“Ochagaví­a/Otsagabia” kalearen errotulu berriak

Administrazioan Euskaraz taldeak Arrotxapeako kale baten errotuluen aldaketa jakinarazi nahi du. “Calle Ochagavía” eta “Calle de Ochagavía/Otsagi kalea” zioten lehengo kartelek  eta oraingoek “Ochagavía/Otsagabia”. Arrazoia: Kartel bat gaztelania hutsean egotea eta bestea euskarazko izen ofiziala behar bezala jarrita ez egotea. Kartel aldaketa edozein hiritarren begi bistan dago dagoeneko.

 

2010eko irailaren 20an Arrotxapeako hiritar batek egindako eskaera baten harira iritsi da aldaketa. Hori bai, Nafarroako Administrazio Auzitegira jotzea beharrezkoa izan zen, honen aurrean soilik aldaketa onartu baitzuen Iruñeko Udalak, Ebazpena saihesteko.

“Guipúzcoa etorbidea” eta “Parque de los enamorados” dioten errotuluak, ordea, onartu zituen Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2011ko otsailaren 11n emandako Ebazpenean. “Guipúzcoa” probintzia baten izen ofiziala delako (izen aldaketa tramitean dago Espainiako Gorteetan) eta “Parque de los enamorados” euskarazko itzulpenik ez duen izen berezia delako.

Bitxia da azken argudio hau, ondoan “Paseo de los Enamorados/Maiteminduen Pasealekua” kartela aurkitzen delako.

Gure taldea pozik dago  hizkuntz paisaia euskalduntzeko garaipen txiki honengatik.

Iruñean, 2011ko irailaren 20an.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. Identifikazio Fiskalerako Kodea: G31836323.

Ordezkaria: IÑAKI ARRIZIBITA LEGARRE. Euskal Naziotasunaren Aitormena: F0386610A. Helbidea: Paret Pintorea Plaza, 5 – 5 C eskuineko eskailera (Iruñea).

Administrazioan Euskaraz Taldea