Amazon Prime Video “euskaraz”

Amazon Prime Video “euskaraz” –

Pantailak EuskarazAmazon Prime Video "euskaraz" euskal ikusentzunezkoen aldeko ekimenak positiboki baloratzen ditu Koro Castellano Espainiar Estatuko Amazon Prime Videoko plataformaren zuzendariak urtarrilaren 12an egin dituen adierazpenak. Adierazpen hauetan, hemendik aurrerako Estatuko film eta telesailen ekoizpen originaletan euskarazko, katalanezko eta galegozko bikoizketa eta azpitituluak txertatuko dituztela iragarri du.

Ezin daiteke jakin hizkuntza gutxituen aldeko hautu hau “ekinbide propioz” egin duten (berak hala esan zuenatzoko agerraldian), hala 2022an tramitazio parlamentarioan dagoen eta 2023rako indarrean egotea espero den Ikusentzunezko Lege Orokor berriak ezarri ditzakeen betebeharrei aurre hartzeko egin duten. Borondate onez egin dutela frogatzeko aukera aparta dute orain: euren katalogoan dituzten, euskarara bikoiztuta dauden, baina euskarazko audiorik gabe eskaintzen dituzten filme eta telesail guztiak ere euskaraz ikusteko aukera txertatu dezatela eskatu nahi du Pantailak Euskarazek. Badute nondik hasi: Ballerina (2016), Playmobil Filma (2019), Dora Esploratzailea eta Hirukiak telesailak…

Pozgarria da enpresa pribatu eta handiek euskararen bikoizketa eta azpidatzien aldeko hautua egitea, baina ezin da euskararen presentzia euren hautuan soilik utzi. Legez bermarazi behar da hau, izan ere, aldeko hautua egin duten era berean egin dezakete bihar kontra, eta euskal gizarteak eta euskarazko bikoizketa eta azpidatzien sektoreak egonkortasuna eta epe luzerako bermeak behar ditukalitatezko zerbitzua eman eta jaso ahal izateko.

Estatuko Ikus-entzunezko Lege berrian, plataformen ekoizpenean eta katalogoetan hizkuntza gutxituen %6ko kuotak berma daitezen, esistitzen diren euskarazko audio eta azpidatziak derrigor txertatu ditzaten, eta RTVEk edukiak euskaraz ere eskaini ditzan eskatzeko lanean jarraituko du aurten Pantailak Euskarazek, Kontseilua, Topagunea, Hekimen eta Tokikomekin elkarlanean.

Hizkuntza eskubide guztiak bermatuko dituzten legeak egitea eta betearaztea da bidea, merkatuaren logikak berez duelako honen aurka egiteko joera. Baina lege horien jarraipena egin eta hauen betearazpena zainduko duten erakundeak ere beharrezkoak dira: Ikusentzunezkoen Kontseiluak sortzea beharrezkoa da EAE eta Nafarroa Garaian.

Amazon Prime Video “euskaraz”