Kritika Zinematografikoa: “Cerdita”

Kritika Zinematografikoa: “Cerdita” –

Kritika Zinematografikoa: "Cerdita"

.

Zuzendaria: Carlota Pereda
Urtea: 2022
Herrialdea: Espainia

-Gorrotoaren ondorioak-

Kritika Zinematografikoa: "Cerdita"

Cerdita-ren, zineman ikus daitekeen pelikularen, hazia, Carlota Pereda zuzendari berak sorturiko laburmetraian dago. 2018an estreinatua, arrakasta handia izan zuen, normalean plazaratzen ez diren auziak pantailaratzeagatik, eta estilo lehor baina dotorearen bitartez dramaren eta terrorearen bidegurutzean ezartzen den parabola eraginkorra eratzen zuelako.

Bada, Cerdita-ren, Sundance-en aurkeztua eta Sitges bezalako jaialdietan saritutako pelikularen, analisia egiteko lehen heldulekua horixe genuke: beharrezkoa ote zen (publikoarenganako irisgarritasun handiagoa lortzeaz gainera) motzean planteaturiko eskemak behartu eta Sararen deabru eta saminetara itzultzea? Eta emaitza ikusita, irmoki erantzun daiteke baietz.

Izan ere, bere garaian iradoki ziren aspektuak sakondu egiten dira, eta batez ere, aberastu. Film laburra berriro baliatuko da, ia osorik proiektatuko zaigu. Baina hasteko, ez da berdina (berriro errodatu da, alegia). Eta kontatzen dena antzekoa bada ere, aldaketak daude, oso interesgarriak filmaren forman bariantzak dauden heinean (protagonistak eguzkipean egiten duen ibilaldia, esaterako, plano orokor zabalean egingo da, plano itxiagoan beharrean). Eta laburreko gertaerak, bestalde, pelikularen hasieran ezarriko dira, baina ez dira hertsiki filmaren abiapuntua. Ikusten ditugunerako pertsonaia errealitate batetan ezarria dago, bere herri eta familia aurkeztu egin zaigu. Ikusle esperientzia desberdina dela behatuko dugu pertsonaiarekiko lotura horiek garatu ondoren.

Edonola, pertsonaia bide erdian bakarrik geratzen den unean hasiko da pelikula bere nortasun propioa garatzen. Extremaduran, denetik urruti dagoen herrixkako testuingurua sendoki marraztuko zaigu, gizarte itxi eta usadio errotuko jendarte endogamikoa plazaratuz eta ikuslea deseroso sentiaraziz, beroak erretako irudi argi eta itogarriak edo naturaren zarata arrotzen soinu bandaren bitartez ezinegona eraikiz. Errealitate honetan lehiatu beharko du Sarak hastapeneko gertaerek pizten dituzten sentimendu kontraesankorrekin: errua, sekretua, gorrotoa eta desira, dena pilatuko zaio neskari, eta pelikularen lorpen handiena da -Laura Galánen interpretazio zoragarria lagun- aspektu hauek guztiak harmonikoki txertatzea pertsonaiak bere sinesgarritasuna galdu gabe. Batez ere, desiraren aspektua dago landua, izan ere, pelikulako erasotzaile misteriotsuarekiko sortzen den erlazioa konplexu eta aberatsa izango da;  biolentzia basatiak plazerarekin izango duen muga fina arakatuko da, zenbaitetan bortizkeria hori neskaren borondatearen gauzatzea dela iradokitzeraino.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Cerdita"

Kritika Zinematografikoa: “Cerdita”

Euskal pantailaren gunea