[Txiorik Onena] 2022ko 19. astea
[Txiorik Onena] 2022ko 19. astea –
Urteko 19. astea, ohi dugunez, zazpi txioko sorta batean laburtua.
Hautatutako txioetan jorratu diren gai nagusiak honako hauexek dira: Musika Bulegoko Sariak, egunkari azalak, lo kuluxkak, atzo eta gaurko Euskal Telebista, demokraziaren kalteak, garagarra eta garia zein influencer delako horiek.
Joan den asteko sortatik, Etor Manterolarena izan da bozkatuena, Eurovisioni buruzkoa.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Kaixo, kuku bat esateko @musikabulegoa sarietan izan naizela BECen eta ekitaldi guztian euskara erabili dutela, sarituetako batek kenduta, ikasten ari dela eta barkamena eskatu duela. Ezohikoa delako ekartzen dut hona.
— Xabi Doncel (@XabiDoncel) May 17, 2022
Portada hau inoiz ez dut ikusi inongo egunkaritan! Argazkietako guztiak, emakumeak! Alderantziz, ostera, askotan.
Ederki, @berria! ??? https://t.co/DUUgtmGpJp— leire narbaiza arizmendi ? (@txargain) May 19, 2022
Nor esnatzen da hobeto ordu erdiko siestaren ondoren???
— nere nere (@nerener123) May 20, 2022
#EuskaraAurrera pic.twitter.com/KXVStdmndF
— Eneko Oroz #Oficialidá (@ameslaria) May 21, 2022
Garagarra eta garia #koloreak #Araba pic.twitter.com/pjveKbkqQy
— Blanca Urgell (@b_urgell) May 21, 2022
– Espioitza politikoak demokrazia kaltetzen du? Ez, espioitzagatik kexatzen direnek dute kaltetzen.
– Torturak demokrazia kaltetzen du? Ez, tortura salatzeak du demokrazia kaltetzen.
– Faxismoa arazoa da? Ez, faxismoa hauspotzen duen independentismoa da arazoa.#Inperialismoa— Gaizka Aranguren Urrotz (@gaizkaranguren) May 22, 2022
Nola da “Influencer” euskaraz?
Gauza baterako da…[? @frogaberria] pic.twitter.com/ht3DWEWt6U
— Batix (@BatixEzeiza) May 22, 2022
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
#SloMo #euskovision ?? pic.twitter.com/eUcDAQlBOO
— Etor Manterola (@EtorManterola) May 16, 2022
[Txiorik Onena] 2022ko 19. astea