[Txiorik Onena] 2023ko 15. astea
[Txiorik Onena] 2023ko 15. astea –
Urteko 15. astea, ohi dugun moduan, zazpi txioko sorta batean laburtua.
Asteon, hauexek izan dira hautatutako txioetan jorratu diren gaiak: perreo jeltzalea, barazki dendako orri markatzaileak, suge biperakara Baztanen, nekea, palindromoak, beharrezkoak izateari utzitako gizonak eta hauteskunde atarietako obrak.
Joan den asteko sortatik Mikel Garcia Idiakez kazetariaren txioa izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Ni lanean nago
Urkulluk perrea dezan gehiago ? pic.twitter.com/EtsCUsjrSr— Ainara (@ainaralei) April 27, 2023
Ausazko orri-markatzaileen zerrendan, gaur erabili dudana…:
barazki-dendako tiketa!
— Idoia Torregarai (@bootxo) April 30, 2023
Anakonda Amazonas ibaian? Ez, suge biperakara Baztan-Bidasoaren arroko erreka batean, gaur arratsaldean. pic.twitter.com/ujGGB855YC
— Gaizka Aranguren Urroz (@gaizkaranguren) May 3, 2023
– pff oso oso nekatua bizi naiz. Edozer emango nuke 8 ordu jarraian lo egiteagatik
– eta esnatu baino 8 ordu lehenago sartzen bazara ohean?
– ni de coña— nere nere (@nerener123) May 4, 2023
— peramento (@peramento) May 4, 2023
Gaur zientzialari batek esan du dagoeneko gizonezkoak ez garela beharrezkoak espeziearentzat. Orain Forjado a fuego ikusten ari naiz. #check
— Josu Goiko (@josu_goiko) May 4, 2023
Hauteskunde atariko obrak #kontzeptugisa
Nire elkartasuna gure herrietako kaleetan jo ta fuego ari diren igeltsero, pintore, zurgin, lorezain eta gainontzeko bazter-txukuntzaile guztiei pic.twitter.com/fz9N04CthV— Dorleta Kortazar Alkoz (@dorletakortazar) May 4, 2023
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
3 urteko umeari:
– Hau dena jaso egin behar da. Zuk bakarrik ala bion artean?
– Zuk bakarrik.
Lost in translation— Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) April 22, 2023
[Txiorik Onena] 2023ko 15. astea