(Ber) Topaketak. Artea, lurraldea eta landa eremuak

(Ber) Topaketak. Artea, lurraldea eta landa eremuak –

Landa-eremuetako praktika artistikoen garapenari buruz hausnartzeko topagunea, martxoaren 28an eta 29an, Barne Begiradak proiektuaren barne.

Barne Begiradak proiektuaren barne, topaketa hau lurraldea bizitzeko beste modu batzuen inguruan hausnartzeko espazio berriak sortzea proposatzen du, landako eta hiriko naturak kontzeptu-esparru gisa hartuta.

Gaur egun elkarren artean bizi diren eta elkarri eragiten dioten bi munduen arteko lotura edo itxurazko tentsio horretan, ingurunearekiko beste harreman modu batzuk proposatzen dira,industria-testuinguru batean bizi diren udalerri batzuen landa- nortasunetik abiatuta.

Ideien elkartruketik eta hainbat proiekturen errekonozimendutik abiatuta, iruditeriak berrikusiko ditugu, entzuteari arreta jartzen dioten prozesuetatik, lurraldeen kultura-herentzian bildutako ezagutzetara, gaur egun landa- eremutik haratago hedatzen direnak eta aitortutako balio gisa kokatzen direnak.

PROGRAMA

Martxoaren 28a

10:00 JARDUNALDIEN AURKEZPENA

10:15 -11:00

“EKOIZPEN KULTURALA LANDATARTASUN GARAIKIDEAN”

Marc Badal Pijuan. Kanpoko Bulegoa.

11:00-11:45

“HIK EGURRE ETA NIK TEILATUE”

Gari Arambarri. Artista. Ars Natura egonaldi artistikoa.

11:45 KAFEA

12:15-12:45

“ARTEA, NEKAZARITZAK ETA LANDA INGURUNEA, CAMPO ADENTRORI BURUZ”

Fernando García-Dory. Artista eta agroekologoa, Campo Adentro-ren sortzailea.

12:15-12:45

“ARTE ETA KULTURA LURRALDEAREKIN”

Eva Caballero Peláez. Kultura asaldatzailea eta Creando por Soria-ko zuzendaria.

12:45-13:15

“SORMENAREN KABIA”

Koldobika Jauregi Zinkunegi.Artista, Ur Mara Museoko zuzendaria.

Martxoaren 29a

10:00 Mahai ingurua

“LANDA EREMUAREN ETORKIZUNA. BEGIRADA ALDATZEA?

Landatarra eta hiritarra, landatartasunari buruzko ideiak. Beharrak eta erronkak.

Eragin eta eraldatzea lortuko duten epe luzeko proiektu kultural iraunkorrak garatzea. Ondare kultural, material eta inmaterialaren egitekoa, espazio eta memoria komun gisa.

Dinamizatzailea:

Benito Burgos. Kultura kudeatzailea, Kultur eta Kirol Ministerioko museoen kontserbatzailea.

Parte-hartzen dute:

María José Tellería. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatua.
Luis Martínez Campo. Cerezales Antonino y Cinia Fundazioko [FCAYC.org] soinu eta entzumen arloko arduraduna.
Laurita Siles. Mutur Beltzen sortzaileetako bat.
Ángel Astorqui. La Ortiga Colectiva.

11:00 KAFEA

11:30-13:30

“LANDATARTASUNETAN BIZITZEN. UTOPIAK ERREALISTENTZAT” tailer esperimentala

Ángel Astorqui.La Ortiga Colectiva.

Topaketara izen ematea.

Gonbidatuei buruzko informazio gehiago.