[Putzutik Plazara] Denboraren esanahia
Denboraren esanahia –
“Denboraren esanahia” podcast-ean, Sigeruban artista Bilbotarraren “EuskaRapz” kantuaren analisia egin dugu. Euskarak frankismo garaian zuen eta gaur egun duen egoeraren arteko desberdintasunak aztertu nahi ditu: erabileran, mantentzearen aldeko borrokan eta abar. Elkarrizketak: Joseba Zupiria “Sigeruban” artista bera, Kike Amonarriz, Euskal filologian lizentziatutako soziolinguista eta Floren Aoiz, ezker abertzaleko politikaria eta idazlea.
Egileak: Maider Gorosabel, Ibai Urkiza, Ainhize Zurinaga