Estreinaldiak: Otsailak 10
Estreinaldiak: Otsailak 10 –
The Fabelmans (Steven Spielberg)
| Drama biografikoa | Familia | 50eko eta 60ko hamarkadak |
Spielbergen haurtzaro eta gaztaroko film erdi autobiografikoa. 1950eko hamarkadaren amaieran eta 60ko hamarkadaren hasieran girotua, Arizonako Sammy Fabelman izeneko haur batek, bere ama xelebre eta artistak (Michelle Williams) eta bere aita pragmatikoak (Paul Dano) hauspotuta, familiako sekretu suntsitzaile bat aurkituko du. Gertakari horren ondorioz, zinema eta filmen mundura gerturatuko da eta honek istorioak kontatzen eta bere nortasuna eratzen nola lagun diezaiokeen aztertuko du.
2023 | Oscar sariak: 7 hautagaitza, tartean, film onena, zuzendari onena edo jatorrizko gidoi onena
2023 | Urrezko Globoak (x2): Drama generoko film onena eta zuzendari onena
2023 | BAFTA sariak: Jatorrizko gidoi onenaren sarirako hautagaitza
2022 | TIFF – Torontoko Jaialdia: Publikoaren saria
.
Titanic (James Cameron)
| 3D berrestreinaldia | Drama | Gertakari errealetan oinarritutako historia |
Jack (DiCaprio) artista gazteak karta-partida batean Titanic barkuan, inoiz eraiki den transatlantikorik handienean, Amerikara bidaiatzeko pasarte bat irabazi du. Ontzian Rose (Kate Winslet) ezagutuko du, familia oneko neska gazte bat, Cal aberatsari (Billy Zane) komenientziazko ezkontza akordio baten bidez lotutakoa. Jack eta Rose maitemindu egingo dira, baina senargaiak eta neskaren amak era guztietako trabak jarriko dizkiote harremanari.
1997 | Oscar sariak (x11): Film onena, zuzendari onena, argazki onena eta soinu onena, besteak beste.
1997 | Urrezko Globoak (X4): Drama generoko film onena, zuzendari onena, soinu banda onena, kanta onena.
1997 | Aktore Sindikatua (PGA): Film onenaren saria
1997 | Zuzendarien Sindikatua (DGA): Zuzendari onenaren saria
1997 | Gidoigileen sindikatua (WGA): Jatorrizko gidoi onenaren sarirako hautagai
.
Joyland (Saim Sadiq)
| Drama | Transexualitatea |
Ranatarrak — familia patriarkala eta balio tradizionaletan elkartutakoa — familiaren leinuari jarraipena emango dion haur baten jaiotzaren zain dauden bitartean, bere seme gazteena ezkutuan dantza erotikoko antzerki konpainia batera batuko da. Bertan, konpainiako izarra den emakume trans gazte eta handinahi batekin maiteminduko da.
2022 | Cannesko Jaialdia: Epaimahaiaren saria, Un Certain Regard atalean
.
Xatar rap kantariak ghettotik musika zerrenden gailurreraino egindako bidea azalduko du, abenturazko istorio dramatikoa agerian utziz. Irakeko espetxe bateko infernutik igarotakoa, Giwar Hajabi gaztetan iritsi zen Alemaniara familiarekin, laurogeiko hamarkadaren erdialdean. Denbora gutxian, gaizkile txikia izatetik trafikatzaile handia izatera igaro zen.
Giwar Hajabi idazleak ondutako liburu homonimoan oinarritutako historia.
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Otsailak 10