cabezudoren kontrako auzitik baztertu zuten prebarikazioa leporatuta, handik gutxitara atxilotua izan zen Cabezudo, eta ondorioz salatzaileen kopurua bikoiztu zen… Epaileak deliturik ikusten ez zuen tokitan, epaile berriak 47 delitu topatu zituen. Akusatuari emandako babesa batetik, bestetik biktimekiko enpatia eta babes falta, mundua alderantziz balego bezala. Ikusi zerorrek baina, dokumentalean aipatzen dira epaileak jarritako oztopo guztiak; eta Cabezudoren babesa, inguruko pertsonak, Victor Bravo Duran, Gipuzkoako Ogasunaren zuzendari izandakoa (Director Hacienda Foral de Gipuzkoa), Victoria Cinto Lapuente eta Yolanda Domeño magistratuak, azken hau Jose Luis Yarza Amondarain enpresariaren emaztea, Kote Cabezudorekin adingabeekin egon zena antza, testigantza batek dokumentalean azaltzen duenez, guatequeak ere bai, eta bertara neskak eramaten omen zituen Kote Cabezudok Jeffrey Epstein etortzen zitzaidan burura behin eta berriz dokumentala ikusten nuen bitartean, Donostiako badiako testuinguruan…

Urte luzeetan Kote Cabezudo babestu dute sistema-botereek, bestalde biktima eta euren abokatuari trabak jarri besterik ez dute egin… Zer ezkutatzeko? Zergatik? Azaldu gainera, Mario Díez, Kote Cabezudo argazkilariaren 21 biktimen abokatua, Ana Isabel Pérez Asenjo epaileari 60.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zutela!, haren aurka irratian, telebistan, YouTuben eta sare sozialetan egindako ohorearen aurkako adierazpenengatik.

Kote Cabezudori epaile instruktore berriak 28 urteko eta 2 hilabeteko espetxe zigorra jarri zion 340 orrialdetako sententzian. Epaimahiak bortxaketa delitu bat, sexu abusuen delitu bat, haur pornografiako sei eta bi iruzur delitu egitea egotzita zigortu zuen, eta biktimei 116.000 euroko kalte ordaina pagatzera. Leporatutako beste 217 delituengatik absoluzioa eman zioten. 2023ko martxoaren 2an Auzitegi Gorenak berretsi egin du 28 urte eta bi hilabeteko kartzela-zigorra. Kabezudoren ikerketan izandako trabak, luzapenak, boterearen ixiltasuna eta kolaborazioa, guztia da lotsagarria auzi honetan, eta guztion ardura garbia. Icebergaren punta? Biktima gehiago daudela ziur, zenbat? Kasu gehiago ere egon dira ia ziur, ezkutatuak, ixilduak,… Zenbat lagun, zenbat bezero zituen Kote Cabezudok porno hori kontsumitzen zutenak, “guateque” horietan partehartzen zutenak, mafia hori babesten zutenak, mafia horren parte direnak… Gure artean jarraitzen dute horiek… Justizia hitz hutsalagoa da neuretzat gaur… Lotsatuta nago, haserre nago.

28 urteko espetxe zigorra Kote Cabezudo argazkilariarentzat

Gure Jeffrey Epstein

Nire begietatik ...