Jon Rahm jaka berdeaz
Jon Rahm jaka berdeaz –
2021eko US Open-a irabazi zuen Jon Rahmek, bere lehen Handia, eta bigarrena apirileko igande honetan, 2023ko Augusta Nationaleko jaka berde ikoniko ospetsua irabazi du Barrikarrak, asteburuko eguraldi txarrak gaindituz, 276 kolpeko ibildeaz eta 4 kolpeko abantailaz Phil Mickelson eta Brooks Koepka-ren aurretik. 3,25 milioi dolarreko sariaz gainera (2,9 euro), 2016tik profesional den golflari euskaldunak Jose Maria Olazabal (1994 eta 1999) eta Seve Ballesteros-en (1980 eta 1983) bide irabazlea darrai mundu mailako golf profesionalaren gailurrean, aurretik jaka berde desiratua birritan lortuak. Sergio Garciak ere 2017an irabazi zuen. Milesker gozatuagatik, Zorionak Jon eta segi…!! Jon Rahm Rodríguez, Barrika, Bizkaia, 1994ko azaroaren 10ekoa, Arizonako Unibertsitatean zaildua, bi aldiz Ben Hogan Saria irabazia, 2014an amateurretako Munduko Txapelketa irabazia, Mark H. McCormack domina, Eisenhower Saria, 2016ko U.S. Openean parte hartu zuen eta profesional bilakatu. Estatu Batuetako Irekia edo US Open Golf Txapelketa famatua irabazi eta “major” edo txapelketa handi hau irabazi zuen lehen golflari espainiarra, Olazabal handiak edo Ballesteros entzutetsuak ez zuten sekula lortu AEBko Irekia irabazterik.
usatoday.com reuters.com
Jon Rahm wins the Green Jacket. #themasters pic.twitter.com/WZ2P2ehDP7
— The Masters (@TheMasters) April 9, 2023
Jon Rahm extends his lead with a masterful birdie at No. 14. #themasters pic.twitter.com/bQmN74Wnna
— The Masters (@TheMasters) April 9, 2023
Lodi dago tipoa. Golflari izateko ez omen zara sasoian egon behar.