Joan Mari Irigoien idazlea zendu da
Joan Mari Irigoien idazlea zendu da –
1948an Altzan jaiotako Joan Mari irigoien idazlea 74 urte zituela zendu da. Urteak ziren “Babilonia” nobelaren egileari alboko esklerosia antzeman ziotela.
Ingeniaritza ikasketak burutu zituen, eta Errealeko bigarren taldeko jokalari izatera iritsi zen, baina idazle gisa egindako lan eskergarengatik dugu ezaguna.
Venezuelan Hego Amerikako literatura ezagutu zuen, eta irakasle ez ezik Egin egunkarian eta ETBn ere aritu izan zen lanean, eta Euskaltzain urgazlea zen.
2013an hartu zuen erretiroa, osasun arazoak zirela eta. Alboko esklerosiak jota, «Errespetua eskatzen dut; duinki hil nahi nuke, besterik ez» esan zion Berria egunkariari 2019ko elkarrizketa batean.
.
Hauxek dira bere lanetako batzuk:
Nobela:
- Oilarraren promesa (1973, Gero)
- Poliedroaren hostoak (1983, Erein)
- Babilonia (1989, Elkar)
- Consummatum est (1993, Elkar)
- Kalamidadeen liburua (1996, Elkar)
- Lur bat haratago (2000, Elkar)
- Ipuin batean bezala (2002, Elkar)
- Odolean neraman (2004, Elkar)
- Bestea da mundua (Orbetarrak I) (2008, Elkar)
- Haragiaren gauak eta egunak (Orbetarrak II) (2009, Elkar)
- Nor bere bidean (Orbetarrak III) (2010, Elkar)
- Ur arreak, ur garbiak (2011, Elkar)
- Arma, tiro, bammm! (2013, Elkar)
- Derbia (2019, Elkar)[6]
.
Poesia:
- Hutsetik esperantzara (1975, GAK)
- Denborak ez zuen nora (1989, Elkar)
- Hautsa eta maitemina (1998, Elkar)
- Letra txikiaz bada ere (2002, Elkar)
- XX. mendeko poesia kaierak – Joan Mari Irigoien (2002, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
- Biziminaren sonetoak (2004, Elkar)
- Bi urtetako kronika fakultatiboa (2015, Elkar)
- Sorgin-argien ehizan (2022, Elkar)[7]
.
Haur eta gazte literatura:
- Bakarneren gaztelua (1986, Erein)
- Udazkenaren balkoitik (1987, Erein)
- Metak eta kometak (1994, Elkar)
- Apaiz zaharraren gitarra (1996, Elkar)
- Komunista.com (2005, Elkar)
- Pistolak eta epistolak (2014, Elkar)[8]
.
Biografia:
- Lope Agirre (1979, Lur)
zendu da
Juan Mari Irigoien. Gure amak asko maite zuen; maite zuen haren planta, maite zuen haren bibotea, maite zituen haren lepo-zapiak. Nik liburuak maite nituen, batez ere jostagarrienak. Horietako bat sinatu zidan Durangon: “Amaia, izan beti alaia”. Agur eta ohore, Irigoien.
— Amaia Astobiza Uriarte (@AmaiAsto) May 17, 2023
Pena itzela Joan Mari Irigoien hil delako!
Idazle kuttunetakoa dut. “Poliedroaren hostoak”, “Babilonia” eta “Udazkenaren balkoitik” liluratu ninduten.
Eta “Kalamidadeen liburua” lanarekin barrez lehertu.
Gugan dago eta gure apaletan ere bai— leire narbaiza arizmendi ? (@txargain) May 17, 2023
Ekialdera joan nahi nuke
antzinako bidetik
baina eguzkiak mendebaldera narama.Zainetan barna
bihotz ahituaren kirrinkak entzun ditzaket.Neguko haizeak
hezurraren hutsak eta hautsak
harrotuko ditu,
urrezko dortokak dautzan hilerrianJoan Mari Irigoien pic.twitter.com/7yQh9oMI7r
— Marisa Barrena Larruzea (@MarisaBarr31103) May 17, 2023
Lur bat haratago… Joan Mari Irigoien #Hatsarenpoesia @IdazleElkartea pic.twitter.com/DAPd9JRjgh
— Ainara Maya Urroz “Xorino Kantharia” (@xorino) May 17, 2023
Joan Mari Irigoien adiskide eta konplize Euskal Literaturako bidean joan zaigu!!!
Agur eta ohore!!!!!— Mariasun Landa (@malan49) May 17, 2023
…
Idazleari omenaldi beroa egin zioten Beasainen Goierriko irakurleek 2017ko ekainean… Goierriko Hitza
Joan Mari Irigoienek Zumarragako Zelai Aristi kultur etxean irakurle taldearekin 2010eko apirilean izandako solasaldia…
Goian bego!
Lur bat haratago, Joan Mari!
Beti gogoan izanen haugu