Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro ohiaren audioak

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro ohiaren audioak –

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro ohiaren audioakJorge Fernandez Diaz espainiako barne ministro ohiak zuzendu zuen Jordi Pujolen aurkako Catalunya operazioa ‘El País’ egunkariak argitaratutako grabazio baten arabera.

Ministro ohiak “Catalunya operazioa” delakoa zuzendu omen zuen, bi komisariorekin tratua egin, eta Auzitegi Nazionalean denuntzia aurkezteko eskatu zien, egun hortan bertan… Ondoren epaile aukera jolasa bailitzan… (etab.) Hemen audioak zerorrek entzuteko… Fernandez Diazek urteak daramatza guztia ukatzen, epailearen aurrean eta Diputatuen Kongresuan, 2012 eta 2016 artean, Barne Ministerioko buru izan zen garaian Villarejorekin inolako operaziorik bideratu izana ukatu du beti, eta gezurra agerian geratu da orain. Zehazki, Kongresuan, zera adierazi zuen: “Jamás he despachado nada con Villarejo en mis cinco años de ministro”. Bere abokatuaren bitartez, Fernandez Diazek El País-i erantzun dio: “Ni ha planificado ni ha orquestado absolutamente nada respecto a la denuncia que se presentó en la Audiencia Nacional”. Jorge Fernández Díaz 2012ko abenduan bildu zen, Barne ministro zela, José Manuel Villarejo orduko komisarioa eta Eugenio Pino poliziaburuarekin, ustez, Artur Mas Kataluniako presidentearen eta bere aurrekoaren, Jordi Pujol, euren aurkako salaketak antolatzeko. Zera esan zien: “Negaré, incluso bajo tortura, que esta reunión ha existido”. Fernandez Diaz ikertua izaten ari da, Mariano Rajoy eta Cristóbal Montoro Ogasun ministro ohiarekin batera “Operación Cataluña” delakoan, ustezko “koakzio”, “estortsio” eta “xantaia”gatik Banca Privada d’Andorra (BPA)-ri, Kataluniako politikarien “banku-informazio sekretua” lortzeko prozesuan. Gainera, ‘Kitchen’ trama ezagunean ere badago, eta zera leporatzen diote, Luis Bárcenas diruzain ohiari PPrentzat informazio arriskutsua lapurtzeko ustezko operazio parapolizialean ustezko partaidetza. Jorge Fernández Díaz, 2011ko abendutik 2016ko azarora arte Espainiako Barne ministroa, Mariano Rajoyren lehen exekutiban, Juan Ignacio Zoidok ordezkatu zuen karguan. Bere lehen kargu publikoa 1978an izan zuen, UCDrekin, Gobernuan. Asturiasen eta Bartzelonan Gobernadore Zibil izandakoa, Bartzelonako alkate 1983-1984an, Kataluniako diputatu 1984-1989, diputatu nazional 1989-1996 eta 2004-2012, estatu idazkari hiru ministerio ezberdinetan 1996-2004, eta Espainiako Kongresuko hirugarren presidenteorde 2008-2011. Espaniartasunaren zinismo maila hemen, enegarrenez,…

Pegasusgate

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro ohiaren audioak