Ziklo bat Yannick Bellon euskal zinemagileari
Ziklo bat Yannick Bellon –
Vigoko Arte Garaikidearen Museoak (MARCO) ziklo bat eskainiko dio Yannick Bellon euskal zinemagileari Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan.
Vigoko Arte Garaikidearen Museoak (MARCO), Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan, ziklo bat eskainiko dio Yannick Bellon (Biarritz, 1924–Paris, 2019) euskal zinemagileari apirilaren 22tik ekainaren 3ra bitartean. Eric Le Roy-k, Yannick Bellon. La mirada de frente liburuaren egileak, eta argitalpena itzuli duen Luisa Etxenike idazleak aurkeztuko dute zikloa apirilaren 22an. Gainera, egun horretan bertan Quelque part quelqu’un filma emango da. Larunbatetik aurrera MARCOk Bellonen filmografia osoa proiektatuko du: Goémons (1948), Colette (1950), Un matin comme les autres (1956), Zaa, petit chameau blanc (1960), Varsovie, quan même (1954), Le souvenir d´un avenir (Yannick Bellon, Chris Marker, 2001), La femme de Jean (1974), Jamais plus toujours (1976), L´amour violé (1978), L´amour nu (1981), La triche (1984), Les enfants du désordre (1989), L´affût (1992) eta D´où vient cet air lointain? (2018).
Kulturaren munduarekin konprometitutako familia aurrerakoi batean jaio zen Yannick Bellon (Biarritz, 1924–París, 2019). Goémons (1948) film laburrak Veneziako Bienaleko Sari Nagusia irabazi zuenean ezagutarazi zuen bere burua. 70 urte geroago bere ibilbidea D’où vient cet air lointain? pelikularen bukatu zuen.
Bi titulu horien artean, istorio eta gogoeta zoragarriak jaso zituen bere filmeetan, betiere bere garaiarekin eta emakumeekin konprometituta. 2019an, Euskadiko Filmategiak bere lanari buruzko argitalpen bat eta bere ibilbide osoari buruzko atzerabegirako bat aurkeztu zituen. Eric Le Roy-k (Frantziako CNC Zinema eta Irudi Bizidunen Zentro Nazionaleko Bildumetarako Sarbide, Balorizazio eta Aberaste zerbitzuburua) idatzi eta Luisa Etxenikek gaztelaniara itzulitako liburua da Yannick Bellon. La mirada de frente. Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinemagileak bildumako lana da.
Yannick Bellon euskal zinemagileari