Irulegiko eskuari buruzko ñabardurak
Irulegiko eskuari buruzko ñabardurak –
Ofizioko hizkuntzalariei aditu ondoren (Javier Velaza, latinean eta J. Gorrochategi hizkuntza indoeuroparrean adituak), neure iritzia ere agertzera ausartzera noa, hizkuntzazale gisara. Izan ere, aurkikuntza hau oso berezia eta garrantzitsua baita, euskaldun guztion zorionerako. Eta zeresan handia ekarriko duena, goian aipatu hizkuntzalarien ustez.
Zeren batetik, “Vasconización tardíaren” gezurra agerian uzten baitu, eta “Una historia de Vasconia” lotsa gorrian utzi lotsagarri. Are, nahiko motibo emoten dau Iruña-Veleiako afera beirplanteatzeko seriozki.
Hizkuntzalari guztiok diotenez, testu horretako lehen hitza, SORIONEKU euskal kutsukotzat jotzen dute
(vascónico deritzote gehienek, edo bascón, ezen ez celta edo celtibérico. Laster saiatuko naiz hizkuntzalariok erderaz dioten terminologia euskerara itzultzen eta, ene aldetik ahalez, argitasunaren ekarpen bat egiten.
Beste kontu bat da testu horren interpretazioa. Eta
hüntaz ere nire ekarpena egiten saiatuko naiz. Hortixe hasiko naiz, hain zuzen, nire interpretaziotik:
SORIONEKU (N)
*ZORIONE-EIÑ-EN-UKU
“leku zorionekoa”
Cf. Lehenik argitu beharra dago zergatik bihurtzen dan jatorrizko Z hori, S.
Hizkuntza gertaera horri “irregulartasuna” deritzote hizkuntzalariek. Nire ustez argi dago “irregularitate horren zegatia: “irregulariteak” beti-beti gertatzen dira bi bokal elkartzen direnean, kasu honetan i-o bokalak.
Hurrengo lerroetan oso zail gertatzen da testuaren interpretazioa egitea. Hizkuntzalari gehienek (guztiek ez esatearren) interpreta-ezina dela diote. Hori bai, hitz iberikoak direla tartean.
Neu ez nator bat interpreta ezina delakoaz. Hona hemen, segidan, ene interpretazioa:
N T N E KE BE E KI R A TE R EN
*TAN-EIÑ-EN-E-KE BE-E-KIR-ATER-EN-UNE
“ikus egizu eraikuntza hau, izan bedi atergune bikain-bikaina”
Cf.-1: lehen galdera da ea zelan ateratzen dudan hori guztia, sonbrairutik erbia bailitzan. Kontua da bokal eta kontsonante solte horiek “kodeak” direla; hau da, testu hori idatzi zuenak eta irakurtzen zutenek bazekitela bokal eta kontsonante solte horien azpian hitzak zeudela, eta zeitzuk ziren zehazki azpiko berba horiek. Adibidez, “e” bokalaren azpian “ekuzu” iberiera datza (euskeraz “ikus ezazu”); Hortaz, iberiera hizkuntza dago azpian.
Halaber, N T N unitatean euskal aditza datza: TA-AN-EIÑ-EN; (EGIN aditz nagusiaren aurrekaria)
Beraz, tartean euskera eta iberiera hizkuntzak dagoz, ze jende hura elebiduna baitzen (edo poliglota). Hortaz, iberiera (eta euskera) jakin gabe ezin da dezifratu testu hau. Ba al dakite iberiera hemengo hizkuntzalariek? Bada, ez dute erakusten iberiera jakin nahi dutenik ere. Ba al dakite euskera aski hemendik kanpoko hizkuntzalariek? Horiek behintzat ahalegina egiten dute, batik bat R.M. Azkueren hiztegia arakatuz.
Jarrai dezagun:
O T I R TA N E S E KA R I
*ON-TIR-TA-UNE-ES-SE-ARA-GARRI-EN
“gune bikain-bikaineko etse lekua, atergune atsedengarria”
E R A U KO N
*ER-ARA-UKU-ON
”leku-gune egoki-egokia egonean egoteko”
Testu honetan, argi eta garbi dakutsagu hurrengo gauza hauek:
1.-Lehenik, brontzeko esku horren zentzua: etxea erakustea kanpotik datorrenari, hots abegi egitea eta etxera gonbidatzea.
2.-Beharbada, bide batez , zeinu eta jarrera abegitsu horrekin etxea babestea, balizko etsaiak uxatuz, bakezko jarreraz.
3.-Zertarako jartzen dugu, oraindik gaur egun, ekilorea edo beste landararen bat atean? Egizue eskolaz kanpoko jarduera hau, eta galde ohitura horren zergatia etxe bakoitzeko zaharrei.
4.-Har kontutan hizkuntza iberiarra Akitanian berton sortu zela duela 18.000 urte: solutre aldian gure amamek bisilabazko hizkera eraiki zutenean.
Izan ere, hizkuntzalariek “aitzineuskera” deritzoten lehen euskera milenarioak -150.000 urte dauka, edo gutxienez 120.000 urte. Orduantxe sortu ziren zeozelan berba egiteko kapaz ziren gizakiak (Neandertal gizakia edo horren arbaso Heidelberg gizakia, lehenbizi sua kontrolatu ahal izan zuela)
Gizaki hoiek izan ziren berba egin ahal izateko gaitasuna izan zuten lehenak. Horiek hitz-hots silaba-bakarrak erabiltzen zituzten, hainbat zeinuz, keinuz, intonazio-leloz eta eskuen mugimendu askotarikoaz baliatuz; hortaz, hizkera erro mugatuez baliatuz, baina hizkera oso adierazkorra, “expresiboa”.
Esan dudanez, duela 18.000 urte hizkera barri bat eraiki zuten, euskera ”modernoa”, silaba bikoa, lehengo silaba-bakarrean oinarritua (SU/SUTE; ZI/ZITU; IZ/IZAN…)
Aurrerakuntza horrekin batera sortu zan iberiera. Hortaz, iberiera ez zan etorri kanpotik, baizik antzinako EHan sortu zan: Akitania zabalean, eta Koba gehien zegoen lekuetan, zeren oraingo euskal herriak ez baitziren populatuak, baizik gehienbat oihanak.
Beraz, euskeraren seaskak Périgord eta Kantabrian daude; horietara joan behar genuke, arabeak MECAra bezala.
5.-Azkenez, ESKU gaineko testu honetan iberierazko erroak ageri dira: TIR (bikaina); TER (lurraldea), TAR (parajea), TA (bailara)… Zergatik esplizitatu behar zituzten gehiago iberiarazko erro horiek? Jendeak, erromatarren garai horretan, nahiko ahaztuta zuelako, jada, iberiera.
Kontutan hartu behar da, iberiera eta euskera hizkuntza berbera izan zela 10.000 urtez baino gehiagoz, (hizkuntza bera zen, ahizpa bikia), harik eta laborantza gertatu zan arte; orduan, artean herri nomada ziren haiek egondu egin ziren: leinu batzuk berton geldituz, gure arbasoak; eta gainontzeko leinuek Levante aldera jo zuten, eta ondoren Andaluziara eta penintsula iberiko osora.
Azkenaurreko auzia: zer gertatu zen azkenean gure ahizpa bikiarekin? Iberiera idatzia latin idatziak irentsi zuen, orain dela 2000 urte; iberia mintzatuari dagokionez, jendeak luzaro jarraitu zuen hitz egiten (Iruña-Veleian ere ageri denez), eta orain hizkuntza ”romaniko gaizki deitutako” gaztelera, catala, gaskoin eta abarrak dira dialekto iberiko. Ezen ez baitatoz latinetik, uste dan bezala, baizik iberieraen dialektoak dira. “No venims dins latina” idatzi du, azertu handiz eta argumentu definitiboz Carme G. Huertas mallorcarrak. Sasoia da ohiko “romanismoa” gainditzeko eta Akademietakoak eguneratzeko.
Eta bukatzeko, bedi nire partetik, azken galdera: zegatik ez dute irakasten gure eskoletan eta akademietan euskeraren historia eta pentsaera? Ez du balio euskera ”gainditu beharreko asignatura” gisa planteatzea, gure Hezkuntza Itunean planteatuta dagoen moduan. Euskera, biluzik barik, bere historiarekin eta pentsaerarekin (bre soineko eder guztiekin saldu behar zaio belaunaldi barriari.
Irulegiko eskuan edo letrak daude edo letra biko silabak
sorioneku ·
tenekebeekiRateRe[n]
oTiRtan · eseakaRi
eRaukon ·
ku edo gu
te edo de
ke edo ge
be edo pe
ki edo gi
ta edo da
ka edo ga
ko edo go
Ez dago besterik. Ezin da haratago joan, hori euskara den ala ez den da ikertu behar dena.
Letra hauek edo silaba hauek ez dute kontzepturik edo ideiarik adierazten, nola gertatzen baita txineraz, eman dezagun.
Adeitsuki
https://diario16.com/de-donde-vienen-las-lenguas-romances/
Guztiz bat nator andre honek esaten duen guztiarekin.
Bai, konkretuki andre honek esaten duenarekin, ez andre hau aipatzen duten guztiekin.
Ni, bat etorri baino, sorioneku sentitzen naiz ekartzen dituen ideiak oso emankorrak izan daitezkeelako eta korapilo asko askatzeko baliagarriak, eta ez soilik linguistika kontuetan; elkarrizketan aipatzen dituen beste alorretan ere bai: arkeologia, biologia, orohar kulturan.
Eskerrik asko esteka ekartzeagatik, Josu.
Mikel Haranburu,
Zuk nik baino bi mila bider hobeki adierazi duzu emazteki honek transmititzen diguna!
“Ni, bat etorri baino, sorioneku sentitzen naiz ekartzen dituen ideiak oso emankorrak izan daitezkeelako eta korapilo asko askatzeko baliagarriak, eta ez soilik linguistika kontuetan; elkarrizketan aipatzen dituen beste alorretan ere bai: arkeologia, biologia, orohar kulturan.
Eskerrik asko esteka ekartzeagatik, Josu.”
Iberikoa irakurtzen jakin dugu. Hala esaten digute:
Letra eta silabak adierazten dituzte ikur haiek.
Baina hortik eta Naberan jaunak adierazten digun honetara salto malabariko triple mortal bat dago sarerik gabea:
“Kontua da bokal eta kontsonante solte horiek “kodeak” direla; hau da, testu hori idatzi zuenak eta irakurtzen zutenek bazekitela bokal eta kontsonante solte horien azpian hitzak zeudela, eta zeitzuk ziren zehazki azpiko berba horiek. Adibidez, “e” bokalaren azpian “ekuzu” iberiera datza (euskeraz “ikus ezazu”); Hortaz, iberiera hizkuntza dago azpian.”
Hots, E letra soilaren azpian iberierazko “ekuzu” bat ikusten du Naberan jaunak. Bista ona, gero!
Honetara desbaratatzen du, merke-saltzen eta sinestezin egiten du bere diskurtsoa. Erabat.
Duela hogeita piko urte “lingua romanica commun unificata” hizkuntza erromaniko batua aurkeztu nuen, erdara batua dei genezakeena:
https://sites.google.com/site/karlosasantos/
Ideia bat egin dezazun, adiskide batek eginiko lekuaren esteka.
Geroztik bariante asko sortu dira, zeinak nire ikuspuntutik onak baitira ulertzen direlakotz.
Adeitsuki
Arratsalde on, Josu:
Carmen Jiménez Huertasen teoriek goitik behera iraultzen dute institutuetan eta filologietan ikasten dena; Pierre Vesperinik Epikuro eta Lukreziorekin egin zuena oroitarazten du. Izugarria.
Arazoa: zuk estekatutako elkarrizketak zientziatik urrutiratzen gaituen esaldi bat dakar, ez Jiménez Huertasek esana baizik eta elkarrizketatzaileak (Jiménez Huertasek edozelan ere ez du kritikatzen).
Honelaxe dio (lehenbiziko galderaren lehenbiziko esaldia duzu): “Baldin eta espezieen eboluzioaren teoriarekin gezurra esan baziguten…”. Ziurtzat jotzen du espezieen eboluzioa gezurra dela.
Nik ez dut ulertzen. Bazenekike pixka bat zehazten zer esan nahi duen?
Aldez aurretik eskerrik asko
Caixo Marcos,
Ni ez naiz Lavin jauna, bainan galderac erançutea escatzen draut.
Darwinec planteatzen çuen açalpenac içaiqui bat açalcen du, ceinetic berceac dathocen, berceen arteco borrocaren ondoren irauten dutenac eçarcen direlaric.
Linn Margulis andereac açaldu çuen ondoren, Darwin çucenduz, evolutionea ez dela certan eman behar modu hartan, içaiqui ezberdinen artean cooperationea eman ere ematen delacotz, eta hori dela behar bada evolutionearen açalpen egoquiago bat.
Margulis andereac açaldu çuen nola cooperatione hori bacteriendanic emaiten den, eta phenomeno horren adiarazpen bat, jathorrizcoa, sexualitatea den.
Theoria darwinistaren substratua ulhertu behar da, cein contextu historico eta politicoan garatu cen. Margulisec horri ikuspegui aurreratuago bat eman ceraucon. Çoritcharrez ez da osso eçaguna.
Modelo theorico bat philologian analogiaz Darwinismo classicotic eguin cen, eta emacume honec berce modelo bat proposatzen du, nere ustez hurbilagoa Margulisen eredutic, cein nere ustez egoquiagoa bait da. Philologiec hortic elicatzen balira aurrerapen politac eguin litezque.
Adeitasssunez
Eskerrik anitx, Belatzgorri!
Gure fase ebolutiboan gizakiari bizirik irauteko borroka baino kooperazioa hobeto datorkiola Darwinek berak idatzi zuen, eta gero Kropotkin printzeak edo gure Azurmendi bezalako darwinzale sozialista eta anarkistek sakondu dute. Ordea, sekula ez dut kooperazioa bakterien arteraino atzeratua ikusi. Margulisen ekarpen handia, goian bego.
Lynn Margulisen liburu bi atera zituen Gaiak argitaletxeak, eta aspaldi desagertu ziren liburudendetatik.
Hezkuntza eta Kultura sailak, baduzue ordua bidaiak eta pintxoak bolada labur batean behintzat ahaztu eta Gaiak osoa online jartzeko!
Aspaldi hartu nuen emakume honek adierazitako astakeriak desmontatzeko lana: https://www.academia.edu/5437120/Erreseina_No_venimos_del_lat%C3%ADn
Tamalgarria eta kezkagarria iruditzen zait, urte askogarrenean, honelako txerpolariek prentsan oraindik lekua aurkitzea, komunikabideek honelako teoria konspiranoiko inboluzionistei auspoa ematea. EEBBetan eta mundu erdian zer gertatzen ari den ikusten ari gara. Kazetaritza fakultateetan izpiritu kritikoa gehiago landu beharko lukete.
Orain dela ez asko, itzultzaile neuronalei esker Etimologiya izenburuko liburu bat “irakurri” ahal izan nuen errusierraz. Hara non Cortzen eta Carma Jiménezen liburuen oso antzekoa zen. Italieraren jatorri latina ukatzen zuen egileak, ama-hizkuntza ez zen kasu horretan iberiera, sanskritoa baizik.
Iluminatu hauen fartsa mundu osoan barrena barreiaturik dabil, elkar plagiatzen dute arazorik gabe, euren asmo bakarra jende xehearen sinesberatasun inuxente eta inozoaz trufatuta berau engainatzea dute. Euren burua behin engainatuta zenbaitetan? Errusiarraren kasua are larriagoa zen, Errusiako kontsula baitzen Parisen eta Dumako diputatua. Ez dut orain izena gogoratzen.