Estreinaldiak: Urriak 14
Estreinaldiak: Urriak 14 –
Peter von Kant (François Ozon)
Drama | Meta zinema
Peter Von Kant zuzendari arrakastatsu eta ospetsua bere laguntzaile Karlekin bizi da baina tratu txarrak eman eta humiliatu egiten du. Sidonie aktore handiari esker, Amir –jatorri apaleko gazte eder bat– ezagutu eta harekin maiteminduko da. Etxea partekatzea proposatu eta zinemaren munduan sartzeko laguntza eskainiko dio Peterrek Amirri.
2022 | Berlingo Jaialdia: Sail Ofiziala
2022 | Donostia Zinemaldia: Perlak
.
Cerdita (Carlota Pereda)
Thriller | Drama |
Extremadurako uda itogarrian, ezezagun misteriotsu bat iritsiko da Sararen herrira eta horren jazarleak bahituko ditu. Sarak dena ikusi du. Berak bakarrik salba ditzake neska horiek, baina egin beharko luke?
2022 | BAFICI: Antzezpen lan onena
2022 | Sitgesko Jaialdia: Sail Ofiziala
2022 | Donostia Zinemaldia: Zabaltegi Tabakalera
.
Girasoles silvestres (Jaime Rosales)
Drama |
Julia, 22 urteko gaztea eta bi umeren ama, Óscar gatazkatsuarekin maiteminduko da, eta harreman bat hasiko dute. Elkarrekin denbora igaro ahala, Juliak Óscarri buruzko zalantzak izango ditu, ez du jakingo hura den alboan behar duen pertsona. Hala, bidaia pertsonal batean abiatuko da zoriontasun bila beretzat eta bere familiakoentzat.
2022 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)
Irakurri hemen Ander Makazagak, Donostia Zinemaldiaren kontestuan, idatzitako kritika.
.
Sin novedad en el frente (Edward Berger)
Ekintza | Drama | Belikoa |
Lehen Mundu Gerran mendebaldeko frontean zegoen soldadu alemaniar gazte baten larritasuna zein esperientzia beldurgarriak.
2022 | Torontoko Jaialdia
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Urriak 14