Berdintasunean heztearen aldeko apustua egiten dugu, mundua eraldatzeko

Berdintasunean heztearen aldeko apustua egiten dugu, mundua eraldatzeko –

Martxoaren 8a izanik, ozen eskatzen dugu gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasun eraginkorra, munduko herrialde guztietan emakumeen eta nesken aurkako diskriminazioekin amaitzeko; eta bizitza duinak eskatzen ditugu guztiontzat.

Hezkidetzaren aldeko apustua egiten dugu, hezkuntza-tresna gisa, genero-berdintasunerako eta indarkeria matxistak prebenitzeko, Espainian eta munduan.

Intered Euskal Herriak Euskarazko Adimen Artifizialeko APP bat atera du, autodiagnostikoa egiteko eta neurtzeko ea indarkeria matxistarekin harremana dugun eta zein mailatan (FEMBOT).

Berdintasunean heztearen aldeko apustua egiten dugu, mundua eraldatzekoInteRed Euskal Herria hezkuntzan eta generoan espezializatutako GGKEko kideok, M8 honetan, aitortzen ditugu berdintasunaren aldeko politika publikoak inspiratu dituzten mundu osoko mugimendu feministen eta emakumeen mugimendu garrantzitsuen aurrerapenak; ozen esaten dugu oraindik egiteko asko dagoela, eta eskatzen dugu gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasun eraginkorra.

Munduko Ekonomia Foroak egin berri duen Genero Arrakala Globalari buruzko txostenaren arabera, gaur egungo erritmoari jarraituz gero, 132 urte beharko lirateke generoari buruzko mundu-mailako arrakala ixteko. Arrakala handiena duen arloa parte-hartze politikoarena da (parlamentu, ministerio eta Estatu burutzetan, generoaren arabera), hain zuzen ere, % 22: lau aldiz gizon gehiago daude emakumeak baino.

Mundu globalizatuan, ezin diogu emakumeen eta nesken eskubideak urratzeari tokiko ikuspegi batetik soilik begiratu. Egunero urratzen dira emakumeen eskubideak munduko leku guztietan: UNWOMENen eta OMEren arabera, oro har, 2021ean, 736 milioi emakumek (hirutik batek) indarkeria fisikoa edo sexuala jasan dute (15 urtetik gorako emakumeen % 30ek); oro har, 2020an, 81.000 emakume hil zituzten bikotekideek edo senideek; eta % 40k baino gutxiagok bilatzen du laguntza. Ohartarazi dutenez, datuek ez dute atzera egin azken 10 urteetan Covid-19aren ostean; aitzitik, areagotu egin dira pandemiaren ostean.

InteReden, Espainian eta munduko 12 herrialdetan egiten dugu lan, eta hezkidetzaren aldeko apustua egiten dugu, gizarte berdinzaleagoak eta errespetuzkoagoak eraikitzeko; eta lankidetza feministaren aldeko apustua egiten dugu, 2030 Agendaren 5. Garapen Jasangarrirako Helburua lortzeko: Genero-berdintasuna.

.

Hezkidetza, gizarte zuzen, bidezko eta demokratikoak eraikitzeko estrategia gisa

InteReden hezkidetzaren aldeko apustua egiten dugu mundua eraldatzeko. Berdintasunean eta berdintasunerako heztea, indarkeria matxistak prebenitzeko, oraindik existitzen diren gizarte patriarkalak eta arrazistak diskriminaziorik gabeko gizarte bihurtzeko.

Gure ustez, funtsezkoa da gazteria berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko, eta oinarrizko zutabea, berdintasuna sustatuko duen herritartasun globala, kritikoa eta konprometitua eraikitzeko; eta, hori lortzeko, ezinbesteko tresna da hezkidetza, eta indarkeriari erantzuten eta bultzatzen duten gorroto-diskurtsoak eta ukatzaileak desegitearen alde egin behar du.

FEMBOT: Adimen Artifizialeko APP bat, euskaraz eta gaztelaniaz, bikote- harremanetan indarkeria matxisten autodiagnostikoa egiteko.

Intered Euskal Herriak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, Adimen Artifizialean oinarritutako teknologiadun euskarazko lehen doako aplikazio ebolutiboa sortu du. Aplikazio horrek euskal emakumeei beren bikote-harremanean indarkeria matxisten zer maila bizitzen ari diren autodiagnostikatzeko balio die.

Chatboot erako laguntzaile birtual elebidun baten bidez, autodiagnostikoa egiten duen emakumeak ibilbide bat egingo du. Ibilbide horretan hainbat galdera aurkituko ditu; horrela, aukera izango du mota horretako harreman batean ote dagoen jakiteko. Doako app global horren bidez nahi dugu indarkeria matxistako egoera bat bizitzen ari diren emakumeek lehen faseak eta alarma-seinaleak identifikatzeko tresna nahikoak eta harreman horretatik ateratzeko baliabideak izatea. Gure ustez, oso erabilgarria izan daiteke gizarte osoarentzat lehen seinaleak detektatzen dituen aplikazio bat edukitzea adin goiztiarretatik helduen kasuetara.

Aplikazio horretara sartzeko, mezu bat bidali behar da Whatsapp bidez 843 720 864 mugikorraren zenbakira.

Euskadiko emakumeen erakundeen artean zabaldu da, doan erabiltzeko, bai eta gazte- taldeetan eta era askotako elkarteetan ere.

.

M8 honetan mobilizazioa

Martxoaren 8 honetan, Emakumeen Nazioarteko Egunean, herritar guztiei mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten diegu, emakume guztien eskubideak babesten jarraitzeko, eta aurrera egiteko bidezko, errespetuzko eta berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko bidean.

Garapenerako GKE-en Koordinakundeko GGKE garen aldetik, bat egiten dugu haien aldarrikapenekin.

 

#M8 #Tocaigualdad #M82023

Berdintasunean heztearen aldeko apustua egiten dugu, mundua eraldatzeko