Denboraren aztarna

Denboraren aztarna –

Tadanori Yamaguchi japoniarraren erakusketa Mañariko Angurreta Harrobia Arte Espazioan.

Arteaz eta naturaz gozatzeko lau instalazio erraldoik osatzen dute Angurretako kultur eskaintza berria.

Gure iruditerian giza esku-hartzerik behar ez duten leku magikoak daude. Baina, badira beste batzuk oharkabean pasatuko liratekeenak esku-hartze horregatik ez balitz. Horixe da, hain zuzen, Angurreta Harrobia Arte Espazioaren kasua: antzinako meatze-ustiapena, naturaz beteriko parajea, gizakiaren esku- hartzeari esker ezohikoa bihurtu da.

Denboraren aztarnaTadanori Yamaguchi artista japoniarrak arteaz eta naturaz gozatzeko, eta, aldi berean, bisitariaren begirada zabaltzeko balio duten hainbat eskulturaren instalazioa sortu du. Lau piezek denboraren joan-etorriaren lekuko izan nahi dute.

Tadanori Yamaguchi (Nagoya, 1970) japoniarraren arte publikoko proiektuek adierazpen-sintesi sakona eta sentsibilitate estetiko bikaina dira, jatorri japoniarreko bere izaeraren emaitza. Bere lanek ingurunearekin hitz egin eta naturaren dinamismoa eta denboraren joana bilatzen dute.

Mañariako Angurreta Harrobia Arte Espazioan ere denboraren joan-etorriaren lekuko izatea lortzeko, aluminiozko estanpazio bat egin du artistak harriaren gainazalean. Estanpazio horren bidez, harriaren morfologia eskulturara transferitu, eta mendiak jasan duen ustiapen- eta eraldaketa-prozesuari buruzko informazioa jaso nahi izan du.

Eskulturak egitura poliedriko irregularrak dira. Hiru, lau edo bost alde dituzten irudi poliedrikoak kateatzen dira. Irudi horiek hainbat forma hartzen dituzte, sortu diren lekura egokitzeko. Horietako bakoitzak harrobiaren espazioarekin, dauden maila eta terrazekin edo utzitako paisaiarekin elkarrizketa ezberdina planteatzen du. Mugimendu infinituaren sentsazioa sortzen dute, aurpegien argitasuna etengabe aldatzen delako eguzki-argia islatzean, argi-itzalen joko dinamiko sortuz.

Izaera minimalista duen egiturazko formalismoak estetika dekonstruktibista definitzen du instalazio honek. Ad hoc instalazioak, tokiko memoria errespetatuz, gauzen iraunkortasunari buruz galdetzen du, baita errealitateari eta irudikapenari buruz ere.

.

Ekitaldiak eta bisitak

Angurreta Harrobia Arte Espazioan urtean zehar kultur ekitaldi ezberdinak antolatuko dira. Tanadory Yamauochiren instalazioaren erakusketarako egingo den ekitaldiarekin batera, hurrengo bi hilabeetan ekintzak zehaztuta daude.

Maiatzak 20

  • EGUERDIAN – Mañariko herritarrentzat bisita gidatua Tadanori Yamaguchi artistarekin
  • ILUNTZEAN – Maite Arroitajauri “Mursego” musikariaren kontzertua Mañariko herritarrentzat eta Angurreta Harrobia Arte Espazioko lagunentzat. Eguraldi iragarpena dela eta – euri arriskua dago – kontzertua Man?ariko Errose Bustinza kultur etxean izango da.

.

Ekainak 4

  • GEHI ZAZPI biolontxelo taldearen kontzertua

.

Uztailak 8

  • Koldobika Jauregi artistaren performancea

Bisita gidatuak enkarguz izango dira angurreta@gmail.com helbide elektronikora eskariak bideratuta, eta prezioa pertsonako 5 eurokoa izango da. Gainontzean, Angurreta Harrobia Arte Espazioa edonork bisitatu ahal izango du, doan, baina beti ere lagundutako bisita izango da.

.

Tadanori Yamaguchi (Nagoya, 1970)

Arte Sortzailean lizentziatua da Kyotoko Unibertsitatean (Japonia), gaur egun Asturiasen bizi da. 1997an, Vicente Di?ez Faixat arkitekto asturiarrak emandako Interbentzio Garaikideak Ondare Arkitektonikoan tailerrean parte hartu zuen, eta, topaketa horren ondorioz, Espainiara bidaiatzea erabaki zuen. Urtebete geroago, 1998an, Espainiara joan zen ikertzaile gisa, Kanpo Arazoetako Ministerioaren beka bati esker, Oviedoko Arte Eskolako Harriari Aplikatutako Arteen Moduluan proiektu bat garatzeko. Urte horretan bertan Candas-eko Eskultura Museoaren beka jaso zuen.

Harrezkero, hainbat erakusketa kolektibo eta indibidual egin ditu Asturias, Leon, Santander, Murtzia, Madril, Bartzelona, Portugal, Londres eta Japoniako erakusketa-areto eta museoetan.

Sariak ere eskuratu ditu. Nabarmentzekoen artean, 2000.urtean, Tokyoko Advan Irudimen Arkitektonikoa; 2005ean, Madrid Abierto esku-hartze artistikoa; lehen saria San Marti?n de Rey Aurelioren Eskulturako IV. Biurtekoan, Asturiasen; eta Naloiko Meatze Autobia eta Korridorerako ideien lehiaketako saria.

.

Angurreta Harrobia Arte Espazioa

Arte garaikidea lantzeko espazioa 2021ean zabaldu zuten Mañarian. 1970eko hamarkadatik ustiatu gabeko harrobia da. Victor Arrizabala artista buru dela, kulturgune bat antolatzea erabaki eta elkarte bat sortu dute: Angurreta Harrobia Kultur Elkartea.

Victor Arrizabalaga artistaren lan batzuk ikusgai daude bertan, naturgunea errespetatuz. Harrobiko elementu mardulenak ere arte espazioaren parte dira, eskualdeko historiaren erakusle gisa. Angurretako harrobi zaharra Mañariko Aldebaraieta auzoan dago. Bertatik ateratako harria ezaguna egin zen zeukan marmol kutsuko tonu beltzagatik. “Mañariko grisa” izenarekin entzuna izan zen.

Denboraren Aztarna instalazioaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundia eta Mañariko Udala dira. Bestetik, Europar Batasuneko NextGeneration finantziazioa izan du eta Kutura Ministeritzako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren laguntza ere bai. Aludium eta Heidelberg Materials enpresak eta Gerediaga Elkartea proiektuaren bidelagun izan dira.

Denboraren aztarna

Durangaldea lan esparru duen elkartea gara, baina Euskal Herri osora zabaldu eta hedatzen diren ekimenak ere tarteka burutzen ditugu. Adibiderik, garbiena, Durangoko Azoka bera da. 1965. urtean sortu zen elkartea, eskualdetasuna aldarrikatzeko beharrizana ikusi zutelako eta gertuko ondare historikoa zein kulturala - galduta zegoena - berreskuratu eta zaindu beharra zegoela sinistuta.