Nortasuna+: zeramikan gopuztutako hitzak

Nortasuna+: zeramikan gopuztutako hitzak –

Euskal literatura eta zeramika garaikidea uztartzen dituen Nortasuna+: zeramikan gopuztutako hitzak talde-erakusketa izango da Oihaneder Euskararen Etxean.

Oihaneder Euskararen Etxeak Nortasuna+: zeramikan gorpuztutako hitzak Euskal Keramikagile Garaikideak (EKG) talde-artistikoaren erakusketa antolatu du Laboral Kutxaren babesarekin. Urtarrilaren 28tik otsailaren 27ra egongo da zabalik, eta doako sarrera izango du. Euskal literaturan oinarritutako zeramika piezen talde-erakusketa da.

  • Uxue Ruiz de Arkaute (Oihaneder Euskararen Etxea): “Oso interesgarria da euskal nortasunaren auzia buztinaren biguntasunetik lantzeko hautua. Inoiz ez dakizu sormen prozesu batek nora eramango zaituen, ezta buztinak zein forma hartuko duen. Paralelismo interesgarriak sortzen dituela iruditzen zait”.
  • Jone Urain (Euskal Keramikagile Garaikideak): “EKG 2004. urtean jaio zen. Zeramika garaikidea ikusarazteko jaio zen. Gure lana zabaltzeko. Horregatik ekitaldi ezberdinak egiten ditugu. Euskal Herrian ez da zeramika garaikidea asko ikusi eta gure herritik ere jaiotzen den adierazpen hau zabaldu nahi genuen”.
  • Txaro Marañon (Euskal Keramikagile Garaikideak): “Euskal nortasunaren inguruan hausnartzen zuen erakusketa batera gonbidatu gintuzten 2019an. Talde bezala horretaz hausnartu genuenean euskara euskal identitatearen erdigunea zela, eta hortik abiatu behar ginela erabaki genuen. Horregatik jo genuen euskal hitzetatik sortzera”.
  • Ines gonzalez de zarate (Euskal Keramikagile Garaikideak): “Gainera, euskal literaturaren munduko izen anitz, zahar eta gazteak topa ditzakegu batera. Belaunaldiartekotasuna nabaria da proiektu honetan. Emakumeen presentzia areagotu da hautatutako idazleen artean. Euskal Keramikagile Garaikideak-en emakume dexente izan gara beti”.
  • Ramon Berraondo (Euskal Keramikagile Garaikideak): “Guk askatasun osoz egiten dugu lan. Taldeko partaide guztien prozesuak gurutzatuko dituen gai bat hartu dezakegu abiapuntu baina hortik aurrera askatasun osoz egiten ditugu gure sorkuntza prozesuak. Bakoitzari bere interpretazioa egiteko askatasuna aitortzen diogu”.

Nortasuna+: zeramikan gopuztutako hitzakNortasuna+: zeramikan gorpuztutako hitzak euskal literaturaren parte diren testu ezberdinak abiapuntu hartuta egin den talde-erakusketa da. Artista bakoitzak bere zeramika-lana hautatutako testuarekin lotu du. Bitoriano Gandiagarengandik hasi eta Itxaro Bordarengan amaituz, euskal idazle ezberdinen hitzen materializazio prozesu ezberdinak aurki ditzakegu euskal nortasunari modu anitzetan erantzuten dioten lanetan. Erakusketak Laboral Kutxaren babesa jaso du.

Urtarrilaren 28an irekiko den erakusketa honek EKGk 2019. urtean Vital Fundazioa Kultur Aretoan egin zen “Nortasuna. Zeramika garaikidearen erakusketa” du aurrekari. Baina Oihanederen egingo duten erakusketan, pausu bat harago eraman nahi izan dute eta idazle anitzagoen testuak barne hartu dituzte.

Belaunaldiartekotasuna landu eta euskarari zein identitatearen ikuspegiari modu anitzago batean erantzuteko saiakera egiteko gogoz abiatu dira. Euskalduntasuna ere gero eta modu zabalagoan eta anitzagoan ulertzeko pausu txiki bat gehiago eman nahi izan dute, arte eta kulturaren munduan lantzeko dukagun genero arrakalari erreparatzeko, besteak beste.

.

Hamabi idazle eta zortzi zeramikagile

Ines Gonzalez de Zaratek (Vitoria-Gasteiz, 1947) Karmele Jaio izan du inspirazio iturri; Txaro Marañonen kasuan (Gasteiz, 1955), Itxaro Borda eta Joseba Sarrionandiaren hitzak izan dira zeramikara eraman dituen materiala; Ramon Berraondo (Iruña, 1955) berriz, Anari abeslariaren musika gorpuztuea erabaki du; Maite Salutregi Aramendi (Eibar, 1963) Uxue Alberdi eta Jose Luis Otamendiren lanak buztinetik lantzeko erronkari ekin dio; Loli Pinedo (Argantzu, 1951) Anariren eta Bernat Etxepareren letrak buztinaren bidez berpiztu ditu; Koro Martinez (Logroño, 1961) Goizalde Landabaso eta Xabier Leteren mezuak berrirakurtzeko prozesuan murgildu da; Jabier Berasategik (Vitoria-Gasteiz, 1967) Mikel Laboari eskaini dio bere hiru dimentsioko olerkia, eta Jone Urain Larrañagak (Mendaro, 1967) Tere Irastorza eta Bitoriano Gandiagaren hitzak hartu ditu bere lan plastikoari ekiteko oinarri gisa.

Erakusketa honen irekiera ekitaldia urtarrilaren 28an izan da, arratsaldeko 19:00etan Montehermoso Kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxearen 1. solairuan (sarrera librea eta doakaoa izango da edukiera bete arte).

Behin erakusketa irekita, otsailaren 27ra arte egongo da zabalik, honako ordutegian:

Asteartetik ostiralera: 18:00–20:00
Larunbatetan: 12:00–14:00 / 18:00–20:00
Igandeetan eta jai egunetan: 12:00–14:00

.

Halaber, erakusketak iraun bitartean hainbat ekintza osagarri egingo dira:

  • Urtarrilak 28, 19:00: Nortasuna + erakusketaren irekiera aurkezpena. ITZIAR URIARTE
  • Otsailak 9, 19:00: Kantatu, maitatu eta zalantza. ANARI eta IÑIGO ASTIZ
  • Otsailak 17, 19:00: Etxepare, jalgi hadi batura. XABIER AMURIZA
  • Otsailak 20, 19:00: Euskal literaturaren historia sobrenatural bat. IRATI JIMENEZ
  • Otsailak 27, 13:00: Itxiera ekitaldia. Nortasuna+: making off dokumentala. GARATU 2021 programako partaideak.

Modu beran, erakusketara artistek beraiek egingo dituzten hiru bisita gidatu antolatu dira:

Otsailak 5, 12:00
Otsailak 12, 12:00
Otsailak 24, 19:00

Bisita guztiak Oihanederreko klaustroan hasiko dira, eta aldez aurretik gonbidapena hartu beharko da.

Nortasuna+: zeramikan gopuztutako hitzak