Nafarroako haur eskolen langileak gure egoera salatu beharra ikusi dugu

Nafarroako haur eskolen langileak gure egoera salatu beharra ikusi dugu –

Nafarroako haur eskolen langileak, Hezkuntza Departamentuko langileak  orain, gure egoera salatu beharra ikusi dugu prentsa ohar honen bitartez.
Nafarroako haur eskolen langileak gure egoera salatu beharra ikusi dugu
Argazkia: Berria.

Nafarroako Gobernuko haur-eskoletako langileok —hezitzaile, zerbitzu orokorreko, sukaldeko zein zuzendaritzakook— berriki batzarre bat izan genuen. Batzar horretarako deialdia eskoletako talde eragileak egin zuen, eta, aipatu langileez gain, hainbat sindikatutako ordezkariak ere etorri ziren —ELA, LAB, AFAPNA, UGT, CC.OO. eta STEILAS —. Batzarrera deitu genuen ziurgabetasun eta desilusio handia nabaritzen dugulako gure eskolak Nafarroako Gobernuko Heziketa Departamentura atxiki dituztenetik. Hauexek dira gure ezinegona piztu duten arrazoi nagusiak:

Ratioak handitu dituzte, eta familien aitzinean justifikatzeko, haur-eskoletako lanpostuen eskaintza handituko omen dute. Garbi dago ratioen handitze horrek haurrei zein hezitzaileoi egonezin fisiko eta emozionala ekarriko dizkigutela; ondorioz, heziketa-kalitatean ere antzeman eginen da.

Formakuntzan eta laneko zereginetan ere handitu egin dute haien eskakizun-maila; eta horri guztiari gehitu behar zaizkio berez hezitzaileok ditugun eginbeharrak, ikusirik, gainera, ez gaituztela hezitzailetzat hartzen.

Ez da gardentasunik egon langileak kontratatzean, bereziki zerbitzu orokorreko langileen kasuan; adibidez, egon dira 14 egunera arteko bajak behar bezala ordezkatu ez direnak. Ezinezkoa izan da Nafarroako Gobernuko haur-eskoletako zerbitzuko zuzendariarekin egotea, bitan gonbidatu badugu ere; are gehiago, ez die erantzun gure gonbidapenei. Hortaz, batzarrean geunden gehienok ondorio honetara iritsi ginen: 0-3 urteko zikloa dela eta, Hezkuntza Departamentuko arduradunek interes falta eta ezjakintasun handia erakutsi dute.

Nafarroako haur eskolen langileak gure egoera salatu beharra ikusi dugu

Haur eskola duinen alde