Ezkertiok ahaztu gaituzue?
Benetan hunkigarria iruditzen zait gizarteak eboluzionatu duena azken hamarkadan. Bereziki, ezkertien “arrazakeriarekin” ia bukatzen saiatu direlako. Badakit badaudela makina bat arazo garrantzitsuagoak direnak. Gudak, beste motatako arrazakeriak edo emakumeen gutxiespenaren aurkako hainbat gatazka eta ekintzak daude mundu osoan zehar. Halere, horrek ez du esan nahi beste arazo txikiagoak itzalean utzi ahal ditugula.
Ni ezkertia naiz. Jaio nintzenetik bai eskuekin bai hankekin egin behar diren ekintza guztietan esku edo hanka ezkerra erabiltzen dut.
Gerta liteke ezkertiak ez diren guztiek ez dutela oraindik ulertuko zertaz ari naizen. Baina lasai, adibide pare batekin guztiontzat ulergarria izago da.
Edonori gerta lekioke noizbait estutxea etxean ahaztea eta, ondorioz, klaseko norbaiti idazteko zerbait eskatu behar izatea. Ez dakit nire kalsean bakarrik baden, baina normalean ordezko boligrafo bat izaten dituzten pertsonek boligrafo “bereziak” izaten dituzte. Adibidez, geldun (gela duten) boligrafoak. Eskuinekoek, pozik, boligrafoa hartu eta arazoaz ahaztuko lirateke. Ezkerti batentzat, ordea, boligrafo baten bilaketaren hasiera da. Ezkertiok badakigu geldun boligrafoekin gure apunteak ulertezinak izango direla, idazterakoan esku berarekin idatzitako guztia desagerrarazten dugulako. Hori dela eta, boligrafo normal bat aurkitzen ez badugu, gure apunteak eta ukabila sakrifikatzea besterik ez daukagu (kontuan har ezazue, idatzi ahala ezkertiarrok idatzitakoaren gainean ukabila pasa behar dugula eta ondorioz, zikintzen dugula).
Beste arazo oso ohiko bat artaziak aurkitzea da. Demagun eskuindun batek artazi batzuk erosi nahi dituela. Normala denez, edozein dendatara joaten badira makina bat motatako guraize aurkitu lezakete, umeentzat prestatua dauden artazietatik sukaldean erabiltzeko artazietaraino. Bestalde, ezkertiak ez gara horrelako zorte ikaragarriarekin bizi. Pasa den astean, eskolarako artazi batzuk erostera joan nintzen. Horien beharra sentiarazi nuen nire artazi zaharren atzamarren zuloak nire atzamarrentzat tixikiegiak zirela nabaritu ondoren. Ohikoa denez, nire etxearen alboan dagoen Goya dendara joan nintzen baina, beti bezala, ez zeuzkaten ezkertientzazkoak. Hori dela eta, beste bost dendatara joan nintzen nire desiradun mozteko gailuaren bila. Denda guztietan erantzun bera jaso nuen, “Nosotros no fabricamos tijeras de zurdos para adultos”. Azkenean, hasieran joan nintzen Goyara bueltatu nintzen eta umeentzako artaziak probatu ondoren, zulo handienak zituena erosi nituen.
Nire helburuak lortu banituen ere, egoera horiek amorru handia ematen didate. Askotan jendea ez da horrelako gartaeren eboluzio faltaren berri, eta, badenean, berari ez dionez kalte egiten, nahiago du beste leku baterantz begiratu.
Horregatik guztiagatik, mundu osoko eguneroko produktuen ekoizleei mesede txiki bat eskatu nahiko nieke. Ezkertiok ez dugu bakarkade hau merezi. Gu ere handitzen gara, eta gure atzamarrak handiagoak egiten dira. Gu ere gel testura duten boligrafoak erabili nahi ditugu gure ukabila pottoki baten kolorekoa bukatu gabe. Mesedez, gutaz ez ahaztu.