Julien Simon, bidelaria: “Mintzaneti esker, euskaraz hitz egin nezakeen lehen laguna topatu nuen”
Julien Simon, bidelaria –
Baionakoa da Julien Simon, Tarbesen sortu zen arren, Pirinioetan. Egun 33 urte ditu eta eraikuntzan lan egiten du; kirolean, lorezaintzan eta brikolajean zaletua ere bada. Euskal kultura maite du, eta euskaraz mintzatzeko ahalegina egin du aspalditik. Mintzanet ezagutu eta euskaraz aritzeko lehen laguna topatu du: Asier Auzmendi bidelagun ataundarra. “Euskaraz hasiberria nintzenez mintzapraktika egin nahi nuen, eta Ipar Euskal Herriko Mintzalasai elkarteak Mintzaneten berri eman zidan”, kontatu digu, eta oraintsu arte bidelari aritu da.
Irakurri Julien Simonek partekatu digun esperientzia mintzanet.eus atarian…
Julien Simon, bidelaria: “Mintzaneti esker, euskaraz hitz egin nezakeen lehen laguna topatu nuen”