Olentzero eta Mari Domingi kontsumismoa sustatuz
Olentzero eta Mari Domingi kontsumismoa sustatuz –
Olentzero eta Mari Domingi agurgarriak,
Aspaldi ez dizuet gutunik idazten. Hori dela eta, gaur esnatu naizenean, zuei zuzendutako idazkia egitea ideia paregabea zela otu zait.
Egia esan, ez nago oso pozik egiten duzuen lanarekin. Badakit hobe beharrez jarduten duzuela eta batez ere umeentzat garrantzizkoak zaretela. Ilusioa eramaten duzue etxeetara eta paperean bildutako zuen opariekin. Gazteontzat ere arras lagungarriak zarete, diru eskasia izaten dugulako eta primeran datorkigu urtean zehar erabiliko duguna zuei esker lortzea. Hala ere, kritika egin behar dizuet, izan ere, asmo on horiek gizartearen kontsumismoa eta materialismoa sustatu baino ez duelako egiten.
Zenbat umek jasotzen dituzte 10 oparitik gora abenduaren gau majiko horretan? Bai, askotxok, kontuan izanda guraso, izeko, osaba, aitona-amona eta noizean behin familiako lagun baten eskutik edo auzokide batek zuei beste zerbait helarazten dizuetenean?
Eta okerrena zera da; aurten 10 opari jaso ondoren, hurrengo urtean 7 jasotzen badira, etxeetan drama sortzen da. Hain zuzen, umeek kutxak bata bestearen ondoren irekitzen dituzte eta zerrenda osatzen dute ez bakarrik zer jaso duten gogoratuz, baizik eta zenbat. Hori bai, zenbateko hori behin lortuta, hortik jaistea mingarri suertatzen zaie. Gainera, hainbeste jaso ondoren, umeek ez dute oparia bera baloratzen. Bakar bat soilik jasoz gero, ordea, jostailu edo dena delako horrek balio handiagoa erdiestiko luke.
Eta zer esan iragarki uholdeez? Ze, zuek, ez zaudete bakarrik opari dantza honetan – SantaClaus – PapaNoëL – ErregeMagoak – CagaTió – Apalpador… Marketin enpresek kea ateratzen dute zuei ideiak errazteko, publizitate kanpainak zorroztuz, sormen eta irudimenez. Ez dira falta lurrinak ezagutarazteko spot horiek Gabonetan: 212Carolina Herrera, Invictus, Chloé, Paco Rabanne… klasiko bihurtu dira. Zertarako ordea? Benetan behar al ditugu usain artifizial horiek?
Gizartean presio soziala zabaltzen laguntzen duzue. Zerbait oparitu behar da bai ala bai, bien-queda izateko eta zerbait hori ez da, ezin da, nolanahikoa izan. Neskalagunari ezin diozu 5 euro “ziztrineko” lurrina oparitu, 50 eurokoak bera “gehiago” maite duzula adierazteko balio duelako.
Izan ere, adin nagusikook umeeak bezalakoak gara. Aurretik X jaso bagenuen, hurrengoan X+Z jaso nahiko dugu. Horregatik, nik aurten gauza bakarra eskatuko dizuet: moderazioa, soiltasuna eta austeritatea opari materialetan.
Besterik gabe, jaso ezazue nire agurrik beroena.
Javier
Zenbat miserable zuhur geronen artean, ez dakit nola mozorrotuta.Eta bidenabar, zer ote da bai ala bai? Ezin liteke, zeken halakoa! Ekologista, nerau banaiz, jatekoa.