Arte[faktua] 178: Leire Ibarguren idazlearen ‘Petare’, Miren Egigurenen puskaz ondutako biografia

Arte[faktua] 178: Leire Ibarguren ‘Petare’, Miren Egiguren biografia –

Larunbat honetan, Leire Ibarguren elkarrizketatuko dugu Petare (Txalaparta) biografiaz solastatzeko. Miren Odriozolarekin egin zuenaren antzera, Ibargurenek Miren Egigurenen inguruko lan literarioa ondu du, behinola bere bizitza osatu zuten pusketatik abiatuta. Venezuela eta Caracaseko bidea hartu eta bertan pasatako berrogei urteen harira, idazleak, besteak beste,  feminismoaz, zaintzaz eta egoera politikoaz jarduteko aukera izan du. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Zarauzko Talai-Berri txakolindegira gerturatuko da saioa idazlearekin.

Ibargurenek Iratxe Retolaza literatur kritikaria gonbidatuko du saiora. Emagin taldean batera dabiltzanez, Retolazak gertutik ezagutzen du Ibargurenen obra.

Bestalde, Xabier Alberdi euskal itsas museoko langilearengana hurbilduko gara, Apalategian gordetzen dituen liburuak ezagutzeko.

Arte[zaleak] pasartean, Bermeoko kaleetatik barrena ibiliko gara. Bertakoei literatur ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egingo dizkiegu.

Xabier Lasaga irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en

Arte[faktua] 178: Leire Ibarguren idazlearen ‘Petare’, Miren Egigurenen puskaz ondutako biografia

Hemen saio osoa…

aurreko saioan …

Arte[faktua] 177: Arrate Egaña idazlearen ‘Itzalen distira’ narrazio bilduma eguneroko bihurrituaren argiluna

Arte[faktua] 178: Leire Ibarguren idazlearen ‘Petare’, Miren Egigurenen puskaz ondutako biografia

Arte[faktua] literatur saioa ETBn