Estreinaldiak: Irailak 30

Estreinaldiak: Irailak 30 –

Estreinaldiak: Irailak 30

Estreinaldiak: Irailak 30

.

918 gau (Arantza Santesteban)

| Dokumentala |

2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxeratu zuten. Zenbait oroitzapen gordetzen ditu egun haietatik: patioko joan-etorri amaigabeak, igeriketa-lehiaketak, Rasharen bizipen latzak kartzelan… 918 gau giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen. Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu baten eran.

Besteak beste, 70. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean eta 16. Punto de Vista Jaialdian lehiatu da filma aurten. Irakurri hemen Ines Arruek filmaz idatzitakoak.

.

Black is Beltza II: Ainhoa (Fermin Muguruza)

| Animazioa | Drama |

Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama eraso parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu.

Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoa eta Josune iniziazio-bidaian murgilduko dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.

70. Donostia Zinemaldiaren abaroan, Belodromoan egindako emanaldi berezian, aurkeztu du filma Muguruzak.

.

Moonage Daydream (Brett Morgen)

| Dokumentala | Musikala |

David Bowieren sorkuntza- eta musika-lanaren bidezko odisea zinematografikoa da. Argitaratu gabeko irudiak argitara ematen dituen dokumentala. Brett Morganek zuzendu du, eta bost urteko lana eskatu du, Bowieren familiaren eta kolaboratzaileen babesarekin eta konplizitatearekin.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Irailak 30

Estreinaldiak: Irailak 30

Euskal pantailaren gunea