[Azalak] Okzitaniako suteak gaurko egunkarien azaletan
Okzitaniako suteak gaurko egunkarien azaletan –
Okzitaniako Gironda departamenduko eremuetatik eta Landetako eremura aurreratu diren suteek ia 7.400 hektarea erre dituzte dagoeneko, eta 10.000 lagun etxetik atera dituzte. Ia 1.100 suhiltzaile ari dira lanean Bordeleko mahastietatik gertu dagoen eremuan… Biriatouko muga-pasagunea berriro ireki dute dagoeneko. Akitania Berriko Prefeturak adierazi du sutea hedatzeko arriskua «oso handia» dela oraindik, beroagatik eta lurraren lehortasunagatik. Europako hainbat herrialdek konpromisoa hartu dute Frantziari laguntzeko.
- Okzitaniako suteak ez dira gehiago hedatu gauean, eta ez dago auto pilaketarik mugan. Arcachongo suprefetak, Ronan Leausticek, esan du suteak gehiago ez hedatzea «albiste ona» dela, baina Akitania Berriko Prefeturak adierazi du sutea hedatzeko arriskua «oso handia» dela oraindik, beroagatik eta lurraren lehortasunagatik (berria)
-
Frantziak Girondako suteei aurre egiten jarraitzen du gaur ere. 1.100 suhiltzaile ari dira su-garren aurka lanean. Suteak 7.400 hektarea kiskali eta 10.000 pertsona etxetik irtenarazi ditu dagoeneko. Goizaldean sua baretzen lortu badute ere, gaur tenperatura altuko eta lehortasun handiko eguna da. Europako hainbat herrialdek Frantziari lagunduko diote Girondako eta Landetako sutean (EITB Media)
FNSPF (AP)
Okzitaniako suteak egunkarien azaletan