“Baskonia, baskoen lurralde izenaren arazoa konpontzeko bidea”
“Baskonia, baskoen lurralde izenaren arazoa konpontzeko bidea” –
Hitzaldia Koldo Mitxelena Kulturunean: “Baskonia, baskoen lurralde izenaren arazoa konpontzeko bidea”
Baliabide eta ahalegin asko alperrik galtzen dira deitura ugari erabiliz? Erabiltzen diren izen ezberdinen ondorioz, nahasmena sortzen da? “Euskara da euskaldun eginez gaituena” esaldiaren itzulpenak eragindako gaizki ulertua saihets zitekeen?
Hilaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan, Koldo Mitxelena Kulturunean (KMK) baskoen lurraldea izendatzeko erabiltzen diren izen ugariak sortzen dituen arazoak aztertuz, hitzaldia eskainiko du Iñaki Azkoaga “Baskonia, baskoen lurralde izenaren arazoa konpontzeko bidea” liburuaren egileak. Besteak beste, goian azaldutako galderei erantzungo dio. Juan Aguirre Sorondo kultur kazetaria izango da ekitaldiaren aurkezlea.
Gaur egun, izen anitz erabiltzen dira baskoen lurraldea deitzeko, kontzeptu bakarra izendatzeko, eta horrek, sarritan, kontraesanak sortzen ditu lurraldea behar bezala identifikatzeko. Euskadi, Euskalherria, Pais Vasco, Pays Basque, Basque Country, Basqueland, Baskonia, Nafarroa, lurralde bera izendatzeko, batzuk besteak baino gehiago, maiz erabiltzen diren izenak dira.
Horretaz gain, batzuetan zatiari osotasunari dagokion izenaz deitzen zaio eta, beste batzuetan alderantziz, osotasunari zatiaren izen bera ematen zaio. Horregatik, zenbait mezuk, lurralde-eremuak izendatzean nahasmena sortzen dutenak dira.
Zehaztasun ez horrek ahaleginak neketsuago bihurtzen ditu, eta, gainera, mezuak askotan sakabanatu egiten dira eraginkortasuna ahulduaz. Herrialdeak egoera horren kontura jasaten duen erreputazio eta ezagutza-galera neurtu egin daiteke, eta, beraz, antzeko egoeretan dauden beste lurralde batzuen izenen erabilerarekin alderatu.
Izenaren eta bere erabileren arkitektura ordenatu batek konponduko lituzke, hein handi batean, dilema horiek. Eta, seguru asko, egunotan “euskara da euskaldun egiten gaituena” euskal esaldiaren itzulpenagatik sortu den polemikaren modukoak ekidin litezke.
Hitzaldi honek honako galdera hauei ere erantzungo die: Zergatik dugu baskoak arazoa herri izenarekin? Zergatik dugu konpondu beharra? Nola egiten dio kalte lurraldearen erreputazioari izen aniztasun horrek? Zer eboluzio izan dute izena aldatu duten herrialdeei? Nola deitu zaio lurraldeari historian? Zein baldintza hartu behar dira kontuan izen egokiena aukeratzeko? Zein metodologia da baliagarria irtenbidea aurkitzeko? Zergatik da Baskonia izendatzailea herrialdearen deitura arazoa konpon dezakeena? Nola deituko zaio lurraldearen zati bakoitzari? Nola osatuko dira jentilizioak? Zer egiten dugu Euskadi edo Euskalherria bezalako koronimoekin? Nori dagokio ebaztea?
Hitzaldia Koldo Mitxelena Kulturunean: “Baskonia, baskoen lurralde izenaren arazoa konpontzeko bidea”
Zenbait kontu.
Euskal Herria bereiz idazten eta ahoskatzen da.
Euskal Herria ez da País Vasco.
Basko, k badu ere, ez da deus ere euskaraz. Baskoia bai, baina vasco guztiak ez ziren eta ez dira baskoiak. Euskadi ez daiteke entelegatu euskaratik. Bo, ez daiteke entenditu inongo hizkuntzatatik. País Vasco frantziar erromantizismoak sortutako izendapena da, tradiziorik gabekoa.
Nafarroa dugu eta izan dugu geronen estatuaren izen historikoa eta bakarra, eta hala da. Besteek ez zuten izenik traizioa egin ondoren, eta vascongado ziren, hau da, nafar baten oinzola milikatzeaz irrikitan zebiltzatenak. Eta orain vascoek baskon izan nahi dute? Ez bada, nafar abertzaleenak ere ez luke halakorik onartuko .
Kaixo Nagore,
Izenak, pertsonena, animali, leku edo gauzenak, herrialde eta nazioenak barne, konbentzionalismoak dira. Hau da norbaitek, norbaitzuk erabaki dute horrela deitzea.
Euskalherria, elkartuta edo sakabanatuta idatzi daiteke, ez horrela derrigor idatzi behar delako, baizik norbaitek-norbaitzuk horrela erabaki dutelako.
Diozu, Euskal Herria ez da Pais Vasco. Ezer gehiago esan aurretik, galdera datorkit, zergatik Euskal Herria ez da erdarazko País Vasco-ren sinonimo?
Eta azkenik, zer desberdintasun daude baskon (baskoi) eta basko-ren artean?
Lehenengo iruzkinean erantzuna duzu. Hala ere, Euskal Herria euskararen herria, lurraldea da, ez vascoena. Nerau ez naiz vasco, baina euskalduna nauzu. Neronen herria Euskal Herria da, ez frantsesez XIX. mendean sortutako País Basque puta hori. Ez baita izen horren arrastorik lehenagoko mendeetan, Nafarroa bai, jakina. Euskadi? Espainiako autonomia baten izena, nafar eta euskaldun guztiak biltzen ez dituena. Bestela, norbaitzuk, zenbaitzuk, betirako eta haundia bezalaxe bikartaikeriak dituzu, euskarari inolako ekarpenik egiten ez diotenak. Zerorrek euskal ekonomia, euskalarrantzaleak eta horrelakoak gogoko badituzu bejoindizula. Euskal Herria sakabanatuta? Halakoa duzu: Bizkai, Gipuzkoa, Araba eta abar. Beste afera bat da bereiz idaztea. Baizik ETA INORK erabaki duelako animalia baten izena nola idazten den? Garbi eta aratz dago ukatzaileak eremu guztietara hedatu zaretela. Erranen didazu zein mendetan azaltzen den vasco hitzaren lehendabiziko aipamena?
Euskaraz idatzi zen lehen liburuan, Bernat Etxeparek, 1545. urtean.
Artikulu honetan, hau frogatzen duten irudiak eta zure zalantzei erantzuna https://iazkoaga.com/2021/01/21/baskonia-izena-euskararen-ikuspuntutik/