Estreinaldiak: Urtarrilak 20
Estreinaldiak: Urtarrilak 20 –
Evangelion: 3.0+1.01 Thrice Upon a Time (Hideaki Anno)
Animazioa | Zientzia-fikzioa | Ekintza | Drama
La Reconstrucción de Evangelion seriearen laugarren, eta azken, atala. Misato eta NERVen aurkako taldea, Wille, nukleizazioak gorritutako Paris moduko batera iritsi dira. Wunder ontziko tripulazioak 720 segundu baino ez ditu izango, dorre batean lur hartu ondoren, hiria berrezartzeko.
.
Babylon (Damien Chazelle)
Drama | Komedia | 20ko hamarkada
20ko hamarkadan Los Angelesen girotua, anbizio eta gehiegikeria neurrigabeko istorio bat kontatzen du, Hollywoodeko hastapenetan gainbehera eta deprabazio neurrigabeko garai batean pertsonaia anitzen igoera eta erorketa zeharkatuz.
Aktore taldean daude, besteak beste, Margot Robbie, Brad Pitt, Diego Calva, Katherine Waterston, Tobey Maguire, Li Jun Li eta Olivia Wilde.
.
Decision to Leave (Park Chan-wook)
Drama | Krimena | Misterioa
Hae-Joon, detektibe beteranoa, gizon baten heriotza susmagarria ikertzen ari da mendi baten tontorrean. Laster hasiko da Sore, hildakoaren emaztea, susmagarritzat jotzen, harekiko sentitzen duen erakarpenak nahastuko duen bitartean.
2022 |Cannesko Festibala: Zuzendaritza onena
.
Detective Knight: Redemption (Edward John Drake)
Ekintza | Thrillerra
James Knight detektibea The Christmas Bomber fanatiko basatiak zuzendutako ihesaldi baten erdian dago: haren menpeko Santa Clausen dizipuluak hiria izutzen ari dira. Terroristekin bukatzearen truke plaka itzuliko diotenaren agindupean, Altzairuzko Begidun Zaldunak errukia emango die justuei… eta justizia egiazkoa errudunei.
2022an estreinatutako Detective Knight: Rogue filmaren jarraipena, Bruce Willis aktore ezagunaren parte-hartzearekin.
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Urtarrilak 20