Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren palmaresa

Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren palmaresa – 

Emakumeen presentzia nabarmendu da Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren palmaresean 

Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren palmaresa

Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak aurtengo edizioko irabazleen izenak ezagutarazi ditu. Guztira 19.500 euro banatu dira saritan, epai-mahaiak eta ikusleak aukeratutako filmen artean. «Ikusezinak» Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJHekin) duen konpromisoa izan da aurtengo ezaugarri nagusietako bat, eta, beste bat, emakumezko zuzendariek saridunen artean izandako presentzia handia: guztien % 70 izan dira. Jaialdiak ostegunean itxi du 14. edizioa. Pandemiak baldintzatutako bi emanaldiren ondoren, normaltasuna berreskuratu du aurtengoan. Horri esker, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko auditorioa jendez gainezka egin ahal izan zuen amaierako gala.

Ironiaz eta umorez aurkeztu zuten sariak banatzeko ekitaldia Maribel Salas, Sol Maguna, Gemma Martínez eta Mitxel Santamaría aktoreek. Laukote bitxi horrek free tour moduko bat egin zuen jaialdiko sariekin, alegiazko «Ikusezinaren Herrian» zehar. 2030 Agendarekin eta Gizartea Eraldatzeko Komunikazioarekin konprometitutako lekua da. Ekitaldia ixteko, emanaldi bikaina eskaini zuen Ugandako Abba Taano taldeak, «Afrikako pozak». Galaren aurretik, 3052 liburuaren aleak sinatzen aritu zen Mamadou Dia, Senegalgo Hahatay Son Risas de Gandiol GKEaren sortzailea. Liburu autobiografiko hori gaztelaniaz berrargitaratu da, eta, lehen aldiz, euskaraz ere argitaratu da. Babesle izan ditu Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKE eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia. Hauek izan dira jaialdiaren babesle nagusiak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia; Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun, Aniztasun eta Lankidetza Zuzendaritza Nagusia; Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Saila; Getxoko Udaleko Lankidetza Saila; Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Saila; Mungiako Udala; Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea; Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritza; Bizkaiko Abokatuen Elkargoa, eta EHUko Garapenerako Lankidetzaren Bulegoa.

«Ikusezinaren» aurtengo palmaresa oso banatuta geratu da; hona hemen irabazleak

  • EUSKARAZ EGINDAKO LANIK ONENAREN SARIA: Latsariak, Estibaliz Maguregi (EUSKAL HERRIA).
    Aipamen berezia: Yauri Etxalde, Pello Seron Esnal eta Unai Zaballa Clares (EUSKAL HERRIA).
  • JASANGARRITASUNAREN SARIA: Retratos de resistencia, Bernando Restrepo (KOLONBIA, ALEMANIA).
    Aipamen berezia: Xaar Yalla, Mamadou Khouma Gueye (SENEGAL, FRANTZIA).
  • GIZA ESKUBIDEEN SARIA: La memoria de Taty, Natalia Villegas (ARGENTINA, KOLONBIA).
    Aipamen berezia: 17 minutos con Nora, Imanol Ruiz de Lara (ESPAINIA).
  • GENERO-BERDINTASUNAREN SARIA: Room without a view, Roser Corella (LIBANO, BANGLADESH, ALEMANIA, AUSTRIA).
    Aipamen berezia: Sorda, Nuria Muñoz-Ortín y Eva Libertad (ESPAINIA).
  • EMAKUME BATEK EGINDAKO LANIK ONENAREN SARIA: Voces sin fronteras, Ana Haydeé Gómez eta Paula Gómez (GUATEMALA).
    Aipamen berezia: Anatomía dunha serea, Adriana Páramo. (ESPAINIA, ERRESUMA BATUA).
  • KULTURARTEKOTASUNAREN SARIA: Oro rojo, Carme Gomila (ESPAINIA).
    Aipamen berezia: Meu nome é Malum, Luisa Copetti (BRASIL).
  • BALIOETAN HEZTEAREN SARIA: Un pasaje sin regreso, José Gómez de Vargas (DOMINIKAR ERREPUBLIKA, ERRESUMA BATUA ETA HERBEHEREAK).
  • INVISIBLE EXPRESS SARIA: Tuyas Mías, EHUko ikaslez osatutako Leku Films taldea (EUSKAL HERRIA).
  • INVISIBLE EXPRES PUBLIKOAREN SARIA: La última cena, EHUko ikaslez osatutako Vam taldea (EUSKAL HERRIA).
  • IKUSLEEN SARIA: El peso sobre mí, Itxaso Díaz (EUSKAL HERRIA).
  • «FILM SOZIALAK» ZINEMA IKUSEZINAREN SARIA: Kiné, Fatou Diop Ndao (SENEGAL).

Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Jaialdiak izan dituen 28 egoitzetan 11.009 ikusle (%56 emakume) bildu dira guztira. Urriaren 24tik 30era bitartean, berriz, online zabalduko da, Klikatu Cine Invisible streaming plataformaren bidez (www.filmsozialakstreaming.org), KCD GGKEk martxan jarri duen Gizartea Eraldatzeko Komunikazioaren estrategiaren barruan.

kcd

Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren palmaresa

Seriefiloa naiz.