350 pertsona Donostian Gacetaren arabera

la_gaceta.750Atzo manifestaldi jendetsua izan zen Donostian. Euriak irudia aldrebestu bazuen ere, manifestazio erraldoia izan zen “preso politikoen eskubideen alde” egin zena. Egunkari guztiek diote, “milaka pertsona”, “jendetza”… guztiek? Ez! Gacetak portadan dakar, argazki eta guzti, eta 350 pertsona egon zirela dio. Edizio digitalean ere horixe dio. Joko bat proposatzen dizuet: posible al da 350 pertsonek iruzkina uztea esanez “Ni ere egon nintzen”?

 

Garak dioenez (eta normlaki kontaketa justuenak egiten omen ditu) 27.000 pertsona egin ginen atzo Donostian. Ez da zenbaki makala, batez ere Donostian egiten den manifestaldia izateko. Euriak zaila egiten zuen jakitea benetan zenbat jende zegoen, burua altxata euritakoak baino ez baitziren ikusten. Baina kalkulua erraza da: La Perla inguruan nengoenean aurrera begiratu eta manifestaldia gutxienez Buen Pastorren zegoela konprobatu nuen. Atzera begiratuta azkenak Antiguako zubitik ateratzen ari ziren.

Publicok ere milaka pertsona zegoela dio eta argazki bikaina publikatzen du. Berriak ere argazkia jartzen du, eta askotan egiten duen bezala, titular bikaina eskaintzen du: “Milaka aterkiren bidea” portadan eta “Aterki uholdea euskal presoak etxeratzearen alde“. El Mundok ere milaka izan zirela dio, eta “euriari desafio” egin ziotela.

Baina Gacetak… ai! Intereconomia taldearen egunkariak bi bertsio ematen dizkigu. Portadan 350 pertsona agertu zirela diote. Bertsio digitalean, baina, milaka izan zirela diote, Javier Vizcaino kazetariak azaldu duenez.

Ez da lehenengo aldia egunkariek horrelako gezur nabarmenak esaten dituztela. Ez da azkena izango, noski. Horregatik nik sumindu beharrean, joko bat proposatzen dizuet: 350 iruzkin lortu baietz? Bidali zure lagunei mezu hau: ZuZeun bada artikulu bat non “Ni ere Donostian egon nintzen” idatzi behar den han egon bazinen. Ea lortzen dugun 350 internet irakurlek bere testigantza hemen uztea.

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

210 pentsamendu “350 pertsona Donostian Gacetaren arabera”-ri buruz