Laikotasuna: zertaz ari gara?

Laikotasuna: zertaz ari gara? –

Estatuaren eta erlijioen arteko bereizketa aldarrikatzen duen teoria politikoa da laikotasuna. Laburra eta erreza ulertzen, salbu aipatu diren bi erakundeentzat. Hauek badirudi askotan errepikatu arren ez dutela konprenitzen.

Laikotasuna: zertaz ari gara?

Joera hau (ez ulertzekoa) oso hedatuta dago mundu zabaleko gobernuetan, baina mundua oso zabala denez, guk Europako txoko honetaz jardungo dugu. Hauek dira gure erreibindikazioak, labur kontatuta:

  1. Erlijioa eskoletatik at, bereziki eskola publikotik. Irakasleen jarrera etikoa zalantzan jartzen duen «eta nork irakatsiko die etika ikasleei?» galdearen erantzuna da «gu guztiok», ez irakasleak soilik; gizarte osoa da bere gazteen balore etikoen erantzule. Metafisika klaseak ematea filosofiako irakasleen lana da; morala eta mistika, ordea, sakristia, medersa, sinagoga eta abarretan irakatsi behar da, ez eskolan. Ez gaude batere ados bitartean erlijio gehiago sartu behar direla diotenekin. Ateratzea da gaia, ez sartzea; hain zaila al da ulertzen?
  2. Elizaren mantenua. Eliza bakoitzak bere burua mantendu behar du. Espainiar estatuan zerga aitorpenean bi laukitxo daudela denok dakigu, baina horietako bat eliza katolikoari denon artean bete dugun kutxatik dirua emateko da. Behin baino gehiagotan azaldu dugu Caritasi dirua eman nahi diotenek beste laukitxoa markatu behar dutela. Eta ondasun arkitektonikoa mantendu nahi dutenek, ez bata eta ez bestea, horretaz Patrimonio Nacional arduratzen baita. Aurreko kasuan bezala, badira uste dutenak batzuei ematen bazaie bestei ere eman behar zaiela, eta berriz ere ez gaude ados. Denon artean bete dugun kutxatik orduan eta sos gehiago ateratzen badugu, azkenean estatuak ez du dirurik izango guztiok behar ditugun zerbitzuetarako (hezkuntza, osasunbideak, errepideak..) eta hauek kaxkarragoak izango dira. Pribatizatuta amaituko dute.
  3. Agintari zibilek urtean behin mezatara joateko duten joera. Gu demokratak gara eta ez diegu inolaz ere alkateei beren buruaren izenean mezatara joan eta nahi adina hezur musukatzeko eskubidea ukatzen, ezta gutxiagorik ere! Ez zaiguna gustatzen da aginte zibila elizaren aurrean belaunikatzea, eta gutxiago bere burua zuritzea esanez gu guztion izenean egiten dutela. Edozein santuren hezurren bati muin eman nahi diodanean, neuk egingo dut, tartekorik gabe.
  4. Ez zaigu gustatzen Apezpiku Batzarreko ordezkariaren hitz egiteko modua prentsaurrekoetan. Aurreko puntuan bezala, oso ondo iruditzen zaigu guzti-guztiek bere iritzi apala ematea abortuari, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari eta nahi duten guztiari buruz, baita ere kalera ateratzea manifetara; baina ez hitz egitea bataiatu guztien izenean (izendatuak zarete, inork ez zaituzte bozkatu), ezta ere tonu mehatxagarrian: «Ezabatu legea, ez zaigulako gustatzen; aldatu beste hori ez gaudelako ados… edo…». Edo zer? Arma kontrabandoa babestuko duzue 36an bezala?

Bada beste puntu bat azken urteetan Espainiar estatuan, Euskal Herrian eta Frantzian harriduraren harriduraz entzuten ari garena: «Ni laikoa naiz, baina ez laikotasunaren aldekoa, baizik eta laizitatearena». Hiztegian begiratu dugu; Euskaltzaindiak laizitate hitza ez dauka jasota, RAEk bai, hor biak daude, eta definizioa oso antzekoa da (Laikotasuna: Gizabanakoaren edo gizartearen independentzia, eta, bereziki, Estatuarena, edozein erlijio-antolakunde edo -aitorpenekiko. Laizitatea: Gizarte zibilaren eta gizarte erlijiosoaren arteko bereizketa ezartzen duen printzipioa).

Beraz, halakoak esaten dituztenei galdetu izan diegu zertaz ari diren: «Bereizketaren alde nago baina uste dut eliza katolikoak abantailak merezi dituela, azken finean Europar kultura kristaua da». Estatuak eliza mantentzearen eta erlijio klaseak izatearen alde dagoen laikoak aho zabalik uzten gaitu, baina, era berean, zalantza sorta ederra sortzen digu: Europar kultura kristaua bada, Euskal Herriko mairu baratzak zer ez dira, kultura ala europarrak? Eta Granadako Alhambra? Stephen Hawkingnen liburuak? Sergei Eisensteinren filmak? Eta horrela zerrenda luze bat. Ai, ene! Zalantzak eta zalantzak. Espero dugu laikotasuna zer den eta zer eskatzen dugun garbi utzi izana.

Jesus el Ricoren kofradiak epaile batek zigortutako preso bat askatzeko duen eskubideaz beste batean jardungo dugu.

Arantza Lekuona – Laikotasuna kolektiboa

Laikotasuna: zertaz ari gara? Laikotasuna: zertaz ari gara? Laikotasuna: zertaz ari gara?

Laikotasunaren aldeko kolektiboa. laikotasuna.org

11 pentsamendu “Laikotasuna: zertaz ari gara?”-ri buruz

  • Zuen laikotasuna antikrisrautasuna da. Islam-ari buruz, hitzik ere ez, gaur egun Eüskal Herrian gehien zabaltzen den erlijioa izanik.

  • Neronen ustez morala ez da elizetan Edo madrasetan irakatsi behar. Zer morala zer da bada? Ez al dugu moral lainorik, moral zibilik? Morala eskoletan irakatsi beharra dago, neronen ustez. Eta mendebaldeko lurralde urrun haietan ez dakit nola den, baina Nafarroan “patrimonio estatala, “nazionala”?, Geronen Gobernua dugu.

  • Hau idatzi duenak gaurko korronte globalista neoliberal politikoki zuzenetik edaten du. Korronte horren arabera, Historia amaitu da eta gu gara gorenean gaudenak. Korronte horrek egia absolutoak behar ditu, Historiaren amaierara iristeak hori eskatzen du, bestela ez litzateke Historiaren amaiera izango. Uste dute Frantzian betirako Liberte, Egalite, Fraternite izango dela adibidez. Eta barkatu, baina ez. Frantzian L,E,F izango da, hiru balio horiek sostengatzen dutenek gehiengoa osatzen badute Frantzian. Eta Frantzia lasai asko etorkizunean sharia duen estatu bat izan daiteke, hori sostengatuko dutenek gehiengoa osatzen badute. Eta berdin dio konstituzioan zer dagoen idatzita edo arma nuklearrak dituzun ala ez. Korronte globalista neoliberal politikoki zuzenak sinetsarazi nahi digu jada gizarteak, balio partekatuek, ez duela zentzurik. Norbanakoen eskubideak muturreraino eraman dira, ustez behintzat, eta gizartea egi absoluto batzurekin ordezkatu nahi dute. Gizarteak eta nazioak oztopo egiten dio korronte horri. Baina engainu batean sartu nahi gaituzte. Mairu Baratzak aldarrikatzen dituzte, zertarako eta kristautasunaren aurka egiteko, ez Mairu Baratzak nahi dituztelako, bestearen aurka egiteko baizik. Euskal Herria euskalduna izango da euskaldunak gehiengoa badira eta bere nahia besteen gainetik inposatzen badute. Beste guztia engainua da. Nik Euskal Herri euskaldun eta kristau bat nahi dut, Mairu Baratzeen ondarea aintzat hartzen duena. Eta horren alde egingo dut. Eta hori izateko borroka egingo dut.

  • Neronek ere mairu baratzean alde eginen nuke, beti ere jakinda ez dutela zer ikusirik mairuekin. Harrespilak izena ere badute, anitzez ere hadatuagoa eta naturalagoa. Bestela, Errolan Harrien aldekoa nintzateke.

  • Entzun gabea nuena, berria da hau.
    “Komunista izango da, edo ez da izango!”ren ostean eta “Feminista izango da, edo ez da izango!”ren ostean: “Kristaua izango da, edo ez da izango!”

    Bada, martxa honetan ez, ez da izango. Hau da hau, etxeko pareten pintura erabaki beharra etxea izan aurretik.

  • Ba Ote, Hernaniko seme kuttuna. “Edo ez da izango” ez dut nik gehitu, hori zure partisanoena da. Globalismoaren defendatzaile sutsuenak bilakatu zarete. Zuen bilakaera latza da. Askotan pentsatzen dut: gaur egungo ezker abertzalekoak 30 urte atzera denboran egin eta orduko abertzaleekin ez lirateke ondo konponduko, ez hori bakarrik, elkarren artean borrokan hasiko lirateke.

  • Garagarra, ez dakit zenbat bider esan behar dizudan ez naizela hernaniarra.
    Eta zure proiekzioek barregura ematen didate. Globalismoaren zakuan sartu nahi nauzu, kosta ala kosta, ikusi nahi ez duzunari itsu zarelako. Gutxi ezagutu ditut zuk baino disonantzia kognitibo handiagoa dutenak.

  • Ea Ba Ote! Zu ere Qatarreko estadioak egiten hil diren guzti horiengatik eta emakume zein LGTBIQA+ eskubideengatik Qatar boikoteatzearen alde ibili al zara? “Giza eskubideak!”

  • Ez dut futbolik ikusten, sekula. Ez naiz orain hasiko. Grazia egiten dit boikot deialdiak, gainera. Orain konturatu dira modernilloak FIFA ustela dela? Videlaren diktadurapean 1978an mundiala antolatu zen, eta orain gatoz giza eskubideekin? Yemeneko genozidiorako Saudi Arabiari armak saltzen dabil Aperribay jauna, Real Sociedad S.A.ko presidentea (SAPA arma enpresako burua, eta Indra arma konpainiako administrazio kontseiluko kidea) eta Qatarreko langileen giza eskubideengatik boikota? Boikotatu dezagun lehendabizi Erreala… Mundialeko langileengatik eta gayengatik boikota deitzen dugu, futbolari guztiak pailazoarena eginaraziz, eta bitartean gasa eta petroleoa erosten diegu? Nori ari dira adarra jotzen?
    ( https://sapa.es/ Hau da Aperribaytarren enpresa, baten batek jakin nahi badu. Euskaraz ez du webgunerik, harritzekoa! kar-kar)
    LGTBIQA+ sigla zopak barregura sortzen dit. Queer teoriak, berriz, higuina.
    Eta “giza eskubideak” baino kontzeptu desbirtuatuagorik ez dut ezagutzen.

    Segi tiroka zure disonantzian, Garagarra. Bat bera ere ez duzu asmatu. Ea Amazon edo Facebookekin… Itsu zaude, garagarra, itsu. Ezkerra oso-osorik etsaitzat duzu, eta ez duzu ikusi nahi. Segi itsu.

  • Ba orduan… faxista zara, Ba Ote. Giza eskubideen alde egiten ez duena faxista da. Zer esanik ez, LGTBIQA+ letra zopaz irri egiten duena. Ez hori bakarrik, letra zopaz irri egiteagatik epailearen aurrera joan zaitezke eta egunkariren batean agertu zure argazkia, faxistek besterik merezi ez dutelako. Letra zopa ez da inklusiboa ene ustez, “Z” hizkia behintzat falta da.

  • Garagarra, ez didazu zuk esango zer naizen ni.