Loiolako lurren salmentari buruz lortutako akordioari buruzko adierazpena
Loiolako lurren salmentari buruz lortutako akordioari buruzko adierazpena –
Donostiako Udalak eta Defentsa Ministerioak Loiolako lurren salmentari buruz lortutako akordioari buruzko adierazpena.
‘Kuartel berririk ez, ez Donostian, ez munduan inon’ ekimena osatzen dugun 30 erakundeentzat, gaur egun Loiolan armadaren kuartela kokatuta dagoen lurrak salerosteko Donostiako Udalaren eta Defentsa Ministerioaren arteko akordioak ez ditu betetzen pertsonen interesak interes militarren gainetik jarriko dituen desmilitarizazio sozialeko prozesu oso bati lotutako nahiak.
Udalak Defentsa Ministerioari orain ordainduko dizkion 73 milioi euroak Donostiak aurreko mendeetan jasan zituen espazio publikoen pilaketa militarreko eta segidako salmenta espekulatiboetako prozesu historikoen barruko beste bat dela jabetu behar dugu: armadek esklusibotasunez erabili zituzten Urgull mendia, Alderdi Eder, Ondarreta eta Goikoa jauregia bezalako espazioak, eta espazio horiek erabilera zibiletarako berreskuratzeko, hiriak udal-kutxetatik ateratako kopuru handiak ordaindu behar izan zituen, eta Loiolako kasua zerrenda horretako beste bat da. Gainera, diruhori ez da Estatuaren diru-kutxara joango, baizik eta jada handia den eta hazten ari den gastu militarrari gehituko baitzaio.
Kezkagarritzat jotzen dugu armadari lur horiek uzteko emandako 4 urteko epea, Gipuzkoan beharrezkoa ez den kuartel berri bat eraikitzearen arriskua areagotzen baitu.
Akordioak, halaber, ez ditu barne hartzen Lore Toki eta Hipika eremuetako Defentsa Ministerioaren jabetzako lurrak, eta Donostiatik kanpo Lezo udalerriko Jaizkibeleko tiro poligonoa militarren esku jarraitzen du, biztanleria zibilari galarazita.
‘Kuartel berririk ez, ez Donostian, ez munduan inon’ ekimenak bilera oparo bat egingo du eta desmilitarizazio sozialaren aldeko lanarekin nola jarraitu baloratuko du.
buruzko adierazpena