2022ko Latorrizko Gehitu saria Vox eskuin muturreko alderdiari

2022ko Latorrizko Gehitu saria Vox eskuin muturreko alderdiari –

Gehitu elkarteak (Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual, transexual eta intersexualen elkarteak) Zilarrezko Gehitu eta Latorrizko Gehitu sariak ematen ditugu urtero. Eta Zilarrezko Gehitu saria aurrerago jakinaraziko badugu ere, atzo maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Egunarekin batera, jakinarazi dugu 2022ko Latorrizko Gehitu saria nori eman erabakia dugula jada: Vox eskuin muturreko alderdiari.

Latorrizko Gehitu, gure ikuspuntutik, Lgtbiq+ eskubideen aurka doazen zenbait adierazpen publiko egin dituzten pertsonei, erakundeei, elkarteei eta abarrei ematen diegun “kontrapremiamendu” bat da. Eta aurtengo erabakia gutxienez hiru arrazoi hauengatik hartu dugu:

  • Konbertsio-terapien debekuaren aurka egiteagatik.
  • Eskoletan sexu-orientazioen eta genero identitate eta adierazpenen aniztasunaz hitz egitea debekatu nahi izateagatik, Hungariako Orbán lehen ministroak egiten duen moduan, ondorioz LGTBI neska-mutilak ikusezin bihurtuz, diskriminatuz eta arriskuan jarriz.
  • LGTBI pertsonei berdintasun erreal eta eraginkorra garantizatzeko legeak ezereztea edo ez onartzea eskatzeagatik.

2022ko Latorrizko Gehitu saria Vox eskuin muturreko alderdiariHorrek guztiak Konstituzioak bere 9.2 artikuluan (berdintasun erreala eta eraginkorra izateko eskubidea) eta Nazio Batuen Yogyakartako Printzipioetan ezarritakoa urratzen ditu, baita askatasunerako, duintasunerako eta berdintasunerako oinarrizko eskubideak ere.

Askatasuna erabiltzeko orduan pertsona guztiok berdinak izan gaitezen, ezinbestekoa da legeak eta politika publikoak sortzea, Konstituzioak aipatutako 9.2 artikuluan dionaren arabera, honako xede hau betetzeko asmoz: “norbanakoen eta horiek parte hartzen duten taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izateko baldintzak sustatzea”; horretarako, botere publikoek betebeharra dute “eskubide haiek bete-betean erabiltzea eragozten edo zailtzen duten oztopoak kentzeko eta, halaber, herritar guztiek bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean parte-hartzea errazteko”.

Betebehar horiek nahita nahiez balioen heziketa egitea galdatzen dute, eskoletan eta hortik kanpo. Horren aurka egiteak, giza eskubideen kontrakoak diren LGTBIfobia, matxismoa, sexismoa, arrazakeria eta xenofobia iraunaraztea eta elikatzea dakar berarekin.

 

2022ko Latorrizko Gehitu saria Vox eskuin muturreko alderdiari

Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualen elkartea.

Zer duzu buruan “2022ko Latorrizko Gehitu saria Vox eskuin muturreko alderdiari”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2022-05-18 15:48

    “Nazio Batuen Yogyakartako Printzipioak”.

    Yogyakartako printzipioek ez dute zer ikustekorik Nazio Batuekin. Legelari eta aktibista partikularrek, Indonesian egin zen biltzar batean, erredaktatutako dokumentua da, besterik ez.

    Madrilen defendatzen ari diren “trans lege” deitutakoaren testuan, “Yogyakartako printzipioak” aipatzen dira, Espainiako Erresuma lotesten duen nazioarteko itun bat balitz bezala. Huts larria da, izan ere, transaktibistek edonon ahotan darabilten dokumentu famatu hori EZ DA nazioarteko ituna, EZ DA testu legal lotesle bat eta EZ DU nazioarteko legerian zer esanik.

    Benga, segi pitokeriak defendatzen.