Donostia edo Ñoñostia

Donostia edo Ñoñostia – 

Bilbotarra naiz, baina Donostian lagun minak ditut eta denbora dezente ematen dut berton. Nire senideak gipuzkoarrak dira eta nire arbasoen sustraiak Gipuzkoan sakontzen dira. Donostia ez da nire bihotzeko kuttuna, baina estima handia diot. Hiri ederra da, dotorea. Arkitektura txukuna du, kultura aberatsa jardueratan eta dinamiketan. 100.000 biztanletik gorako hiriburu guztietatik euskaldunena, ezbairik gabe.

Donostia edo Ñoñostia

Zer esanik ez bere kultura gastronomikoaz. A ze nolako pintxoak “parte” zaharrekoak, aizue! Lagun batek dioen bezala, “parte zaharra” baino, “party zaharra”, kar kar!! Turista batek baino gehiagok horrela ahoskatuko luke “e” hori, “y” moduan. Pintxo sorta ederra, anitza eta nola ez, goxo-goxoa! Kalbeton edo Portu kalea… Goiz-argi, Txepetxa edo Ipotx taberna, La espiga, Borda berri… badugu non aukeratu! Tira, aitortu behar, pintxoei dagokienez, Donostia Bilbotik koxka bat gorago dagoela. Hori bai, prezioetan ere nabari da. Oro har Donostia Bilbo baino garestixeagoa da eta hori pintxoetan ere nabaritzen da. Bilbok hobekuntza handia izan du pintxoen esparruan. Bilbok pintxo eskaintza egokitu du, agian, Donostiaren eta honek dakarren turista uholdearen pusketen ildotik.

Aquarium-a, Miramongo estudioak, Kursaal, Tabakalera… eskaintza kulturala ere zabala da. Etengabe eskaintzen dute zer edo zer. Zinemaldia, Danborrada eta Estropadak badute bere xarma. Nahiz eta, bertakoa ez bazara, agian, beharbada, ez duzu hain errotua izango sentimendu hori. Ez duzu hain barne sentitzen donostiarren zirrara edo dena delako hori. Igual gehixeago sentituko dute, urte asko donostiartuak daramaten horiek…

Donostia edo Ñoñostia

Aldekoan, aurreko guztia. Baina Donostia, ez didazue ukatuko, pixka bat ñoñostia ere badela. Baten batek hau irain bezala jasoko du. Ez da hori nire nahia, ordea. Baaale, “ñoñoa” terminoa pixka bat pijo edo mokofina zaren sinonimoa izan liteke, baina ez txartzat hartu. Ñoñotasun hori janzkeran, orrazkeran, hizkeran edo jarreran nabari daiteke. Detailetxoak. Agian ez zara fijatu, baina gauzatxo ñímiño horietan dago tarte handia. Badira neska batzuk, zeinentzat aurpegiko rimmel gabe edo makillaje ukitu horiek inoiz ere ez luketenak gurutzatuko etxeko ataria. Edo txandalarekin joan supermerkatura. Hori sakrilejio litzateke! Ñoñostian are gehiago.

Bizikletaz edozein motatako jendea ikus daiteke: surflariak euren surf taulaz, neska ponpoxa eta lirainak moda-modako arropaz, familia osoak, ekologista alternatibo itxurarekin… bueno, Bilbon orain bizkleta gainean aniztasun handiago dago, baina eske, Donostian hori betidanik gertatu da. Horretan, Donostia, Gasteiz… eta Amsterdam parekoak dira.

 

Donostia edo Ñoñostia

4 pentsamendu “Donostia edo Ñoñostia”-ri buruz

  • Bilbo eta Donostia, horra zuen euskal…, bejondeizula

  • Ea Nagore, behingoz hustu zaitez, zure osasunaren hoberako. Barnean duzun har hori atera behar duzu. Kontaiguzu zure giputxen, arabarren eta bizkaitarren aurkako gorrotoa nondik datorkizun. Ni pentsatzen hasita nago zure eta Esparza Abaurrearen artean alderik ez dagoela. Txaketero ederrak zarete Navarran bizi zaretenak.

  • Donostia eta Gasteiz Amsterdamekin parekatzeak txistea izan behar du.

  • Hustu zaitez irakurri eta plost egin dut. Neronek barrena hustu esanen nizun, báina komunetik etorri berria naiz.